albisteak

27
Mai
2007

RSS jarioak Ikasbilen

Ikasbil, euskara ikasteko Interneteko baliabidea ikastaroaren programa irakurtzean konturatu naiz. RSS jarioak ipini dituzte Ikasbilen. Hasierako orrian, behean eskuman agertu da bloketxo bat, ez dute iragarri oraindik webgunean.

Aspaldian ibili gara hemen jarioak ondo etorriko zirela esaten. Bitartean Feed43 zerbitzuarekin atondu genituen geureak. Orain zuzenean jarraitu ahal izango ditugu. Karrajuko agregatzailea berriztu egin beharko dugu bada!

Honela antolatu dituzte:

Atalez ataleko jarioak:

Dokuteka eta atazak

Liburutegia

Dokuteka eta atazak mailaka:

1A. maila

1B. maila

2. maila

3. maila

4. maila

Podcast-a ere badago, entzungai batzuetan oraindik pottoki efektua dago baina ideia ona da duda barik:

Hemendik entzun ahal duzue:

Beste berrikuntza bat dago. Inkestak ipini dituzte.

Ondo berrikuntzok. Iradokizuntxo bat: OPML fitxategia, ohiko agregatzaileetara inportatu ahal izateko.

Dena dela, eskertuko litzateke lantzean behin zer asmo daukaten eta zertan dabiltzan kontatzea, ezta? Ez da ahalegin handia.

22
Mai
2007

CVE/LEko berriak

II Congreso Virtual sobre Enseñanza de Español como Lengua Extranjera, duela aste batzuk iragarri genuen bezala, hasita dago honez gero, eta http://congresoele.com webgunean foro eta partaide desberdinen berri ematen hasi dira. Ezagunen bat ere dabilkigu hor.

Proposamen interesgarriak daude berton. Baten bat aipatzearren formaziorako bide berriak jorratzen dituzte hemen. Formazioa korse estuetatik atera eta irakaslearen pratikara hurbildu beharra sumatzen da, hura irakurrita atzo Gabinete de informatican irakurri nituen BarCamp-ei buruzkoak etorri zaizkit gogora, Desconferencias por estos lugares…. artikuluan hain zuzen ere. Teknologia alde batetik garapen profesionalerako bide berriak eskaintzen hasi da, baina horrekin batera, eta ez dut uste erlazio zuzen-zuzenean, kongreso, jardunaldi, ikastaro formula klasikoetatik harago egin beharra sumatzen hasi da hezkuntza eta irakaskuntza munduetan. Kongreso hau horren adierazlea izan daiteke neurri batean.

Izan ere, kongresan teoria didaktikotik harago joateko asmoa dagoela dirudi. Irakasleak, haien formazioa eta egoeraz ere mintzo dira besteak beste. Gaur, adibidez, El blog de Lolan kongresoko partaide batzuk espainiera irakaslearen egoera soziolaboralaz garatzen ari diren azkterketa-eztabaidaren markotik inkesta publiko interesgarria aurkeztu dute. Inkesta horretako galdera asko gurera ekarriko nituzke lasai asko. Hauek adibidez:

17. ¿Suele participar en actividades (cursos, talleres, encuentros, congresos, etc.) para la formación de profesorado español?
18. Si no suele participar, indique la razón principal:

  • Porque no necesito más formación
  • Porque no las conozco
  • Porque donde estoy no hay actividades de este tipo
  • Porque no sirven para mejorar profesionalmente
  • Porque son demasiado caras
  • Porque no me interesan
  • Por motivos que no están en esta lista

37. Señale los aspectos que más le preocupan de su profesión:

  • La falta de reconocimiento social
  • La inestabilidad del empleo
  • La escasez de empleo
  • El salario
  • Las escasas perspectivas de futuro
  • La carencia de una normativa laboral específica para los docentes de español
  • El intrusismo profesional
  • Otro (Por favor especifique)

Bistan dago ELEren munduan dabilen jendea pertsonengatik hasi dela kezkatzen, eta arazoei ekiten. Gurean noiz ekingo diogu halako gogoeta kolektibo konpartituari?

10
Mai
2007

Mintzalaguna Gasteizen

Vitoria apoya un plan para hablar euskera fuera de las aulas [Noticias de Alava]

El programa municipal va dirigido a ciudadanos con conocimientos del idioma
Mintzalaguna comenzará a funcionar el próximo ejercicio con una participación compuesta por un centener de personas

Gasteizetik dator notizia. Geu Gasteiz elkarteak eta bertako euskaltegiek hitzarmena sinatu dute Udalarekin. Datorren ikasturtean hasiko da martxan.

Komentatzeko detailetxoa (eta ez hitzarmena sinatu duen udala zein alderdiren eskuetan dagoen): euskarazko hedabideetan ez dut honen aipamenik aurkitu.

10
Mai
2007

Merkataritzan euskara sustatzeko hitzarmena EAEn

Merkataritzan euskara sustatu eta normaltzeko hitzarmenak [erabili.com]

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udaletako ordezkariek merkataritza hitzarmenak izenpetu dituzte, merkataritzako dinamismoa eta euskararen erabilera areagotzea uztartzeko xedez.

EAEko hiriburuetan merkataritzaren munduan EBPNren aplikazioa landuko dute. Asmoen artean hauek:

Oro har, euskararen erabilera areagotu nahian, honako lan hauek egingo dituzte aurten hiru hiriburuetako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean: hizkuntzaren egoera aztertu (jarrera eta iritziak, ezagutza eta erabilera) eta, diagnostiko horretan oinarrituta sentsibilizazio, formazio eta komunikazio arloetan lan-ildoak proposatuz, euskararen normalkuntzarako plangintza diseinatu, kudeatu eta jarraipena egin; hori bai, betiere bertako merkataritza sektoreko eragileen parte-hartzea sustatuz eta koordinatuz.

Bilbon adibidez:

Bilboko Udalak aurrera eraman nahi duen egitasmoan hiru alor estrategiko hartuko dira kontuan:

  • irudia: euskarak Bilboko dendetan beharko lukeena.
  • prestakuntza: hizkuntza eredu berri baten garapena euskara kolokialaren eta estandarraren artean; euskara ikastaro egokituak eta praktikoak eskaintzea.
  • eta komunikazioa: euskarazko eskaintza eta eskariaren arteko zubiak eraikitzea, promozioak egitea, webgunea sortzea.
03
Mai
2007

Bat 62: Helduen euskalduntze-alfabetatzea

Soziolinguistika klusterrak argitaratzen duen Bat aldizkariak Helduen Euskalduntze-Alfabetatzeari buruzko monografikoa plazaratu du 62. zenbakian.

Oraintxe heldu zait, azaleko begirada baino ezin izan diot eman, hemen daukazue gure gaiari dagokion aurkibidea, hasteko:

Helduen euskalduntzea-alfabetatzea

  • HITZAURRE GISA. Edurne Brouard

01. Ikuspegi historikoa

  • HABE eta euskalduntze-alfabetatzea, 1981-2007: lehenak badu gerorik. Joseba Erkizia
  • Helduen euskalduntze alfabetatzearen lehen hastapenak; gau eskolen sorrera.Mertxe Mujika
  • Euskalduntze-alfabetatzearen zentzua. Joxe Manuel Odriozola.

02. Euskaltegien mapa

  • Euskaltegien mapa EAEn: helduen euskalduntze-alfabetatzearen azalpen kuantitatiboa. Antton Iñurritegi
  • Nafarroako AEK, bidean aurrera egin dugu baina ez da nahikoa. Aitziber Sarasola
  • Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea Nafarroan. Sagrario Aleman
  • EEP. Helduen euskalduntzearen egoera Ipar Euskal Herrian.Titto Betbeder
  • Helduen euskalduntze-alfabetatzea Iparraldean. Jakes Bortairu

03. Ikerketa akademikoak

  • Ikerketa-egoera euskalduntze-alfabetatzean.Josu Perales
  • Hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri. Arkaitz Zarraga

04. Ikuspuntu pedagogikoa / aplikatua

  • Mintzapraktika programak. Oskar Zapata
  • Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian. Benito Fiz

Baten baten izena nonbait daukat ikusita....Undecided

Ez dakit Klusterrekoek sarean ipintzeko asmoa daukaten, eta hala bada noiz ipiniko duten. Orduan hemen agertuko da.

Bestela ale bat lortu nahi baduzue, harpidetza egin edo klusterrekoekin harremanetan jartzea daukazue.

01
Mai
2007

Aukera berria Karrajuan: zeuk ere idatzi!

Proba berria egingo dugu Karrajuan. Askotan esan dugu hau ez dela jaio blog pertsonala izateko bakarrik, helduen euskalduntze-alfabetatzeko plazatxoa izateko baino. Horrela bada, hasieratik partizipazio-guneak antolatzen saiatu gara, blogeatzeko aukera emanez eta foroen bidez. Baina, egia esanda, ez dugu blogean idazteko eskaera askorik jaso, eta foroak aspaldian daude geldirik.

Honek pentsarazi ahal digu gure mundutxo honetan ez dagoela zer esan handirik, ez dugu sinestu nahi hala ere. Pentsatu nahi dugu, aldiz, bloga mantentzeko edo foroetan ibiltzeko ohitura, trebezia edo ausardia direla arazo nagusia. Teknofobia baino, akaso errespetu gehiegi sareari eta ingurukoei.

Horrela bada, aukera errazagoa emango dugu, Karrajua.org-en erregistratu gabe, zuzenean bidali ahal duzu zeure artikulua, mezua, eztabaidagaia edo testua. Hain zuzen ere, beste gune batzuetan funtzionatzen duen antzera, sustatun adibidez. Zeure mezua bidaltzeko aukera!

Artikulua bidali

Horretarako formulario bat prestatu dugu nahi duenak bere artikulua bidaltzeko. Hemen daukazue (klikatu). Zerbait idatzi nahi baduzu, joan formulario horretara eta bertan azaltzen dena egin, funtsean zure datu pertsonalak eman (izen-abizenak eta e-posta) eta artikulua bidali. Instrukzio grafiko sinple batzuk prestatu ditugu badaezpada. Hemen behean daukazue:

Edo aurkezpena jaitsi, nahi baduzu

Eta zer bidali ahal dugu ba? Aukera zabal-zabala dago. Ez pentsatu artikulu luzeak eta landu-landuak izan behar dutenik, ez horixe! Horretarako Hizpide daukazu gainera. Hemen gauza biziagoak plazaratu ahal dira: lanaren inguruko gogoetak, proposamenak, albisteak, klaseko esperientziak, proiektuak, zalantzak, salaketak,... eta oro har plazara bota eta jendearekin konpartitu nahi zenukeen edozer. Hori bai, beti ere helduen euskalduntze-alfabetatzea eta hizkuntzaren ikaskuntzaren inguruan.

Dena dela, aukera hau, bistan denez, ez dago pentsatuta dagoeneko bloga edo publikatzeko beste modu bat erabiltzen dutenentzat, haiek badaukate-eta plaza eta plazaratzeko abilidadea eta modua. Mundu honetan ibili eta inoiz zerbait esan nahi dutenei ate berria zabaldu nahi diegu besterik gabe.

Ez dakigu asko ala gutxi emango duen, baina komunikaziorako aukerak zabaldu ahal diren bitartean probatu egin beharko da, ezta? Behintzat, aukera faltagatik ez dadila ezer kaxoian geratu.

Azkenengoz, eta hau ere konplikatua iruditzen bazaizu, jarri kontaktuan gurekin e-postaz (klikatu honen gainean), eta oraindik errazago ipiniko dizugu.

23
Api
2007

Sagrario Aleman euskaltzain oso izateko hautagai

Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra euskaltzain oso izateko hautagaiak. [Sareko Argia]

Euskaltzaindian hutsarte pare bat daudela, haiek betetzeko bi hautagai proposatu dira: Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra. Bakoitzaren merezimenduez ez dugu jardungo, baina aipagarria iruditu zait Sagrariori aitortu zaizkion merituen artean hau aurkitzea:

Nafarroako alfabetatze eta euskalduntze mugimenduan ezinbesteko erreferentzia da. 1972an hasi zen helduen euskalduntzean. 1981-82 ikasturtetik aurrera Arturo Campion euskaltegian dihardu; zuzendari da 1982. urtez geroztik. Bestalde, mintegi ugaritan ibili da irakasle, besteak beste soziolinguistika, didaktika eta gramatikari buruzkoetan.

Euskaltzain asko ibili dira irakasle helduen euskalduntze-alfabetatzean, AEK bera ere, Euskaltzaindiaren magalean sortu zen. Hala ere, ez dakit orain arte merituen zerrendan hainbesteko pisurik eman zaion langintza honetan egindakoari.

21
Api
2007

Drupaled, instalazioa eskuragarri

Funnymonkeyko jendeak DrupalEd instalazio berezia atondu dute hezkuntza munduari begira. Aspaldian dabiltza Funnymoneykoak Drupal CMS (karrajuan erabiltzen dugun berbera) hezkuntza mundura egokitu nahian, eta lehenngo fruitua datorrela dirudi.Hemen daukazue iragarkia.

Funtsean Drupaled-en egin dutena da Drupal hezkuntzaren inguruko "site" edo webgunea antolatzeko atondu, horretarako erabili daitezkeen moduluak eta konfigurazioa emanez. Honako aukerak ematen ditu instalazio honek:

  • Lanerako gune pertsonala
  • Talde-lanerako gunea
  • Erabiltzaileek eurek lan-taldeak sortzeko aukera.
  • Ikastalde edo klase baterako guneak sortzeko aukera.
  • Podcast plataforma
  • WYSIWYG testu editorea
  • wiki funtzionalitea
  • blog pertsonalak eta klasekoak.
  • RSS jarioak: gune osoarena, ikastaro bakoitzarena, kategoriak eta etiketenak, eta erabiltzaileenak.
  • Norberaren irudi-galeriak
  • Norberaren artxibategiak edo errepositoriak
  • Talde itxiak (gonbidapenaren bidezkoak) sortzeko aukera.
  • Markadore soziala, laster-marketan bilatzeko aukerarekin.
  • Spamaren kontrako babesa
  • Ikastaroko egutegiak;
  • Gune osorako egutegia;
  • Erabiltzaileen profil edo deskribapen moldagarria. Etiketekin hornituta, gustuen edo lanen arabera bilatzeko adibidez.
  • Guneko erabiltzaileen artean lagun zerrendak sortzeko aukera;
  • the ability to find the missing sock in the dryer, hau da, lehorgailuan galtzerdi galdua aurkitzeko aukera (??? Badakit honek beste zerbait esan nahi duela baina ez dut esanahia, edo txistea, hartzen)

Ikaskuntza sozialerako ingurunea sortu nahi izan ei dute honekin, ikuspegi tradizionalago baterako ere balio badu ere.

Karrajurako Drupal aukeratu nuenean,Wordpress bezalako blog plataformetatik harago, aukera eta malgutasun gehiago eskaintzen dituen CMSaren bila nenbilen, hainbaten artean Drupal izan da, nire ustez, aukerak eta malgutasuna ez ezik, hezkuntza eta irakaskuntza mundurako hurbilpen interesgarrienak zituena, Moodle bezalako LMSen funtzionalitate zehatzera heldu barik aldi berean. DrupalEd hau horren adierazgarria izan daiteke.

Lokalean instalatu dut, eta probatzen nabil, alde batetik Elgg-en eredua gogoratzen dit gauza batzuetan, beste batzuetan Moodle-en funtzionalite batzuk ere badauzka. Edonola ere, Funnymonkeykoak bi plataforma horiekiko integrazioa ere lantzen dabiltza. Ikasleekiko harreman formal eta informaletarako tresna interesgarriaren itxura dauka, segituko dugu aztertzen.

Sarean ez dut erakusteko probalekurik topatu, nahi baduzue zerbitzarian proba bat instalatuko dut ikus dezazuen. Bestela jaitsi eta lokalean probatzeko aukera ere baduzue.

Estekak:

Sindikatu edukia