20
Aza
2006

Teknoendredoen saga: klonaren erasoa eta pokastinaren porrota

Griposo pasatu ditut azken lau egunak etxean, eta Potemkin erizain fidelari kasu egitearren sarean endredatzen ibili gara biok. Esperimentu bitan gehien bat.

Klona

Lehenegoa ezaguna duzue honez gero. Karrajuaren debaldeko klona: http://www.asapala.org/mahatsorriak/karrajubi. (Bide batez, norbera makal egonda gehiago estimatzen dira lagunen loreak).

Kontua da hura hiruzpalau ordutan bentilatu genuela, eta oraindino lau egun aurretik. Zeozer gehiago egin behar dugu ba! Alternatiba asko daudela esan dugu, ezta? Goazen haien bila! Jo eta Webdosazero galaxian ia-ia zoratu ostean (dediooo! zenbat planeta!) zeozer eskuan etorri gara bueltan. Baina, etxeko goxotasunean gustura, eta pentsatu genuen: E, etxetxoa egin dugu tontamentean eta orain ez dugu zarratuta utziko, ezta? Etxeak dauden prezioan gainera. Beraz, bigarren etxebizitza zabaltzea erabaki dugu, espazio sideraletik ekarri ditugun altzariekin atonduta (Ikean baino merkeago).

Hau da, Karrajua Bi blog-ari segida ematen saiatuko gara karrajuaren klona sarean topatzen ditugun alternatibekin hornitzeko ideiekin. Asko daude, eta generoa behintzat edukiko dugu. Bigarren etxebizitzara joateko jaiegunak eta zubiak topatzea izango da kontua.

Baina, hango galaxien izpirituak ikututa (Indarra ote?) konturatu gara etxeko komunitatea abegikorra dela, eta askorentzako lekua daukala. Blog kolektiboa egin daiteke han alegia, eta igual guk erabiltzen ez dugunean, baten batek pasatu dezake asteburua berton. Arrazoia! Badakizue beraz, norbaitek euskalduntzearen inguruan web2.0 aplikazioen eta haiekin egiteko ideien berri eman nahi badu, han dauka txokotxoa. Gugatik, enkantaus! Jarri gurekin harremanetan eta giltza utziko dizuegu. Guk ideiak botatzen hasi gara::

Alternatibak: Xfruits eta Google Docs

Ea oraingoan gonbidapenekin aurrekoetan baino arrakasta gehiago daukagun!

Pokastina

Bigarrena HABEk antolatu duen ikastaroan dabiltzanen esperimentuak ikusita okurritu zitzaigun. Ikusi dugu ariketetatako bat mezu baten Ikasbileko entzungai bat txertatzea izan dela. Blogarik, dirudienez, mp3 fitxategi baterako esteka txertatzen duzun bakoitzean flash erreproduzigailua jarten du estekaren lekuan. Ondo, podcast-a egiteko modua ere eman dezake. Horrela bada, gogoratu genuen sarean badirela zeure podcast-ak antolatzeko modua ematen dizuten zerbitzuak. Zeure audio-artxiboak bertan gordeta, edo beste leku baten dauden artxiboei estekatuta. Azken aukera hau zen interesgarriena eta erosoena. Ikasbil-en dauden audio-fitxategi interesgarriak aukeratu, bertatik estekatu eta geure gustuko etiketekin sailkatu. Etekin handia atera dakioke honako ideia bati: klase baterako audio fitxategiekin podcast-a egin eta ikasleen eskura jarri, norberaren audioteka antolatu, autoikaskuntza-ikasleentzako baliabideak,... norberak grabatzen eta igotzen ibili barik gainera.

Zerbitzu pare bat topatu ditugu horretarako egokiak: podcast-en munduan liderra dena Odeo, batetik, eta beste leku batzuetan dauden artxiboekin entzuteko zerrendak antolatzeko aukera ematen dizun Collektik.

Baina ez bata, ez bestea. Podcast-a antolatzen hasi, loturak sartu, etiketak eta azalpenak jarri, eta... entzuten hasi eta azeleratuta entzuten dira artxibo gehienak, bai baten, bai bestean, bai Blogariko ariketetan. Zergatik? Ikasbilen jarri diren fitxategi askok ez dute betetzen podcast erreproduzigailuek eskatzen duten formatoa. Beraz, ez dira entzuten abiadura egokian, askoz arinago baino. Beti dago deskargatzeko aukera, baina lastima da. Honelako podcast txuloa egin genezake bestela: http://odeo.com/channel/159943/view. Politagoa ere bai: http://xfruits.com/bontxi/entzungaiak.

Fitxategi guztiak ez dira azeleratuta entzuten hala ere, hemen daukazue adibide bat, hau ondo entzuten da:


powered by ODEO

Dena dela, gehienetan horrela entzungo dituzue:


powered by ODEO

Tira, hurrengo baten izango da.

Pitufo efektua kentzeko

Jabi (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Apirila 6 - 13:49-(e)an bidalia.

Hain zuzen ere, lehenengoan HABEko ikastaro horietan dabilen batek galdetu zidan nola egin MP3ak igotzeko, blogari.net-ek ez baitu artxiboen ostatatzea bere zerbitzarian egiten (normala denez). Gomendatuko dizkiot zuk aiatutako zerbitzuak.

Bestalde, Chipmunks edo pitufo efektua esaten zaio audioen efektu horri eta Flash-ek duen ajea da. Konpontzeko, mp3a kodifikatu behar da jatorrizko artxiboak zuen samplerate (frecuencia de muestreo) berean: wav artxiboa mp3ra pasatzeko, jatorrizkoa 44.100 Hz bazen, mp3a ere 44.100en ezartzen dugu, nahiz eta bitrate 56Kbps mono jarri. Bilbo Hirian hala egiten dugu eta ez dugu jada horrelako arazorik. Info gehiago ingelesez hemen:
http://www.summitsolutions.co.uk/blog/how-to-correct-the-chipmunk-effect-in-the-podpress-flash-player

Horixe da arazoa Jabi,

Karrajua-(e)k 2007, Apirila 6 - 17:43-(e)an bidalia.

Horixe da arazoa Jabi, artxiboak jaitsi, berkodifikatu eta eskegitzeko lekua bilatu, igo eta markatu. Ez da aukera txarra, baina arazo bi dauzka:

  • Egin behar den lana. Ikasbilen eskaintzen diren entzungaiak hartu, jaitsi, berkodifikatu eta berriro publikatu. Ideian hain zuzen ere, dauden lekutik estekatua norberaren neurriko podcast-a egitea izan da. Norbaitek lan hori hartu nahi badu ondo, baina tira!
  • Egile eskubideak (Aaaagghhh!). Euskadi Irratiko grabazioak izaten dira gehienak. Ez dira eduki libreak, beraz, ez dakit norberak noraino daukan berpublikatzeko baimena. Dauden lekura linkeatzea ere ez dakit baimenduta dagoen, baina tira...

Ohartxoa bide batez, Odeo zerbitzua aipatu dugu. Odeon dagoneko konturik ez badaukazu, kontu berriei ez zaie fitxategiak igotzeko baimenik ematen. Odeoren sortzaileak Twitter modakoaren berberak dira, eta Twitter garatzen zentratu nahi dutenez Odeo saldu guran ei dabiltza. Dena dela mp3ak jartzeko zerbitzu gehiago daude, disko gogor birtual asko adibidez (box.net, archive.org,...). Hori bai, kontuz ematen duten banda-zabaleraren mugarekin.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia