Skip to main content
Karrajua
Euskaltegien mundutik

Primary links

  • Hasiera
    • Bloga
    • Artikuluak
    • Klaserako ideiak
    • Ikasteko baliabideak
    • Albistegia
    • Foroak
  • Harremana
  • Honi buruz
  • ATOAN
Hasiera

Liburuak

  • Blogak
  • Elgg
  • Entzutezkoaren ulermena
  • Euskalduntzea, erabilera, praktika eta normalizazioa
  • Korrika15
  • Mapak
  • Podcast-ak
  • Programa eredua
  • Teknoendredoak
  • Teleikaskuntza
  • Testuak eta liburuak
  • Zuzenketak
  • “Lehenak badu geroa”: Ekitaldi akademikoaren kronika laburra

Bilatu

Azkenak

  • Iñaki Uribe HABEko Zuzendariari gutun irekia | Blog sarrera
  • Kazetarien gremioari | Blog sarrera
  • Dekretuak eta ebazpenak | Blog sarrera
  • Ikasleen ikastaroak hornitzen | Blog sarrera
  • Badaki euskara? | Artikulua
  • Epailea eta iturgina | Blog sarrera
  • Aihotzak eta iparrorratzak | Artikulua
  • Internet: sarean zun-zun | Artikulua
  • ‘Elkar’ egitura esplikatzen | Artikulua
  • Elkarreraginaren garrantziaz (II) | Artikulua

Azken iruzkinak

  • Baaaahduela 6 aste 5 egun
  • Kafea eta ezki-uraduela 7 aste 4 egun
  • Hainbeste urte, eta oraindik horrela!duela 7 aste 4 egun
  • Beste elipsi batduela 10 aste 2 egun
  • Erantzuna zenbakietan emanduela 10 aste 3 egun
  • Zertan daki?duela 10 aste 3 egun
  • Badakizu, badaki eta zenbat dakiduela 10 aste 4 egun
  • Ahozkoa zailagoa daduela 10 aste 4 egun
  • planteamendu horietan ez dugu idaztenduela 10 aste 4 egun
  • Paragrafoakduela 10 aste 5 egun

Sindikatu

Sindikatu edukia

Orri-oina

Atoan

Azterketa egiteko aholku erradikalak

Lehenik eta behin, jakin ezazu aztertzaileei bost axola zaiela zure iritzia. Demagun Kakatuaren ugalketa duzula idazgai eta aztertzaileek iritzia eskatu dizutela. Hori eskatu dute, bai, baina benetan ez zaie piperrik ere inporta. Soilik jakin nahi dute ea iritzi bat idatziz azaltzeko gai zaren ala ez. Iritzia zurea edo Maria Sortzez Garbiarena den, bost. Komeni da hori argi edukitzea, batik bat, gai zehatz bati buruz zer esan ez badakizu. Pentsa ezazu zer esango ote luketen zure gurasoek, bikotekideak, Basagoitik, edo Aita Santuak berak.

— Xabier Etxaniz Rojo

Erradikalak (Berria)

Ariketaren prezioa

Gogoan daukat lehenengo ariketak egin eta sarean jarritakoan ikasle batek esan zuena: “Eta orain zeinek ordainduko digu?”. Eta nik esan nien: “Ez, ez, ez, zuen heziketaren parte bat gizarteak ordaintzen du. Zorretan zaudete eta bueltatu egin behar duzue”.

— Maite Goñi

Maite Goñi aka Euskaljakintza-ri elkarrizketa egin dio Onintza Iruretak Argian: "Gazteek albokoarekin nola hitz egiten dute? Bada, Tuentin berdin" (Argia).

Bere euskara klaseen planteamendua azaldu du Maitek besteak beste, eta ariketen tarifak ere bai ;)

Zer da "altxariak"?

Lotura

Pilar Montoyak beste aktibitate bat konpartitu du gurekin. Oraingoan esaten digutena argitzea eta azaltzea eskatzeko moduak lantzeko era sinplea.

Eskakizun handiagoko irakaskuntza

Lotura

Ann Foreman irakaslearen twitter-en kontua ingelesaren (ELT) irakaskuntzan dabilearen berri izateko leihotxo ederra da.  Kezka interesgarriak dituzte mundu osoan zehar dabiltzan ingeles irakasleek, segurutik hizkuntzen irakaskuntzan gremio handiena eta zabalena iznada hala espero daiteke.

Neure ingelestxuarekin saiatzen naiz apur bat jarraitzen eta hala aste honetan "Demand High ELT" izeneko mogimendu-eztabaidaren berri izan dut. Adrian Underhill eta Jim Scrivener irakasleek sortu dute izen bereko blog hori, eta hor azaldu digute zein den euren kezka eta mezu desberdinetan hasi dira gogoetak eta eztabaida zabaltzen. Kezken zerrenda hau interesgarria bereziki.

Ondo ulertu badut batzuk kezkatuta daude irakasleak hartzen ari diren paperarekin. Gutxiegi eskatzen diete ikasleei, gutxiegi inplikatzen ei dira, materialetan uzten ei dute ikaskuntzaren pisua... Ikasleekin halako "buenismoa" zabaldu dela iruditzen zaie, "jatorkeria" esan genezakeena, eta horrek eskakizun txiki-gutxiko irakaskuntza ekarri omen du. Ikuspegi komunikatiboaren ezarpenarekin lotzen dute hau guztia ondo ulertu badut bestalde.

Iruditu zait irakaslearen papearen gaineko kezka eta hausnarketa interesgarria dabilela hor, akaso duela hil batzuk ezagutu genuen dogme mogimenduarekin erlazionatuta.

Tira, geuk ere planteatu ditzakegu halako galderak: "Jatorregiak, onegiak gara ikasleekin?", "Inplikatzen gara euren ikaskuntza prozesuan ala egiten eta "komunikatzen" uzten diegu besterik gabe?"... eta blog horretan planteatzen diren gogoetetatik nahi dituzuen guztiak.

Plan estrategikoa eta kronikak

HABEren Plan Estrategikoa ere gogoan izan dugu eta beste behin argi azaldu dugu haren xedeetako bat ikasleak euskalduntze sistemaren erdigunean jartzea eta euskaltegiei protagonismo handiagoa ematea dela. Arrazoi batzuengatik, aldaketa dezente aurreikusten ditugu euskaltegietan.

— Lurdes Auzmendi (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea)

HABEren Zuzendaritza Batzordea (bai, jende hau guztia) batu da gaur. HABEk zuzendaritza batzordea duela jakin duenarentzat ere zaila izan da orain arte hura batzen zenik jakitea, gaur berriz txoritxoak esan digu.

Eta txoritxoaren ostean Lurdes Auzmendik bilera horren laburpen-kronika bota du bere blogean.

Gauza berri gutxi kronika horretan, Gobernuaren deskargua iruditu zait batzuetan. Eztabaidarik ez da aipatu laburpen horretan, baina berriro agertu da HABEren zorioneko plan estrategikoaren aipamenik.

Tira, agian egun baten Twitter-en bidez emango digute han eta hemen aipatzen ari diren  plan estrategiko horren helbidearen berri, Pdf reglamentarioa izan arren.

Edukiak

  • Hasiera
  • Honi buruz
  • Blogak
  • Foroak
  • Testuak
  • Etiketa-lainoak
  • Jarioak
  • Karrajuak
  • Klaserakoak
  • Blogroll (estekak)
  • Mapak
  • Bilatu
  • Idatziguzu
  • Sartu

Harpidetu

.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu


Powered by FeedBlitz


Estatistikak

Drupal theme by WooThemes and Kiwi Themes

Lizentzia

Creative Commons License lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago