albisteak

03
Ira
2007

Euskaltube

Bideoak zabaltzeko euskarazko zerbitzua iragarri da gaur, Euskaltube. Bueltatxo bat eman dugu eta itxura ona dauka. Youtube-ren sistema berdintsua darabil funtsean. Hona hemen erreferentzia batzuk:

Hango bideo bat "enbotatzen" saiatu naiz, baina kodea itsatsita hemen behintzat ez dut lortu. Tira, oraindik azken doiketa teknikoak egiten ibiliko dira.

Zorionak eta zorte ona bada!

Eguneraketa.

Dagoneko piperrak enbotatu ahal direla ematen du. Trukutxuren bat erabili behar da baina...

21
Abu
2007

HABE: prestakuntzarako jarduera berriak

Abuztuko hirugarren astea ez da gurean iragarpenak egiteko ohikoena izaten, baina Ikasbilen irailetik aurrerako prestakuntzarako egutegia plazaratu da. Norberaren neurriko sei ekitaldi eta sei ekitaldi ireki.

Egia esanda, orain irailean egingo direnak norberaren neurrikoak dira gehienak, hau da, euskaltegi edo erakunderen batek aurretiaz eskatutakoak, eta ekitaldi irekiak urritik aurrerakoak, beraz, inork interesa edukiz gero jakiteko eta izena emateko astia edukiko duela pentsatu daiteke. Esteka honetan daukazue zerrenda (pdf).

Aurretiaz egin diren ekitaldiak dira gehienak, baina badago berrikuntzaren bat, Wikia, elkarlanean idazteko Interneteko tresna: funtzionalitateak eta erabilera didaktikoak adibidez. Aurreko Hizpide batean idatzi zuten artikulua ikastaroaren emaleek, orain ikastaro batera ekarriko dute gaia.

Beste berrikuntza bat Ikaskuntzaren eraketa: on-line eta aurrez aurreko lana uztartuz izenekoa izan daiteke. Teknologia eta on-line bideak zabaldu ditzakeen aukerez jardun nahi da honetan.

Ea zer ematen duten. Gauza ba argi hala ere, bai edukietan bai bideetan (Moodle-en bidez egingo dira denak) teknologia dugu protagonista nagusia.

Formazioaren kontu honetan aurrerapauso teknologikoak ematen dabiltza HABEkoak duda barik, baina formazioa antolatzeko sisteman ez da berrikuntza handirik sumatzen. Pentsatzeko kontu pare bat.

  • Norberaren neurriko ikastaroak / ikastaro irekiak sistema honek sektorean interesa eduki dezakeen jende guztiarengana heltzeko modua ematen du? Bale, baten batek esango du: Eta interesik badago gurean prestakuntzarekin? Beste galdera bat ipini daiteke mahai gainean hala ere: Interesa pizteko zer egiten dugu?
  • Euskara irakasleen prestakuntzarako behar izanak aztertzeko eta formazioa antolatzeko zer bide jarraitzen dugu? Eskatzen denari kasu egitea da bide bakarra? Irakasle guztien beharrak berdinak dira? Aurten lan-taldea eratu da honi erantzuna emateko. Ikasturte honetan ikusiko dugu zer ematen duen.
  • Bestalde, esperientziagatik, formazioa antolatzeko gure sektorean arazo bi agertzen dira nagusiki, irakasleen disponibilitatea edo denbora batetik (teknologiak konponbide egokia emango ote dio?), eta formazio "praktiko" baten beharra bestetik. Azken puntu hau ez da argia izaten, irakasle askok errepikatzen duten leloa da hala ere. Praktikotasun hori zer den esatea ez da erraza, seguruenik gauza asko daude horren atzetik, baina lantzen dena aplikatzeko bada -eta formazioaren emaitzak serio ebaluatu nahi badira- ez ikastaroak bakarrik, formazioak irakasleen lanean hobekuntza bilatu behar da, ez soilik lantzean behin ikastaro-jarduera sortak gauzatu, eta ez diot HABEgatik bakarrik.

Pentsatzeko kontuak dira, oporrak amaitu ostean buelta pare bat emateko, mezu hau irailean hemen egongo da oraindik...

21
Uzt
2007

Hizpide 64

Iñaki Muruaren bidez Hizpide aldizkariaren 64. zenbakia argitaratu dela jakin dut. Nire eskuetara ez da ailegatu oraindino, beraz Iñakik emandako informazioa eta azalaren irudia baino ez daukagu.

Daukagun informazio apur horretatik hau beraz. Iñakik aspaldian iragarri zigun artikulua argitaratu dute alde batetik: Partaidetza pasiboa Interneten sortutako talde eta komunitateetan: kezka eta oztopo. Eta bestetik honako hauek dira azalean irakur daitezkeen artikuluen izenburuak:

Bestelako lankidetzak

  • IKTetan oinarritutako hezkuntza. Luis Mari Txabarri (HABE)
  • Partaidetza pasiboa Interneten sortutako talde eta komunitateetan: kezka eta oztopoak. Iñaki Murua (HABE)
  • Osasun arloko profesionalentzako on-line ikastaroak (I). Jokin Nazabal, Joseba Arbelaitz (Hernaiko UE)
  • Osasun arloko profesionalentzako on-line ikastaroak: ikastaroen inplementazioa (eta II). Jokin Nazabal, Joseba Arbelaitz (Hernaiko UE)

Euskararen kutxa

  • Ebazten dut. Pello Esnal (HABE)

Beste iturrietatik

  • Instrukzio bidezko ikaskuntzari lotutako dimentsio psikologiko eta emozionalen inguruko ikerketa: oztopoak eta aukerak. Jean-Marc Dewaele (Londresko Unibertsitatea)

2007ko urtarril-apirileko datarekin agertu ei da, hala ohartarazi digu Muruak berak ere. Egia da aurten behintzat Hizpideren argitalpena-banakaketak gorabeheratxo batzuk eduki dituela. Dena dela, uztail erdiko sasoi hau ez da plazaratzeko onena izaten.

Tira ba! Datorren astean egingo diogu kukutxu bat.

Eguneraketa:

Alea eskuratu dut. Egileen izenak jarri ditut. Honez gain, sarreran Hizpide aldizkaria 25. urteurrenera heldu dela adierazi digute. Zilarrizko ezteiak, zorionak bada!

10
Uzt
2007

Tailerrak 2.0

Euskal Herria 2.0 jardunaldietatik sortuta, ekimen interesgarria plazaratu da, Tailerrak 2.0. Formazio teknologikorako aukera polita uztailean.

Hemen daukazue programa:

  • Wikipedia. uztailak 16. Arrasaten.
  • Ubuntu/software librea. uztailak 18. Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
  • Podcasting/irratigintza. uztailak 19. Bilboko Kafe Antzokian.
  • Blogak/web 2.0 Uztailak 21. Gasteizko Saregunen.
  • Bideogintza. Irailean. Iruñean.

Honez gain, tailer gehiago proposatzeko edo eskaintzeko aukera ere ematen dute wikian. Formatu irekia eta partehartzailea garatu nahi da. Bidea oso interesgarria eta jendea interesgarriagoa.

Niri parte hartzeko gogoa eman didate. Lastima, oraingo datak!Cry

09
Uzt
2007

Euskara agiriak eta administrazioa

Los títulos de euskera valdrán en cualquier puesto de Administración (20 minutos)

...Ahora, cada institución hace su examen. Todos los perfiles lingüísticos de euskera serán equiparables antes de que acabe 2007, gracias a un decreto que está preparando el Departamento de Cultura...

01
Eka
2007

Markoa eta protokoloa

Sustatun agertu zen atzo albistea: HUHEZIk protokolo bat sortu du ikasleen euskara maila hobetzeko.

Ikasleek behar den euskara mailarik ez daukatela, proba egingo zaie eta ondoren aholkua eta jarraipena egingo zaio.

Ez dakit horrelako protokolo edo plan gehiago inon abiatu diren, akaso enpresa edo administrazio-planen baten. Aipagarria berriz, azkenengo hau egin zait:

Abiapuntu gisa, maila jakin bat eskatuko zaie ikasleei, ikasketen arabera:

  • Irakasle ikasketak. Hizkuntzen Portfolio Europarrean C1 mailarako ezartzen direnak. EGAren parekoa.
  • Ikus-entzunezko Komunikazioa. Hizkuntzen Portfolio Europarrean C2 mailarako ezartzen direnak. 4. hizkuntza eskakizunaren parekoa.

Europako markoari begira jarri dira HUHEZIn, ez HHEEei edo bertoko tituluei begira (EGA eta).

Askorentzat Europako markoa urrun dago oraindik, egun batean gutxien espero dugun lekutik agertu ahal zaigu baina!

31
Mai
2007

Etzi Donostian Mintza eguna

Azkenengoak izan gara iragartzen, izan ere, Mintza-praktika egitasmoko jendea ondo sartu da sarean eta erreferentzia faltan ez gara egon:

Ez dizuegu programa eta egunaren berri gehiago eman behar, ezta?

Donostiako hau ez dakit blogs&beers baten modukoa izango den, ez dut uste, baina mintzalagunek sareari ez diote beste batzuek besteko errespetua gordetzen behinik behin.

Tira ba, iaz Iruñerrian eduki genuen giroa berriro gozatzeko aukera, geuk eta nahi duzuen guztiok.

Larunbatera arte!



Created with Paul's flickrSLiDR.

30
Mai
2007

Bi mezu

Erabili.com-en:

EAEko 6. mailako ikasleen % 51,3ak ez du gainditu B1 euskara proba

Lehen Hezkuntzako azken mailan (seigarrena) dabiltzan ikasleen erdiek baino gutxiagok menperatzen du maila egokian euskara EAEn. % 51,3ak ez du gainditu joan den azaroan ISEIk (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko erakundea) 1.599 ikasleri eginiko B1 proba.

En mi palacio de cristal, gazte baten blogean:

Primer dia de cursillo

Hoy ha sido el primer dia de cursillo de EGA. Es un cursillo intensivo que se da en un euskaltegi cerca de mi casa. Para ser el primer dia nos han hecho trabajar y no me importa. Sacarse el EGA, es importante, de hecho es esencial si me quiero sacar las oposiciones de profesor, por que son diez puntos.

Lana daukagu apur baterako, ezta? Eskerrak hau ez dela Finlandia.

Sindikatu edukia