albisteak

01
Urr
2006

Ikasle klasistak (Plisti-plasta)

Ikasle klasistak - "No a las clases" vs "aprende euskera con mucha clase""Klaserik ez" vs "euskara dotorea, dotore ikasi"Iazkoaren errepikapena izanagatik, aurrez-aurre polita Ulibarri eta bai & by-rena. Metro-zulora jaisten naizen bakoitzean, han ikusten ditut Joxepo (Che Guevara bihurtuta) eta Ulibarri euskaltegiaren iragarkiko gizon eta emakume dotoreak ahari-topeka. Inor ez galtzaile, biak ala biak .... [Plisti-plasta]

Plisti-Plasta blogean gogoeta interesgarria irail honetan nabarmendu diren publizitate kanpaina bi hauen inguruan, klaseen leloaz hain zuzen ere.

Lantzean behin osteratxoa egiteko edo agregatzaileetan jarraitzeko moduko bloga Plisti-plastarena. Gai honetaz dihardugula Euskara eta publizitatea blogean esaten direnei ere errepasatxoa egitea gomendatuko nuke. 

29
Ira
2006

40.000 ikasle baino gehiago euskaltegietan

40.000 ikasle baino gehiago euskaltegietan - Ikasleen ezaugarriei dagokionez, batez beste 34 urtekoa da euskaltegietako ikaslea. Ikasleen guztien artetik, emakumeak %69 dira, eta gizonezkoak %31. [Erabili.com berriak]

28
Ira
2006

Getxoko Udalak euskaltegietan eta gau eskoletan ibilitako irakasleen topaketa antolatu du

Getxoko Udalak euskaltegietan eta gau eskoletan ibilitako irakasleen topaketa antolatu du biharko -

Getxoko Udalak bertoko euskaltegietako langile eta aitzineko gau eskoletako irakasleen arteko topaketa antolatu du. Ekitaldi horretara Errepublika garaian, 1930ean, “Escuela Vasca” izan zeneko irakasleen ondorengoak ere gonbidatuak izan dira. Ekitaldia bihar asteazkenean, hilaren 27an, 19:00etan izango da Algortako Kultur Etxean, Villamonten. Imanol Landa (argazkian) alkateorde eta Euskara zinegotziaren arabera, “topaketaren helburua irakasle horiek helduen euskalduntze prozesuan egindako lana aitortzea eta eskertzea da, batez ere euren esfortzua eta konpromisoa baino baliabide asko gehiagorik ez zeukaten garaietan”...[UKberri.net]

Horren harira beste hau etorri da.
Euskaltegietako eta gau eskoletako irakasleentzako ekitaldi instituzionala kritikatu du AEK-ko hainbat kide ohik

Biharko Getxo Udalak prestatu duen euskaltegietako eta aitzineko gau eskoletako irakasleen arteko topaketa kritikatu du gutun irekian Uribe Kostako AEKn ibilitako seikote batek. Gabi Basañez, Ana Sagasti, Laura Castillo, Alfredo Rodriguez, Jon Mikel Aldatz eta Itziar Amezaga sinatzaileek “oso harro” agertzen dira AEKn eta euskalgintzan egindako lanaz, baina ez dute ahazten “herria euskaldundu zedin egindako lan guzti hori trabatzeko” EAJk eta gobernatzen zituen erakundeek, Getxoko Udala tarteko, HABE euskaltegien sarea sortu izana “AEK suntsitu nahian”... [UKberri.net]

28
Ira
2006

Albiste aukeratuak

Berrikuntza txikia sartuko dugu karrajuan. Orain arte gure interesekoak izan daitezkeen albisteak jarraitzeko eta erakusteko jario edo rss agregatzailea daukagu. Iturri desberdinetako albisteak eta mezuak jarraitu daitezke bertotik, euskaltegitan gabiltzanontzat (gure iritziz eta ezagutzen ditugun neurrian) interesgarriak izan daitezkeen iturriak.

Albiste asko etortzen dira hala ere, eta lantzean behin baten bat hartu eta blogean komentatzen dugu. Baina interesgarriak diren guztiak ezin ditugu jorratu, eta beharbada norbaitek guk ezer esan ez dugun baten baten gainean zerbait esango luke.

Horrela bada, hemendik aurrera albiste interesgarrienak bereiztearren eta komentatzeko aukera zabaltzearren orri nagusira ekarriko ditugu agregatzailetik, gure iruzkinarekin edo hura barik edonork komentatu ditzan. Baten bat irakurri eta zerbait esan beharra badaukazue, "gehitu iruzkin berria" sakatu eta bota.

Gure ustez azalera ekartzea merezi dutenei "albisteak" etiketa ipiniko diegu, horrela, eurak bakarrik ikusi nahi izanez gero hemen agertuko dira eta hemen daukate jarioa. Hona lehenengo alea.

Ez da gauza handia baina beste inbento bat daukagu martxan tontamentean.

28
Ira
2006

Bizkaiera, hutsaren hurrengoa euskaltegian

Bizkaiera, hutsaren hurrengoa euskaltegian

Bizkaiera etxean ikasten da, edo ez da ikasten. Ez euskaltegian behinik behin. Bizkaian helduak euskalduntzen dabiltzan askok eskaintzen dute bertako euskalkia ikasteko aukera, baina oso jaramon gutxi egiten zaio eskaintza horri. Hala, batua da nagusi hemen ere.[Argia astekaria]

Sindikatu edukia