Hemen agertuko dira klaserako ideiak, materialak eta baliabideak eskaintzen dituzten webguneak:
Zerrenda osoa
Etiketak
Esteka bakoitzari etiketa batzuk ipiniko dizkiegu, hemen daukazu etiketon "lainoa":
Estekak:
Nondik nora? GPSarekin ikasi... eta erabili
Euskal Herian internet, blogosfera eta halako planetetan gabiltzan sateliteok badakigu Eibar partean alunizatzeko base inportantea daukagula. Eibar.orgeko koadrila izan da saltsa hauetako eragile handia neurri handi batean. Eta ez dira gelditzen ez. Azkena, TomTom GPS nabigatzailearen ahotsak euskaratu eta denon eskura ipini dizkigute. Okurritu, batu, egin, eta hona hemen emaitza eta instrukzioak.
Hemendik aurrera autoan, oinez edo parapentean gabiltzala Amatiño, Iban, Iturri eta gure Leire izan ditzakegu gidari, satelitetik zuzenean. Eibarreko batuan batzuk eta beste batuan besteak.
Probatzen ibili naiz neure PDAn eta ederto baten dabil. Hemen Leire bere herrira joateko instrukzioak ematen (egun batean bidean aurrera egin beharko dugu):
Zer dela eta hau euskara irakastearekin zer ikusia daukan UFO honetan?
Tira, zenbat biderrez landu duzue klasean "Jarraitu aurrera eta lehenengo kalean bira egin ezkerretara" eta halakoak, hau da, norabideak eta nora edo hara joateko jarraibideak? Ba, orain, klasean barik norberaren katxarroan lantzeko eta ikasteko aukera ere badute gure ikasleek, eta erabiltzeko.
Heldu nahi duten lekura helduko ote diren... Ez dakit, baina Eibarreko sateliteen errua ez da izango behintzat. Errorea ikasprozesuaren ezinbesteko elementua da gainera, ezta?
PD: m-learning, zer da hori?
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
Etiketak: entzungaiak | gps | mugikorrak | norabideak | teknologia | baliabidea
gehitu iruzkin berria | View blog reactions
Euskara-gaztelania hiztegia sakelako telefonoan
Nola esaten da?... Zenbat biderrez erantzun behar diogu galdera horri egunean zehar? Eta zenbatetan bidali dugu ikaslea hiztegian kontsultatzera?
Mesedez, amatatu mobilak klasean! Hau ere azkenotan behin baino gehiagotan esatera heldu behar izan dugu, ezta? Edo esan barik, azalpena edo egiten ari garenaren erdian bi euroko politono baten doinuak zelan eteten duen desesperatu bai.
Tira ba! Denean alderdi positiboa ere badenez, Donostiako Euskara Patronatokoek sakelako kantsagarri horietan hiztegia sartzeko aukera eman digute, euskara-gaztelania hiztegia sakelakoan.
Eleka eta Bluexarek garatu dute, hiru bide daude jasotzeko:
- SMStik 5464 zenbakira Hiztegia hitza bidalita. (0,15€ + BEZ)
- WAPen bidez, http://www.euskaraz.net/wap helbidera joanda telefonotik.
- Ordenagailura hemendik jaitsita. Gero USB edo beste kanal baten bidez telefonora eraman.
Eskerrak eman beharko dizkiegu Donostiako Udal Patronatokoei klasean bake apur bat ematearren baino ez bada ere, ezta? 
PD: M-learning? Zer da hori?
PD2: Segapotoa? Zer da hori?
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
Etiketak: hiztegia | mugikorrak | teknologia | baliabidea
gehitu iruzkin berria | View blog reactions
Idatzizko dokumentuak zabaltzeko zerbitzuak
Aspaldian gabiltza hemen kaparrada ematen jakintza, ezagutza eta web2.0 bizimodu estiloarekin bat konpartitu eta partekatzaren komenientziaz. Ez da erraza kultura horren izpiritua harrapatzea, are gutxiago horretarako baliabide teknikoak ezagutu eta erabili barik.
Gurean hain zuzen ere, ikasmaterialak partekatzeaz egin dugu berba behin baino sarriago. "Ikasmaterial" hitzaren definizioaren buelta guztiekin ere, klase askotako produktuak aurkituko ditugu sarri: dokumentuak, entzungaiak, bideoak, idatzizkoak, interaktiboak, irakurtzekoak, entzutekoak, ikustekoak...
Klasikoenera joanda, irakasle batek produzitzen duena, orokorrean idatzitako testuak izango dira: klaserako ariketak, atazak, sekuentziak... Askotan koadernoan eskuz zirriborratuta baino ez ditugu izango, beste askotan buruan apuntatuta. Egia esanda, gehienetan ez da edizio eta maketazioan aparteko lanik egin beharko zerbait partekatzeko, idatzi besterik ez. Baina era berean, testu prozesadoreko dokumentuetan (Msword, OpenOffice...) eta halakoetan edukiko ditugu gordeta gure kumetxoak. Zelan partekatu horiek internet-en? Tira ba, aukerarik bada.
Sinpleena blog edo wiki batean idaztea izan daiteke, baina oraindinokarren askorentzat WYSIWYG guztien laguntzarekin ere HTML kodea ez da gure abilidade edo testuekin bat etorriko. Eta gure dokumentua bere horretan ezin dugu publikatu? Bai, lagunak. Hemen aukera batzuk:
Dokumentuen Youtube deitu zitzaion hasiera batean. Zer egiten du? Erraza. Zeure ordenagailuan daukazun dokumentu bat hartu, eta interenten dagoen-dagoenean erakusten du. Irakurtzeko eta haren barruan nabigatzeko aukerekin. MSoffice eta OpenOffice-ko dokumentuak igo eta formato desberdinetan aurkezten dizkizu: pdf, testu hutsa, eta entzuteko moduko testu modura ere aurkezten dizu, baita jatorrizkoa jaisteko aukera eman ere. Bestalde, dokumentuak PDF hutsean ere igo ahal dituzu. Etiketatu eta sailkatu egin ahal dituzu eta, gainera, taldeak sortu ahal dituzu beste batzuekin batera zerbaiten inguruko dokumentu bildumak osatzeko.
AEKn, proba modura, ataza batzuk jarri ditugu han. Hemen daukazue adibide bat. Horrez gain talde bat sortu dugu "Atazak eta ikasmaterialak" izenekoa, materialak partekatu nahi dituzten beste batzuekin bilduma handiagoa osatzeko. Ez dugu arrakasta handirik eduki, baina.
Scribd, estilo honetako zerbitzuen artean ezagunena eta erabiliena da duda barik. Baina ez da bakarra. Hona hemen beste batzuk:
Scribd-en antzera, formato desberdinetako dokumentuak igo eta erakusteko moduan ipintzen ditu. Onerako nahiz txarrerako Scribd baino sinpleagoa da. Dokumentuak sailkatzeko aukera gutxiago, baina aldi berean fitxategiak bihurtzen arinago eta fidagarriago, besteak baino arazo gutxiago bihurtzean hain zuzen ere. Neure ustez oso gomendagarria blogetan dokumentuak enbotatzeko. Hemen daukazue lehengo ataza bera.
Aurrekoak baino ikusgarriagoak diren beste bi agertu dira azkenotan. Abantailak: ikusteko modua erakargarria da oso. Kontra: dokumentuak ikusteko denbora eta potentzia gehiago behar da, astunagoak dira nonbait.
Zerbitzu hau espektakularra da benetan. Dokumentua osorik ikusi, orriak pasatu, berton bilatu, markak egin... Oso diseinu erakargarria, baina aldi beran oso astuna nabigatzailearentzat. Maketazioa landu baduzu aukera interesgarria izan daiteke diseinu ona erakusteko. Lehengo ataza Calameon.
Antzerakoa, beronek dokumentua igotzeko eta enbotatzeko formatu desberdinak eskaintzen ditu. Eraskusteko modua ere ikusgarria da. Hau ere komenigarria dokumentuaren diseinua landua denerako. Ataza Isuu-n.
Ez dugu orain arte apenas aipatu, baina web2.0 zerbitzu gehienen modura, hauek ere "enbotatzeko" kodea eskaintzen dute. Hau da, zeure blog edo webgunean erakusteko aukera (Youtubeko bideoak bezala). Badira hain zuzen ere webgunean erakusteko aukera soilik eskaintzen duten zerbitzuak. Pare bat
Zoho online suite-aren parte da. Dokumetua igo eta erakusteko moduan bueltatzen dizu. Epe labur baterako soilik ikusgai uzteko aukera ematen du (egun 1, hilabetea...). Helbide bat ematen dizu eta enbotatzeko kodea, baita jaisteko aukera ere. Aukera ona blog edo webgune batean erakusteko, edo besterik gabe dokumentu astunak epostaz bidali beharrean link hutsa bidaltzeko, posta zerbitzariak kargatu barik. Hemen daukazue lehengo ataza Zoho viewer-en.
Hau oraindik sinpleagoa. Interneten dauden pdf dokumentuak erakusteko egina da gehien bat. Ez badaukazu ordenagailura jaisteko gogorik, helbidea sartu eta erakutsi egingo dizu. Gainera enbotatzeko kodea ere emango dizu. Lehengo ataza pdfmenot-en.
Honaino lehenengo errepasoa. Hauek guztiok dokumentuak partekatzeko eta zabaltzeko aukera onak dira, ez dute editatzeko aukerarik ematen, horretarako badaude beste zerbitzu batzuk, baina gure "obrak" erakusteko eta lankideen edo ikasleen eskura ipintzeko baliagarriak duda barik. Ahaztu barik aipatu ditugun beste aukera batzuk: eposta mezuari erantsi barik dokumentuak bidali, zerbitzariak kargatu barik blog edo webguneetan erakutsi, papera erabili gabe publikazioak zabaldu... Zeuen esku hemendik aurrerakoa.
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
Etiketak: dokumentuak | idazkiak | materialak | partekatzea | web2.0 | baliabidea
gehitu iruzkin berria | View blog reactions
Irrika
EHUren eskutik sustatuta, Elhuyar Fundazioak kudeatzen ditu Irrika aldizkaria eta irrika.net webgunea. Zientzia, teknologia eta jakintza gazteei hurreratzea da ekimenaren asmoa.
Horrela bada, dibulgazio testu interesgarri eta irakurterrazen sorta zabala daukagu online, pdf-en eta paperean ere nahi badugu. Albisteak, erreportaiak, elkarrizketak, bitxikeriak... Dena elementu grafiko eta multimediez hornituta eta hizkera fresko eta naturalean idatzita.
Bistan dago, gazte euskaldunentzat ez ezik, euskara ikasleentzat ere baliabide interesgaria oso.
Informazio gehiago: Aldizkari gaztea zientzia astintzeko (Argia)
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
Etiketak: aldizkariak | irakurgaiak | testuak | baliabidea
gehitu iruzkin berria | View blog reactions
Normalizazio planetarako materialak
Hizkuntzaren normalizazioan lana egiten da Euskal Herri osoan. Hainbat lagun eta erakunde ari dira han-hemenka: udalak, elkarteak, teknikariak, administrazioa, euskaltzaleak, koordinakundeak, mankomunitateak, enpresak... Arlo guztietarako daukagu zerbait: merkataritza, administrazioa, elkarteak, familia, lagunartea, enpresa, lana, aisialdia, ekonomia...
Plan horien guztien fruituak ugari dira, eta haien artean guretzako erabilgarri (erabilgarri baino gehiago ere esango nuke) hainbat material sortu izan dira: hiztegiak, idaztereduak, arlo zehatzerako hizkuntz gomendioak... Gu ere neurri handi batean normalizazio prozesuaren parte garela bateko, eta hizkuntza hurrekoarekin lotuta eta eginez hobeto ikasten dela predikatuta eta sinestuta besteko, pentsatu beharko da materialok erabilgarri ez ezik, ezinbestekoak ere baditugula.
Esan dudan modura, asko dira, topatzen ez dira errazak baina. Erakunde desberdinek atonduak, eta publikazio moduak desberdinak izanda, han eta hemen ondo bilatu behar da aurkitzeko. Interneti esker eskura-eskura dauzkagu haietariko asko baina. Bilaketa arin batean del.icio.us-en markatu ditut batzuk. Askoz gehiago daude, ondo bilatu eta nonbait batu ahal bagenitu!
Hemen zerrendatxo bat (oharra: hauetako asko pdf-ak dira):
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
Etiketak: ereduak | esakuneak | hiztegiak | idazkiak | irudiak | kartelak | baliabidea
Iruzkin 1 | View blog reactions
Ahotsak.com
Gaur aurkeztu da Euskal Herriko Ahotsak proiektua. Asier Sarasua hizkuntzalari eta blogariak lehengoan bidali zigun proiektuaren berri eta gonbidapena (eskerrik asko, Asier). Hemen duzue Sustatun agertu den albistea eta hemen behean ETBren bideoa.
Badihardugu euskara elkarteaeren proiektu honek EH guztiko adineko euskaldunen testuak batzea eta hedatzea du helburu. Grabazioak eta bideoak egiten dituzte, eta gero haiek katalogatu, transkribatu, sailkatu eta zabaldu.
Azken honetarako ahotsak.com webgunea sortu dute, berton ditugu materialok eskura jartzeko hain zuzen ere: testuak, entzungaiak eta bideoak. Herririk herri sailkatuta.
Horrezaz gainera, interesgarriena da hazten jarraituko duen bilduma honetan parte hartzerako ateak zabal-zabalik utzi dituztela: grabazioak bidaliz, eginez, hiztunak topatzen lagunduz edo transkripzioak eginez interesa daukan edonork lagundu ahal du (2.0 filosofia nonbait).
Ahozko hizkuntzaren erakusgarri ona daukagu beraz, eta gainera osatzen lagundu ahal dugu. Klaserako ideiarik ez dizue ematen ahotsak.com honek?
A, eta bideoak enbotatzeko aukera ere ematen du:Bediako hiztun honena ekarri dugu hona adibidez.
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
Etiketak: bideoa | entzungaiak | euskalkia | hiztunak | baliabidea
gehitu iruzkin berria | View blog reactions
Entzuteko literatura
Irusaku blogaren bidez ezagutu ditugu Pako Izagirrek abian dituen podcast proiektu pare bat. Berak eta lagun batzuek irakurrita, literatur-testuen grabazioak egin eta bildu ditu bi helbide hauetan hain zuzen ere.
Horrez gain, Wikispaces-eko Aittu gunean dauzka bilduta grabazioetako testu batzuk.
Podcast batean egiteko ideiak batzen ibili ginen lehengoan. Hemen beste bat, ideia baino gehiago egia esanda. Bikaina edozelan ere.
Zorionak eta eskerrik asko Pakori egindako lanagatik.
Podcast hauek norberaren webgunean edo blogean jarri daitezke gainera, honela:
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
Etiketak: entzungaiak | literatura | podcast | baliabidea
gehitu iruzkin berria | View blog reactions
Bertsoplaza.tv
Bertsozale elkarteak aurkeztu du aste honetan Bertsoplaza.tv. Aizu!-n eta Sustatun zabaldu da berria.
Berton sartuta, bertsolaritzaren inguruko atari multimedia eta parte-hartzailea aurkitu dugu. Bideo-edukiak dira nagusi: saioak, elkarrizketak, erreportajeak... Horrez gain iritzia emateko aukerak: iruzkinak, bozketak...
Bertsozale denarentzat ia ezinbestekoa. Eta euskara ikasle-irakaslearentzat dokumentu eta ideia iturri ona. Ezta?
Enbotatzeko kodea ere ematen digute. Hona hemen ale bat, Xa bi Payaren seguidilla.
(ez dut lortu hemen sartzea, arazo teknikoren bat).
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
Etiketak: bertsolaritza | bideoa | multimedia | baliabidea
gehitu iruzkin berria | View blog reactions
Kantuarekin eta kantuz ikasi
Cuaderno Intercultural blogean baliabide eta testuen bilduma interesgarriak ari dira publikatzen hizkuntzaren irakaskuntzarako. Jolasen erabileraz edo AOIren inguruan adibidez.
Oraingo honetan "Canciones para enseñar lenguas" artikuluan testuen, aktibitateen eta baliabideen bilduma interesgarria egin dute. Gaztelaniaren irakaskuntzari begira batik bat, ingeleserako baliabideren bat ere apuntatu dute.
Gurean, kantuzaleak izaten ei garela, ideia politen bat atarako dugu ohiko hutsuneak bete horretatik harago.
Nik beti pentsatu dut kantuek letran esaten dena baino gehiago daukatela atzetik, baita hizkuntz-ikaslearentzat ere. Hau da, entzutezkoaren ulermena ez ezik, gauza gehiago ipintzen direla jokoan: erreferentzia soziokulturalak, gustuen eta sentimenduen adierazpena, balorazio kritikoa, narrazioa... eta ez bakarrik kantariaren aldetik.
Adibidez:
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
Etiketak: baliabideak | jolasak | kantuak | baliabidea
gehitu iruzkin berria | View blog reactions
Komikia
Komikiekin akordatu naiz egunotan (ez naiz bakarra izan gainera).
Oporretan Corto Malteseren album pare bat eman zizkidaten irakurtzeko. Aspaldian neukan gogoa Cortorenak patxadaz irakurtzeko. Komikiok jatorrizko bertsioan zeuden baina, italieraz hain zuzen. Italiera apur bat badakit, baina irakurtzeak halako errespetua ematen du hasiera batean.
Hala ere animatu, eta, tira! Uste baino gusturago, eta ez italiera derrepentean ondo ikasi dudalako, marrazkiak eta bokadiletako testu laburrek ez daukate zer ikusirik liburuetako letren desfilearekin, eta errezago gozatzen da irakurketa. Ahozko jardueratik hurbilago dago gainera: elkarrizketa, berriketa...
Ondorioa, komikia istorioak eta narrazioak irakurtzen trebatzeko tresna aproposa da, duda barik. Areago tebeoekin hazitakoon belaunaldiarentzat.
Euskara ikasteko beraz, aprobetxatzeko moduko baliabidea izango da. Eta euskaraz zer daukagu bada? Jeneroa egon badago, eta sarean berehala topa daitekeen bat azpimarratu behar da lehenengo: HABEko Mik, HABEk duela urte batzuk argitaratu zituen komikiak. Ikasbil atarian jarri dituzte, eta orrialdez orrialde berton irakurri daitezke, 20 ale guztira. Hasteko leku ona. Zerbait gehiago ere bada sarean. Egunkari eta aldizkarietako tirak. Sarean egunero aurkitu daitezkeen artean aipagarriena Berriarena: Zaldi Eroaren "De rerum natura" eta harekin Montxo eta Olariagarenak ere bai.
Sarean bestela ez dut askoz gehiago aurkitu oraindik, baina euskaraz uste baino komiki gehiago argitaratzen dira. Gomendio bakarra emango dizuet: bisitatu Igor Leturia komikizalearen E-gor blog, han komikiari buruzko informazioa eta iruzkinak ugari topatuko dituzue.
Eta, ez dago esan beharrik, zuek ere beste zerbait ezagutzen baduzue bota hemen beldur barik.
Sortu zeure komikia
Ez, ez zaituztet ipini nahi komikigile lanetan. Komikiari zortzigarren artea ere deitu izan zaio, eta ez dago edonoren esku album, orri edo tira onak egitea (Anton Ego gogoan). Komikia tresna didaktiko modura erabiltzea da kontua, testu idatziari bizitasuna eta erakargarritasuna emateko baino ez bada ere. Adibidez:
- Elkarrizketa idatziak testu hutsean barik elementu grafikoekin hornitzeko.
- Entzungai bat ilustratzeko (eta hutsuneak betetzeko esate baterako)
- Emozioen eta jarreren berri emateko.
- Zer eginak eta testuak alaiago aurkezteko beste barik.
"Baina ni ez naiz marrazkilaria!" Bai, gehienok ez gara marrazkilari onak, baina teknologiak honetan ere pentsatzen dugun baino gehiago lagunduko digu. Web2.0 honekin sarean baditugu marrazkilari trebeak izan barik geure klaserako komiki domestikoak sortzeko aukerak. Zerbitzu eta tresna hauek aurkitu ditut adibidez:
Hemen marrazki hutsekin dabiltzan batzuk:
- Toonlet. Web-comic-a egitea proposatzen digu gune honek (kontzeptu interesgarria). Pertsonaiak sortzeko tresnak dauzkazu han, ematen dikzkizuten elementuekin pertsonaia osatu eta haiekin berehala egin dezakezu tira, eta esan bezala tirak blog baten antzera publikatu. Behin komikia sortuta, irudia gorde eta inprimatu edo sarean publikatu. Muga batzuk ditu, pertsonaia bakarra baino ez da sartzen bineta bakoitzean adibidez. Adibide bat.
- Make Beliefs Comix. Hezkuntzan erabiltzeko komikiak sortzeko tresna. Toonlet-en antzera dabil, ematen dizkizun elementuekin biñeta sortzen duzu. Inprimatu egin daiteke, baina ez du irudi modura gordetzeko edo sarean konpartitzeko aukerarik ematen. Proba bat hemen.
- Mai'Nada - Comics Sketch. Hemen zeuk egin behar duzu marrazkia. Paint bezalako programa baten bidez.
- Stripgenerator (mersi, Xarnegu!). Hemen ere elementuak eman eta zeuk konbinatu eta antolatzen dituzu.
Beste hauek norberaren irudi edo argazkiekin dabiltza:
- Story Top Story Creator. Pertsonen, fondoen eta objektuen irudi batzuk ematen dizkizu eta haiekin sortu ahal duzu zeure komikia. Beste proba bat.
- Quick toons: Irudiak eta marrazkiak igo eta tirak osatzen dituzu haiekin.
- Comiqs. Beronek ere aukera ematen du norberaren argazki eta irudiekin istorioak sortzeko.
- Bubblr: Flickr-en dauzkazun argazkiekin komikiak eta istorioak osatu ditzakezu. Emaitza inprimatu edo flash formatoan enbotatzeko kodea ematen dizu. Honelako zerbait
Gogoratu argazkiekin eginez gero, pertsonen istorioak edo umorezko kontuak ez ezik, aukera gehiago daudela. Adibidez, errezeta bateko pausoak grafikoki kontatzea.
Amaitzeko komikiei animazioa ematen dien bat:
- Dfilm. Zerbitzu honetan emandako pertsonaia eta fondoekin egin ahal duzu komikia, eta gainera musika eta animazioa gehitzen dizkio. Flash pelikulatxoa ematen dizu, eta enbotazeko kodea ere bai. Hemen proba.
Gauza gehiago ere egongo dira. Seguru! Ordenagailurako aplikazioak, zerbitzu gehiago... ideia gehiago. Badakizue, hemen bota ditzakezue.
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
Etiketak: komikia | teknologia | web2.0 | baliabidea
gehitu iruzkin berria | View blog reactions
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu








Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en


