!name-ren blog-a
Berrikuntza txikiak
Berrikuntza tekniko batzuk egiten nabil Karrajuan. Itxura aldaketa ikusi duzue dagoeneko. Ez da behin betikoa baina egokitzapen teknikoak egiteko aldatu egin behar izan dut.
Azken itxura hartzen duen bitartean irekita utziko dut, baliteke konturatu gabeko erroreren bat egotea, baina funtzional dago inbentoa.
Barkatu endredoak, eta sustoak.
Erabiltzen ikastea
Lehengo egunean atazekin atrebentziarekin jolasten ibili ostean, beolarraren iruzkinaren ondoren ideia eta hitzen jolasarekin jarraituta, erabili eta ikasi hitzek jolas arraroa egin zidaten.
Hizkuntza ikastea hizkuntza erabiltzeko gaitasuna eskuratzea bada, eta euskararen kasuan "dakiten" guztiek erabiltzen ez badute, eta erabilera horrekin kezkatuta bagaude, orduan "ikasi" behar dutenak ez dira (gara) izango "ez dakitenak" baino gehiago akaso?
Paradoxa usaina dauka gogoeta horrek, eta seguraski tranpa logikoren bat dago tartean. Edo igual ez. Hitz-ideien jolasa baino ez agian. Baina zer pentsatua eman dit, bai. Zuei ez?
Norantz?
Puntuzerismoa dabil azkenotan aurrerakuntzaren adierazle, eta adierazlearen mugarriak zenbakiak: 1.0, 2.0, 3.0... Terminologia horren gaindosia edo bertuteetan saru barik, markatzaile horiek gauzek eta pertsonek hartzen dituzten joerak kronologikoki sailkatzeko ariketa modukoak egiteko baliagarriak izan daitezke. Hala egin zuen lehengo egunean John Moravec-ek hezkuntzaren joerak antzemateko sano zabaldu den artikulu batean , eta Dolors Reigek hura hartu, osatu eta beste taula bat osatu du.
Bien ekarpenak hartuta neuk ere ezin izan diot halako 1, 2, 3 segida bati osatzeko jolasaren tentatzioari eutsi. Hezkuntza erabili dute Moravec eta Reig-ek. Ni ez naiz ausartu bost hogerlekoko berbekin eta ez dut ezer ipini.
|
1.0 |
2.0 |
3.0 |
Esanahia, ikasten dena da... |
Diktatua, "eman" egiten da |
Soziala, kolaboratiboa, "hartu eta eman" egiten da |
Hor dabil, hartu, eman eta eraiki egiten da |
Ikaskuntzaren norabidea |
Irakaslea > ikaslea |
Irakaslea > ikaslea, ikaslea > ikaslea |
Irakaslea > ikaslea, ikaslea > ikaslea, ikaslea > irakaslea, jendea > ikaslea, jendea > sarea, sarea > jendea |
Non |
Ikasgela fisikoa |
Etxe batean edo teknologia birtualean |
Edonon |
Irakasleak |
Jakintzaren jabe |
Ikaskuntzaren bideratzaile |
Edonor |
Noiz |
Une zehatzean, ordu-tartea |
Ordu-tarte zabala, aukeragokoa |
Noiznahi eta betiko |
Curriculuma |
Erakundearena eta ofizialdua |
Publikoa eta irekia |
Pertsonala eta malgua |
Zertarako |
Programa ofizialak |
Negoziazioa |
Interes pertsonalak eta sozialak |
Ikas-taldea |
Administratiboa, itxia eta kontrolatua |
Irekia |
Harreman- edo ikas-sarea |
Bufa! Horrela labur esanda polemikarako aukera eta harridaka itxura handia dauka asuntuak. Zehaztu eta ezbaidatu beharra egongo da. Zuen esku. Nire partetik:
- "1.0tik 2.0ra eta handik 3.0ra" baino gehiago gustatzen zait: "1.0+2.0+3.0+....=X"
- Teknologiaren aipamenak apropos utzi ditut kanpo.
1068m 399e
Atoan-en estilora, labur. Atoan: 1068 mezu 399 egunetan.
Nork esan zuen gurean ez dagoela kontatzeko ezer?
Ongi esan beharko #korrika16
"Ongi?" galdetzen zuen papertzarra izan zen lehenengo, lantokian jende gaztea zebilela konturatu derrepentean (kezkatuta gabiltza, eta aire freskoa berehala nabaritzen da), gaur kamarak eta saraoa beheko taberna-prentsa aretoan.
Ongi? Ongi esan beharko, ezta? Bi urterik behineko errituala hasi da eta, Korrikarena. 16 kontatu ditugu oraingoarekin.
Badakizue, datak eta ibilbidea, mezua, omenduak eta gainerako zafarrantxo guztia. Barrutik baino ondotik, ikusten duzu bat amaituta ia segidan hasten dela hurrengoa. Beti ibiltzen da baten bat inguruan Korrika abizena duena. Etxean beti dago albiste edo eztabaidagairen bat etiketa horrekin. Lehengoen arrastoak edonon: kartelak, pegatinak, txiskeroa, oroikarriak eta argazkiak, DVDak eta CDak... Zikloa automatizatuta dago nonbait.
Azken Korrikan Korrika2.0 asmatu genuen. Gogoratzen? Korrika15 etiketa, zerbitzu batzuk erabiltzeko proposamena eta abar.
Orduan freskoago zegoen bipuntuzerismoa, bi urte pasatuta bada gainbehera dabilela dioenik. Hala ere gauza berriak agertu dira, eta beste batzuk sendotu. Hasiko gara oraingoan Korrika2.0 horrekin zer egin daitekeen pentsatzen. Oraingoz:
- "korrika16" etiketa han eta hemen, aurrekoan legez.
- Twitter-en kanala zabaldu zen aurrekoan, ez zitzaion erabilera handirik eman. Oraingoan beharbada, Korrikaren antolatzaileek hobeto jakingo dute Twitter zer den, ezta? Uste dut Twitter-Korrika konbinazioa oso interesgarria izan daitekeela. Honekin batera #korrika16 etiketa erabil dezakegu twiterook, adibidez.
- Sare sozialen fenomenoa duela bi urte oraindik ez zen gerora izan dena. Hortik ere jo beharko da. Momentuz Facebook-en sartu dugu hitzordua. Hasi jedeari gonbidapenak botatzen.
- Mapak. Aurrekoan Tagzanian ibilbidea osatzeko proposamena luzatu eta inguru batzuetan behintzat ederto erantzun zitzaion. Oraingoan mapekin aukera gehiago ere egon daitezke. Korrika eta mapak polito ezkontzen dira, ezta?
Hau hasteko. Baina dosazero izpiritua desagertu baino lehen azkenengo deia egingo dugu 2.0 estilora ideiak, proposamenak eta ekimenak plazaratzeko.
Zer gehiago egin dezakegu K16 aurrekoa baino orainik 2.0ago izateko?
Edo 3.0 nahi baduzue. Edo interneten apur bat jolasteko beste barik, keletxes!
PD. Pasatu koloreko logoren bat, karajo!
PD2. Eta ongi etorri!
Hizpide 66
Gaur heldu zait azkenengo Hizpide, 66.a. Zer dakar ba?
- Maria Jesus López: Euskara ikasten Madrilen. María Jesus López Madrilgo hizkunza eskola bateko euskara departamentuko burua dugu. Hizkuntza eskola eta ikasleen berri ematen du artikuluan
- Alaitz Etxebarria. Hizkuntza, kultura, transmisioa eta alderdi soziolinguistikoaren aplikazioa euskaltegiko taldeetan. Alaitz AEK-ko irakasleak Txepetxen testuetan oinarria hartuta, ezagutza-erabilera-motibazioa hiru aldagai horiek ikasgelara bideratzeko hausnarketa eta proposamena egin du.
- Josu Perales. C-testei gertuagotik begiratuz. Cloze testaren aldaera den C-testei inguruan ikerketa egin du Josuk oraingoan, test mota honen baliagarritasunaz eta fidagarritasunaz.
- Kepa Larrea. Euskalduntzearen umoreak. Kepa Larrea irakaslea ezaguna egin zitzaigun askori Nola atera EGA (euskararik jakin gabe) liburuagatik. Umore kontuetan "aditua" nonbait, eta oraingoan ere helduen euskalduntzean umorearen erabilera hartu du gogoetagai eta aztergai.
Asteburuan zer irakurria daukagu beraz (kar, kar, kar... entzun dut?).
KTB (Karrajua Telebista)
Sorpresatxoa eman digute gaur Euskaltubeko lagunek. Euskaltuben dauzkagun bideoetan "eulia" sartu digute, badaizue izkina baten agertzen den mikrologoa. Laupabost bideotxo baino ez daukagu han ipinita, baina "eulia" daukagula serietate apur bat hartu beharko da. ;)
Aupa Haritz eta euskaltubero guztiak!
Urte berri on!
Zaldierori baino hoberik ez zait okurritu abenduaren 31koa esateko:
(klikatu irudiaren gainean dioptriei sufrimendua kentzeko)
Azken iruzkinak