22
Urt
2010

Atazaute

Ataza: Ikasleari hizkuntza ikasteko asmoz planteatzen zaion zeregin komunikatiboa. Ikuspegi komunikatiboaren hirugarren belaunaldiaren ardatza da. (Didakteka).

Edo beste era batean esanda, ikasteko zerbait egin behar da, hizkuntzarekin zerbait alegia. Hizkuntza "erabili" egin behar da azken batean. Hizkuntza erabiltzen ikasi hizkuntza bera ikasi baino areago. Zilegi bekit sinplifikazioa, eta atrebentzia.

Hizkuntza ikastea nahi dugu, bai. Beraz, pentsa dezagun hizkuntzarekin zer egin, pentsa dezagun nola eman esanahia, edo hobeto esanda, ekar dezagun esanahia klasera, ikaslearengana. Ez da nahikoa jendea ikasgelan batzea, ezta matrikulazio kopuru handiak, ezta hizkuntzari buruzko hamaika azalpen eta gogoeta, ezta haren inguruan bilkura hutsa, ez milaka ariketa eta material huts. Zerbait egin behar da horrekin guztiarekin.

Zertara derrepentean parrastada sasididaktiko hau?

Zu ta gu sarea aurkeztu digute gaur. Euskaraz jakintza partekatzea asmoa, euskarari bizia ematea bestalde. Batuko da jendea, asko seguraski, tresnari buruz jardungo da, dokumentuak eta fitxategiak jarriko dira... Baina inportanteena, egin dezagun zerbait horrekin, tresnei (hizkuntza zein azpiegitura) esanahia eman behar diegu, ez daitezela eurak bihurtu esanahi.

Ez litzateke lehenengo aldia izango zoritxarrez. Baina, ez dakit zergatik, oraingoan esango nuke aukera hobea dugula hizkuntza eta geure burua atazatan ipintzeko.

Horixe, pentsa eta egin ditzagun atazak. Badakizue, identitatea eta elkarreragina behar dira, ez bilkura eta deklarazio hutsak.

Atazaute

beolarra (ez da egiaztatu)-(e)k 2010, Urtarrila 22 - 11:53-(e)an bidalia.

Hizkuntza erabiltzen ikasi hizkuntza bera ikasi baino areago.
Atrebentzia polita eta egia handia.

Atrebentzia egia bada

Benito-(e)k 2010, Urtarrila 26 - 01:19-(e)an bidalia.

Eskerrak atrebentzian ez naizela bakarrik geratu. Baina nire atrebentzia hori egia bada, beharbada uste dugun baino askoz ikase(gai) gehiago ditugu, hau da, EGAbakoak ez dira ikasi behar duten bakarrak.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia