AEKn ez zabiltzatenok ere zerbait entzuten hasiko zineten honez gero, aurten Korrika daukagu, eta edizio hau blogosferan sartzen hasi da. Ale bi hauek Korrika kulturalarekin daukate zer ikusia:
Korrikaren gune ofizialean Korrikaren blog irekia proposatu dute. Izena emanda publikatzeko aukera, Sustaturen antzera-edo.
AEKren inguruko blogetan ere hasi dira zantzuak agertzen.
Ez dakit Korrika honek noraino daukan 15.arekin batera 2.0 ere izateko intentzioa. Errazena: korrika edo korrika15 etiketak blogetan, flickr, youtube, del.icio.us eta enparauetan. Ideia gehiago? Lekukoaren ibilibidea RSStik jarraitzeko moduren bat, Tagzania moduko zerbitzuetan ibilbidea markatu, Flickr-en Korrikaren argazkiak egin ahal geolokalizatzen joan, Technoratin korrikaren jarraipena egin... Pentsatzen hasita,...
Gehiago?
Nik hasteko etiketak ipiniko dizkiot mezu honi.
.


jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Tximintxeko blogean jarri ditugu Derioko kilometro guztiak non hasten diren tagzaniarekin markatuta. Aurrerantzean kilometro bakoitzari dagokion ordua eta argazkiak igoko ditugu.
Erreferentzia hemen: http://www.blogari.net/tximintx/2007/02/03/korrika_2_0_derio