Puntuzerismoa dabil azkenotan aurrerakuntzaren adierazle, eta adierazlearen mugarriak zenbakiak: 1.0, 2.0, 3.0... Terminologia horren gaindosia edo bertuteetan saru barik, markatzaile horiek gauzek eta pertsonek hartzen dituzten joerak kronologikoki sailkatzeko ariketa modukoak egiteko baliagarriak izan daitezke. Hala egin zuen lehengo egunean John Moravec-ek hezkuntzaren joerak antzemateko sano zabaldu den artikulu batean , eta Dolors Reigek hura hartu, osatu eta beste taula bat osatu du.
Bien ekarpenak hartuta neuk ere ezin izan diot halako 1, 2, 3 segida bati osatzeko jolasaren tentatzioari eutsi. Hezkuntza erabili dute Moravec eta Reig-ek. Ni ez naiz ausartu bost hogerlekoko berbekin eta ez dut ezer ipini.
|
|
1.0 |
2.0 |
3.0 |
|
Esanahia, ikasten dena da... |
Diktatua, "eman" egiten da |
Soziala, kolaboratiboa, "hartu eta eman" egiten da |
Hor dabil, hartu, eman eta eraiki egiten da |
|
Ikaskuntzaren norabidea |
Irakaslea > ikaslea |
Irakaslea > ikaslea, ikaslea > ikaslea |
Irakaslea > ikaslea, ikaslea > ikaslea, ikaslea > irakaslea, jendea > ikaslea, jendea > sarea, sarea > jendea |
|
Non |
Ikasgela fisikoa |
Etxe batean edo teknologia birtualean |
Edonon |
|
Irakasleak |
Jakintzaren jabe |
Ikaskuntzaren bideratzaile |
Edonor |
|
Noiz |
Une zehatzean, ordu-tartea |
Ordu-tarte zabala, aukeragokoa |
Noiznahi eta betiko |
|
Curriculuma |
Erakundearena eta ofizialdua |
Publikoa eta irekia |
Pertsonala eta malgua |
|
Zertarako |
Programa ofizialak |
Negoziazioa |
Interes pertsonalak eta sozialak |
|
Ikas-taldea |
Administratiboa, itxia eta kontrolatua |
Irekia |
Harreman- edo ikas-sarea |
Bufa! Horrela labur esanda polemikarako aukera eta harridaka itxura handia dauka asuntuak. Zehaztu eta ezbaidatu beharra egongo da. Zuen esku. Nire partetik:
- "1.0tik 2.0ra eta handik 3.0ra" baino gehiago gustatzen zait: "1.0+2.0+3.0+....=X"
- Teknologiaren aipamenak apropos utzi ditut kanpo.



jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Ni ere bat nator zurekin, Benito.
"1.0+2.0+3.0+....=X" batura moduan ikusteak gauzak erraztu egiten baititu; izan ere, ikasleak izan behar badu bere prozesuaren ardatz, berak ere badu erabakitzeko eskubidea, eta guk ezin dugu jakin zein izango den bere aukera.
Bestetik, ingururako egokitzeko joerari eutsita 3.0-koak ezinbestekoak direla esan beharko dugu, nahiz eta oraindik, zergatik ez dakidan arren, 1.0tik edo, gehienera jota, 2.0tik ez garen asko mugitzen.
Konturatuta nago, gainera, jendeari izugarri kostatzen zaiola harreman sare bati eustea.
Kirola eta beste joera batzuk tarteko, koadrila hain errotua zegoen herri batean ere horrelako sareak, zoritxarrez, guk nahi baino nekezago funtzionatuko dute. Sortu egingo dira, baina ibili?