gramatika

21
Api
2007

Hitzola

Blog berria deskubritu dut egunotan. Egia esanda, ez dakit blog berria ala proba hutsa ote den.

Hitzola dauka izena, berton hizkuntzari buruzko zalantzak eta azalpen interesgarriak eskaintzen dira, sintaxiaz eta morfologiaz gehien bat.

Ez dakit egilea nor den, hizkuntzalaritza edo itzulpengintzaren mundukoa dirudi, artikuluak interesgarriak eta ondo landuak hala ere. Euskaltegi-irakasleen zalantzak ere argitzen dituela dirudi.

07
Mar
2007

Xuxen

Xuxen zuzentzaile ortografikoa aspaldian dugu ezaguna. Urteak dira word-ekin erabiltzeko lehenengo bertsioak plazaratu zirenetik. Produktua etengabe garatzen jarraitu dute eta gaur egun bertsio ugari ditugu: Ms office, openoffice.org, QuarkXPress, Mozilla Thunderbird, eta abar. Hemen dauzkazue ikusgai:

Asteon berriz, aukera berria zabaldu dituzte, zuzentzailea on-line erabil daiteke www.xuxen.com gunean, Firefoxerako Euskalbar tresna bikainari gehitu diote, eta Google-eko orrialde pertsonalizatutarako gadget bat sortu dute.

Hemen daukazue informazio gehiago:

Bestalde, duela hilabete batzuk Librezale.org-eko jendeak Firefox nabigatzailean erabiltzeko egokitzapena egin zuen. Oso praktikoa blogak, erantzunak eta nabigatzaileetan zabaltzen diren era guztietako formularioetan erabiltzeko. Proba modura zabaldu zen, nik erabili dut, eta erroretxo batzuk dituen arren lagungarria izaten da oso.

Hemen daukazue hartaz Sustatun zabaldu zen berria:

18
Urt
2007

Quizlet. Hiztegia lantzeko sare-tresna


quizlet.com

Wwwhat's new-ren bidez Quizlet aplikazioaren berri eduki dut. Hizkuntza ikasle eta irakasleei hitz-zerrendak egin eta beraiek lantzeko eta ikasteko tresnak eskaintzen ditu: test-ak, ariketak,...

Hemen egin dut proba tonto bat (sartzeko erregistratuta egon behar da), baina burua asko kantsatu barik, interesgarria dirudi, aparteko ezer izan barik. Baten batek erabiltzen badu eta zelan dabilen komentatu nahi badu.

Ariketak eta test-ak egiteko tresna gehiago daude sarean. Zibergelatik eta Ikteroen txokoetatik osteratxo bat egitea gomendatzen dizuet gehiagoren berri eduki edota martxan ikusteko.

09
Urt
2007

Ikteroak: ortografia lantzeko ariketak

Sei Ikteroaren beste ideia bat. Bat publikatzen duen bakoitzean hemen aipatzekoa izaten da.

Hot Potatoes eta Moodle erabilita ikasleak ortografia-ariketak sortzen jarri ditu. Ideia interesgarriak, ariketak egin aurretik, norberak sortu eta gero taldeka egin. Hizkuntzaren gaineko hausnarketa sustatzeko era polita. Teknologia berrien erabilerarekin osatuta.
Hala ere, ideia modura, ordenagailurik ez badago, paperean ere egin daitekeen kontua da.

01
Abe
2006

EiTBk landutako hizkuntza-irizpideak erabili.com webgunean

Erabili.com-en Iritzi-muinetik atalean EiTBko kazetariek plazaratutako zalantzei bertoko euskara sailak emandako gomendioen eta erabakien berri ematen digute.

 

Euskara klaseetan sarritan agertzen diren gaiak jorratzen dituztela konturatu naiz. Baliabide interesgarria gramatika eta hiztegi kontuetarako gehien bat. Telebistako hizkera formalaren ikuspegitik eginda dagoen arren, hemengo kontu asko eguneroko hizkerara ekartzekoak dira. Edozelan ere, hizkuntzaren gaineko artikulu interesgarriak.

Orri honetan daukazue zerrenda. Ez dakit eguneratuta dagoen.

Hemen daukazue argitaratu den azkena,-LAKO ez da beti egokia. 

Dena dela, honen berri izateko onena erabili.com-era e-postaz edo RSS bidez harpidetzea.

08
Aza
2006

Hitanoaren erabileraz

Ekaitz Santazilia filologia ikasleak Euskofilia blogean eztabaida planteatu du hitanoaren erabilera dela eta ez dela.

Irakasle batzuk hiketan hasi direla eta honen inguruko iritziak eta pertzepzioak batu nahi ditu blogean. Horrezaz gainera, esteka pare bat ere eskaintzen dizkigu hitanoaren misterioetan murgiltzen hasteko.

Mito bitxiak dabiltza euskaltegietan hitanoaren inguruan: erabiltzen dela ez dela, ikasi behar dela eta ez dela, aipatu behar dela eta ez, oso zaila dela, hain zaila ez dela,... Akabuan hitanoaren kontu honekin legendunekin pasatzen den antzeko zerbait pasatzen dela uste dut, ez dela hiltzen utzi behar, baina hobeto hurreratzen ez bagara. Dena dela, eztabaida pizten bada, oraindik ibili badabilelako izango da.

Ekaitzek bota duen harriak, adibidez, hitanoa klasean era natural baten tratateko eta sikieran aurkezteko balio ahal digula uste dut. Ea eztabaidak zer ematen duen, horretaz zer esana daukazuenok animatu mutilari erantzuten!

02
Urr
2006

Azpidazki

EHUren barruko gunea. Euskaraz lan egiten eta idazten laguntzeko jarraibideak, arauak, aholkua, materialak eta ereduak.


azpidazki
 

Sindikatu edukia