Wwwhat's new-ren bidez Quizlet aplikazioaren berri eduki dut. Hizkuntza ikasle eta irakasleei hitz-zerrendak egin eta beraiek lantzeko eta ikasteko tresnak eskaintzen ditu: test-ak, ariketak,...
Hemen egin dut proba tonto bat (sartzeko erregistratuta egon behar da), baina burua asko kantsatu barik, interesgarria dirudi, aparteko ezer izan barik. Baten batek erabiltzen badu eta zelan dabilen komentatu nahi badu.
Ariketak eta test-ak egiteko tresna gehiago daude sarean. Zibergelatik eta Ikteroen txokoetatik osteratxo bat egitea gomendatzen dizuet gehiagoren berri eduki edota martxan ikusteko.
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu


Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Guztiz interesgarria 2.0 itxurako Quizlet hau. Probatzen ibili naiz eta hiztegia lantzeko aplikazio benetan baliagarria da. Lexikoa berez modu intensiboan landu beharrekoa denez (modu osagarri eta ezberdinekin) eta identifikazioan baino erreprodukzioan duenez gakoa ez da ez batere erreza halakorik topatzea... honek horretarako bidea -erreza- eskaintzen du eta doan! Bestela aplikazio gehiago daude, baina ez dira batere itxurosoak batezbe ikasleari begira. Pena honetan set bakoitza -nik dakidala- ezin esportatzea blogetara edo (ikasleek erregistratu beharra dute, ez da jatorri hizkuntzaren arabera konfigurablea... euskaraz halako bat sortzea ez litzateke hain zaila ezta? Ea baten bat animatzen den. Enpresaren batek ere egin lezake eta tartean publi apr bat sartu...