aldizkariak

13
Eka
2008

Consumer aldizkaria

Kontsumoa -ismo atzikiarekin edo barik, gure bizitzaren parte da duda barik, onerako nahi txarrerako merkatuan gaude denok sartuta. Produktuak eta zerbitzuak ohiko mintzagai bihurtuta ditugu hala aspaldian, eta horren ingurukoak klaserako gai ere bihurtu ohi zaigu.

Mundu horretaz jarduteko orduan aspaldian dugu ezaguna Eroski fundazioaren Consumer aldizkaria. Bertan euskaraz zerbait topa zitekeen arren, eduki gehienak erdaraz aurkeztu izan dizkigu orain arte.

Hemendik aurrera berriz Consumer aldizkaria oso-osorik izango dugu euskaraz. Online edo paperean. Irakurgai, mintzagai eta ideia iturri interesgarria guztiok hurbil-hurbil dugun zerbaiten inguruan.

Aldizkariaren webgunean daukazue informazio gehiago.

Portzierto, noiz egingo dute euskaltegien konparatiba bat? Wink

11
Mai
2008

Irrika

EHUren eskutik sustatuta, Elhuyar Fundazioak kudeatzen ditu Irrika aldizkaria eta irrika.net webgunea. Zientzia, teknologia eta jakintza gazteei hurreratzea da ekimenaren asmoa.

Horrela bada, dibulgazio testu interesgarri eta irakurterrazen sorta zabala daukagu online, pdf-en eta paperean ere nahi badugu. Albisteak, erreportaiak, elkarrizketak, bitxikeriak... Dena elementu grafiko eta multimediez hornituta eta hizkera fresko eta naturalean idatzita.

Bistan dago, gazte euskaldunentzat ez ezik, euskara ikasleentzat ere baliabide interesgaria oso.

Informazio gehiago: Aldizkari gaztea zientzia astintzeko (Argia)

29
Aza
2007

Glos@s Didácticas

Txelisi esker hizkuntzen irakaskuntzaren inguruko aldizkari baten berri eduki dugu. Glos@s Didácticas.

Murtziako Unibertsitatearen magalean egiten da sare-aldizkari hau. Ez da berri-berria, dagoeneko 16.zenbakia plazaratu dute eta.

Beste erreferentzia interesgarri bat sarean.

Euskaraz ere baten bat balego...

25
Ots
2007

Argia multimedia


www.argia.com

Argia aldizkaria irakasle askok irakurgai-iturri modura sarri erabili dugu klasean, goi-mailetan gehien bat. Oraingoan webguenaren berrantolaketa egin dute, eta artikulu askotan testu idatziaz gainera testuaren inguruko argazkiak, entzungaiak eta bideoak ere eskainiko dizkigute. Irakurmena lantzeko beste formatu bateko euskarriak edukitzea lagungarria da duda barik, eta gauza berriak egiteko aukera ere egongo da.

Argian berton azaltzen dute aldaketa. 

Gainera norberaren webgunean edo blogean txertatu ei daitezke bideoak. Hemen baten bat sartu nahi izan dut probatzeko baina ez dut lortu dena dela.

29
Api
2006

Aizu aldizkaria


Aizu aldizkaria. Ikasleentzako testuak, irakurtzekoak eta praktikatzekoak

Sindikatu edukia