on-line

07
Mar
2007

Xuxen

Xuxen zuzentzaile ortografikoa aspaldian dugu ezaguna. Urteak dira word-ekin erabiltzeko lehenengo bertsioak plazaratu zirenetik. Produktua etengabe garatzen jarraitu dute eta gaur egun bertsio ugari ditugu: Ms office, openoffice.org, QuarkXPress, Mozilla Thunderbird, eta abar. Hemen dauzkazue ikusgai:

Asteon berriz, aukera berria zabaldu dituzte, zuzentzailea on-line erabil daiteke www.xuxen.com gunean, Firefoxerako Euskalbar tresna bikainari gehitu diote, eta Google-eko orrialde pertsonalizatutarako gadget bat sortu dute.

Hemen daukazue informazio gehiago:

Bestalde, duela hilabete batzuk Librezale.org-eko jendeak Firefox nabigatzailean erabiltzeko egokitzapena egin zuen. Oso praktikoa blogak, erantzunak eta nabigatzaileetan zabaltzen diren era guztietako formularioetan erabiltzeko. Proba modura zabaldu zen, nik erabili dut, eta erroretxo batzuk dituen arren lagungarria izaten da oso.

Hemen daukazue hartaz Sustatun zabaldu zen berria:

21
Urt
2007

Haiku: antolatu ikastaroak on-line

Moodlemaniak jo gaituen honetan komeni da gogoratzea Moodle ez dela on-line ikastaroak antolatzeko plataforma bakarra. LMS (Learning Management System: ikaskuntza kudeatzeko sistema-edo) ugari daude, eta web2.0ren haritik, badira ikastaroak antolatzeko sare-aplikazioak. Aspaldian eman genuen Nuvvo-ren berri, oraingoan wwwhat's new-ren bidez berriro, Haiku izenekoa ezagutzeko aukera eduki dugu. 

Itxura sinplekoa baina tresna politak ematen ditu: testu-orriak, artxiboak eskegi, irudiak, entzungaiak eta bideoak kokatu, egutegia, mezuak... Edizio grafiko erraza eta kokapen eta diseinu argia eskaintzen dizkigu gainera.

Ikastaroak antolatzeko edo besterik gabe, aurrez aurreko eskola baterako osagarri modura  oso aukera interesgarria. Hemen daukazue proba bat.

18
Urt
2007

Quizlet. Hiztegia lantzeko sare-tresna


quizlet.com

Wwwhat's new-ren bidez Quizlet aplikazioaren berri eduki dut. Hizkuntza ikasle eta irakasleei hitz-zerrendak egin eta beraiek lantzeko eta ikasteko tresnak eskaintzen ditu: test-ak, ariketak,...

Hemen egin dut proba tonto bat (sartzeko erregistratuta egon behar da), baina burua asko kantsatu barik, interesgarria dirudi, aparteko ezer izan barik. Baten batek erabiltzen badu eta zelan dabilen komentatu nahi badu.

Ariketak eta test-ak egiteko tresna gehiago daude sarean. Zibergelatik eta Ikteroen txokoetatik osteratxo bat egitea gomendatzen dizuet gehiagoren berri eduki edota martxan ikusteko.

09
Urt
2007

Ikteroak: ortografia lantzeko ariketak

Sei Ikteroaren beste ideia bat. Bat publikatzen duen bakoitzean hemen aipatzekoa izaten da.

Hot Potatoes eta Moodle erabilita ikasleak ortografia-ariketak sortzen jarri ditu. Ideia interesgarriak, ariketak egin aurretik, norberak sortu eta gero taldeka egin. Hizkuntzaren gaineko hausnarketa sustatzeko era polita. Teknologia berrien erabilerarekin osatuta.
Hala ere, ideia modura, ordenagailurik ez badago, paperean ere egin daitekeen kontua da.

04
Urr
2006

EGA ikastaroa on-line

Euskaljakintzakoek EGA ikastaroa paratu dute on-line. Moodle plataforma erabili dute horretarako. Irekita utzi dute momentuz eta kukutxua egin daiteke barruan bisitari gisa sartuta. Ondo landuta eta interesgarria EGArekin zabiltzaten guztiontzat.

IKTeroen blogean daukazue azalpena. Lan polita dabiltza egiten, eta gainera konpartituta. Estimatzekoa da. Halako gehiago behar ditugu.

08
Eka
2006

Itzultzaile automatikoa

 

Hizkuntza batzuetarako itzultzaile automatikoa. Euskaratik eta eukarara ere itzultzen omen du.

Sindikatu edukia