zuzentzailea
Xuxen
Xuxen zuzentzaile ortografikoa aspaldian dugu ezaguna. Urteak dira word-ekin erabiltzeko lehenengo bertsioak plazaratu zirenetik. Produktua etengabe garatzen jarraitu dute eta gaur egun bertsio ugari ditugu: Ms office, openoffice.org, QuarkXPress, Mozilla Thunderbird, eta abar. Hemen dauzkazue ikusgai:
Asteon berriz, aukera berria zabaldu dituzte, zuzentzailea on-line erabil daiteke www.xuxen.com gunean, Firefoxerako Euskalbar tresna bikainari gehitu diote, eta Google-eko orrialde pertsonalizatutarako gadget bat sortu dute.
Hemen daukazue informazio gehiago:
- Elekak XUXEN erabiltzeko aukera gehitu du Euskalbarren eta Google-en (sustatu)
- Xuxen erabiltzeko erraztasunak (erabili.com)
Bestalde, duela hilabete batzuk Librezale.org-eko jendeak Firefox nabigatzailean erabiltzeko egokitzapena egin zuen. Oso praktikoa blogak, erantzunak eta nabigatzaileetan zabaltzen diren era guztietako formularioetan erabiltzeko. Proba modura zabaldu zen, nik erabili dut, eta erroretxo batzuk dituen arren lagungarria izaten da oso.
Hemen daukazue hartaz Sustatun zabaldu zen berria:
Azken iruzkinak