blogak

21
Ots
2007

Blogerioa

Gauza bat eta bestearekin Karrajuari ez diot kasu handirik egin azken astean. Blogosferan aurkitu ditudan hiru ale ekarriko ditut tamagotxia aspertu ez dadin:

  • Euskara ikasten dabilen batek bloga egin du euskara idatziz praktikatzeko. Euskarazoak dauka izena, izan ere, euskara eta arazoak ditu idazgai (euskarekiko arazoak suposatzen dut). Irakurtzen hasita ez dirudi hainbeste arazorik daukanik. Animo laguna!
  • Gaztelaniaren irakaskuntzaren inguruko blogosfera beti interesgarrian Expresiones españolas para Erasmus en apuros izeneko bloga topatu dut gaur. Izenak dioen modura, gaztelania ikasleei hainbat esakuneren esanahia eta erabilera argitzen lagundu nahi du. Post bakoitza esakune bat da, eta graziarekin azaltzen du. Euskarazko esakuneak azaltzeko inor animatuko da horrelako bat egiten?
  • Esakuneak ez dakit, baina Euskal Herrian, Bilbo inguruan zehazki, dabiltzan kanpotarrentzat euskara ikastaroak antolatu dituzte ingelesez eta frantsesez. Mediaberri blogean jaso dugu GITE/IPES eta Palanka euskara taldeak antolatu duten ikastaro hauen berri. Iaz EHUk Erasmus programako ikasleentzat euskara ikastaro bereziak antolatu zituen hiru campusetan, gaztelaniatik abiatuta baina.
02
Ots
2007

Ostiral arrastiko jolasa

Ostiral arratsaldea, jai usaina eta lanerako gogoa gutxi. Ordenagailuaren aurrean hausnarrean eta zentratuta zabiltzatela planta egiteko eta neuronak lasaitzeko Basauriko Itsaspepinoek proposatu diguten jolasari ekin ahal diogu. Ezetz asmatu!!

4L231M3R  641724R3N  K0N7R4K0  73574

7357U  H4U  1R4KUR723K0  641  8424R4,  14  21UR  4L231M3RR371K  L18R3  24UD3.

83J0ND312UL4!!

27
Urt
2007

Aste honetako albisteak

Karrajuaren etenaldiarekin aste honetako konturik ezin izan dugu zabaldu. Ez naiz luzatuko, albiste bi eta blog berriak, labur-labur:

Blog berriak: ez dira aste honetakoak baina orain arte ez ditugu aipatu, eta sarean azkenotan gure munduaren inguruko blog hauek aurkitu ditugu:

20
Urt
2007

Ikasbil vs. feed43, 1-2

Lortu dut azkenean Ikasbil jarraitzeko RSS jarioak ondo ibiltzea. Ikasbil-ek RSS jariorik eskaintzen ez duela eta han maiztasun batekin euskalduntze-alfabetatzearen mundu honetan gabiltzanontzat interesgarriak izaten diren albisteak, jakinarazpenak eta ikasmaterialak agertzen direlarik, pentsatu nuen interesgarria izan zitekeela RSSa edukitzea. Badakit, askok honez gero galdera bi hauetako bat edo biak erabiliko dituzue buruan:

  1. Zer da RSS?
  2. Zertako behar duzu RSStik jarraitu? Ez da nahikoa lantzean behin bisita egitea?

RSSa zer den azaltzeko ez dut aparteko ahaleginik egingo. Bakar-bakarrik maiztasun batekin eguneratzen diren webguneetatik (albistegiak, blogak,... )sortzen den informazioa etengabe bisita egiten ibili barik jarraitzeko modua dela. Hemen dauzkazue janzten hasteko link batzuk:

Bigarren galderan zentratuko naiz. Zergatik RSSa? Erantzuna zenbakiekin. Nire agregatzailean 100 jariotik gora dauzkat harpidetuta. Niri interesatzen zaizkidan gauzen inguruan (euskalduntzea, euskara, informatika, auzoa, argazkiak, informazio orokorra,...) gauza interesgarriak eskaintzen dizkidate gehienek. Egunero zer berri dagoen ikusteko webgune horietan guztietan sartu eta beraiek arakatu behar banitu, egun santu guztia eman beharko nuke hori egiten. Asko gainera maiztasun gutxirekin eguneratzen dira, ondorioz, erraz-erraza izango litzateke haiek ahaztea eta eskaintzen dutena galtzea.

Horren ordez, berriz, egunero, lanean edo etxean, lauzpabost biderrez kontsultatzen dut agregatzailea, eta hark esaten dit non-zer berri dagoen, nik bila ibili behar gabe. Titularrak ikusi eta interesatzen bazait agregatzailean berton irakurri ahal dut, askotan orrira joan beharrik gabe. Ondorioz, informazio gehiago eta eguneratuagoa jasotzen dut ahalegin gutxiagorekin. Eta horrela, adibidez, Karrajura berehala ekarri ahal ditut beste leku batzuetan topatzen ditudanak, eta komentatu.

Ikasbil-en kasuan ere hau interesgarria iruditzen zait. Ikasbil une honetan helduen-euskalduntze alfabetatzerako informazio, dokumentu eta ikasmaterialen iturri nagusia da. Egunero lautik gora eskola ordu ematen duen irakasleari adibidez erabilgarria egin dakioke azkenengoen berri berehala eta modu erosoan izatea, edo hango ariketak eta dokumentuak erabiltzen dituen ikasleari. Neuri behintzat horren berri ahalbait arinen izatea gustatzen zait.

Ikasbil-ek jariorik eskaintzen ez duela, sarean badaude horrelako guneen gainean zeure RSSa eraikitzeko aukera ematen dizuten zerbitzuak. Feed43 adibidez, huraxe erabili dut eta hona hemen Ikasbilen RSSak bada:

  • http://www.feed43.com/ikasbil-albisteak.xml: Gogoan izan atala
  • http://www.feed43.com/ikasbil-albisteak2.xml: Berriak atala
  • http://www.feed43.com/habe-berriak.xml: HABEren berriak
  • http://www.feed43.com/ikasbil-audioa.xml: dokutekako audio artxiboak eta entzungaiak.
  • http://www.feed43.com/ikasbil-ariketak.xml: ariketak
  • http://www.feed43.com/ikasbil-bideoa.xml: dokutekako bideoak
  • http://www.feed43.com/ikasbil-idatziak.xml: dokutekako idatziak
  • http://www.feed43.com/ikasbil-sekuentziak.xml: atazak ataleko sekuentziak

Zer egin daiteke hauekin (edo beste edozein jariorekin)?

  1. Agregatzaile baten bidez jarraitu. Hainbat eta hainbat daude. On-line agregatzaile baten (Alesti, Bloglines, Rojo, Google Reader,...), edo ordenagailuan instalatutako batean (Greatnews, Feedreader,...).
  2. Netvibes-en moduko sarrera-orri baten sartu eta nabigatzailea abiarazten dugun bakoitzean ikusi.
  3. Badira jarioa edukita, berriren bat dagoen bakoitzean e-postara mezua bidaltzen diguten zerbitzuak: Rssfwd, Feedblitz, Xfruits,... Egin behar den bakarra zerbitzu horietako baten gure e-posta helbidea eta harpidetu nahi dugun jarioa eman eta e-postaz jasoko ditugu azkenak.
  4. Jario guztiak hartu eta blog moduko baten ikusi. Xfruits-ek ematen du zerbitzu hau adibidez. Hemen daukazue bat: http://xfruits.com/bontxi/?id=13026. Dena dela, horretarako onena Ikasbilera bertara joatea da. Baina beste jario batzuekin konbinatu nahi badugu, hor dago aukera.
  5. Zeuen blog edo gunean erakutsi. Karrajuko agregatzailean egin dugun modura (Ikasbil sorta), edo Musestorm bezalako zerbitzuek eskaintzen dituzten honen moduko gehigarriekin:

Ikusten duzuenez, aukera ugari eta interesgarriak, eta ez gaude aukerak galtzeko moduan. Probatzera animatu eta zalantzarik edo arazorik badaukazue bota hemen beldur barik. Animatu, gomendatzen dizuet

13
Urt
2007

Teoria eta umorea

Aurrekoan aipatu nuen gaztelaniaren irakaskuntzaren inguruan dabilen blogarien komunitate bizia. Haietako batzuk sartu ditut agregatzailean eta sorpresa atseginak heltzen dira benetan. Gaurko bigarren bideoa izango da, baina ezin izan diot eutsi zabaltzeko gogoari, eta blogariaren graziari.

MAKEL(ELE) blogaren bidez blogosferan gogor hasi den beste blogari batengana heldu naiz: Noemi dauka izena eta blogak Bazaar ELE. Grice, Wilson eta Sperber pragmatismoaren guruen hausnarketak bideo honekin ilustratu ditu Seamos pragmáticos post-ean:

Gure munduko teorizazioak (txapak. alegia) ilustratzeko eta azaltzeko aspaldion aurkitu dudan erarik atseginena, grafikoena eta, bai, efektiboena. Ona!

Hurrengo Hizpide Youtubeko bideoekin ilustratzen animatuko gara?

12
Urt
2007

Youtube hizkuntza ikasteko

Planeta Educativo metabloga gauza interesgarrien iturri oparoa izaten da. Blog askoren segimendua egiten du, tartean hizkuntzen irakaskuntzaz diharduten asko. Bisita egitea gomendatzen dizuet, eta gehien bat haren jariora harpidetzea.

Gaur adibidez, teknologia berriak gora eta behera (badakizue webdosazero-eta) gabiltzala, El blog de Lola izenekoan gaztelania ikasteko Youtuberen aukerez post hau topatu dut.

 

ELE en Youtube

 

Interesgarria, ezta?

10
Urt
2007

Unibertsitatea.net

Hemen aipatzeko eduki dut aspaldi baina gauza bat edo beste dela, gaur arte gogoratu ere ez. UEUk martxan ipini duen unibertsitatea.net atariaz nabil hain zuzen ere.

Zerbitzu anitzen artean, unibertsitatearen munduko jendearen euskarazko blog komunitatea dauka barruan. Ideia interesgarria, denak atari baten batuta. Hiru aurkitu ditut Karrajuko agregatzailearentzako interesgarri:

Gauza interesgarri gehiago ere badaude. Diseinu txukuna eta blogari onak.

Gure munduan halako bat zerbait egiteko kapaz izango ginateke? Horra lehenengo enbidoa. Inork hartuko? Jeneroa egon badagoela uste dut.

10
Urt
2007

Klonak

Karrajuaren lehenengo klona mahatsorriak.org-en abian ipini nuenetik aukerak topatzen jarraitu dut. Karrajua bi blog horretan joan naiz horren berri ematen hain zuzen ere (poliblogariaren bizitza itogarria da, benetan, izan zaitezte zuen betiko blogari fidel, blogosferan adarrak ipintzen neke-neke eginda akabatzen duzu).

Pentsatu dut sasoia izan dela orain arteko klonen zerrenda egiteko. Hona hemen:

  1. http://karrajua.schtuff.com | Schtuff
  2. http://karrajua.wetpaint.com | Wetpaint
  3. http://www.bildu.net/bookmarks/bontxi/klaserako | bildu.net (estekak)
  4. http://www.alesti.org/?public=karrajua | Alesti (jarioak)
  5. http://docs.google.com/View?docid=ah89qfjb3tsm_5dmtcvg | Google docs (dokumentu bakarra)
  6. http://karrajua.wikispaces.com | Wikispaces
  7. http://karrajua.wufoo.com/forms/idatzi-eiguzu | Wufoo (formularioak)
  8. http://xfruits.com/bontxi/eklblogak | Xfruits (jarioak, metabloga)
  9. http://karrajua.netcipia.net | Netcipia
  10. http://karrajua.terapad.com | Terapad
  11. ...eta baten bat daukat hortik ahaztuta, seguru.

Batzuk ia gune osoa ordezkatu dezakete. Azken biak gehien bat. Beste batzuk funtzionalitate batzuk baino ez dizkiote ematen. Baina tontamentean eta denbora asko eman barik gauzatxoak irteten dira. Ahaztu barik hauetako bakoitzak hainbat aukera dauzkala.

Lehengo ondorio berdina, konpartitzea eta zabaltzea inoiz baino errazago. Orain, klon horiek guztiek falta duten bezala, zer konpartitua eta konpartitzeko gogoa eduki behar da.

Sindikatu edukia