Nafarroa

15
Mai
2008

Eta zuk? Ba al dakizu euskara?

Nafarroatik dator sorpresa oraingoan. Iruñean AEKren Iruñezar euskaltegian bideo hau egin dute. Ez da spot-a ez, fim labur-ertaina baino, 20 minutu ingurukoa. Ondo landua duda barik, eta umorez betea.

05
Aza
2007

Irakasleak behar dira

Lizarrako AEKn irakasleak behar dira. Hala jakinarazi digute hango ikasle-irakasleek sarean agertu den bideo honetan.

Diario de Noticiasen ere agertu da albistea: El euskaltegi busca 'irakasles'. Jende asko ikasi guran, alternatiba bakarra eta irakasle gutxi.

Irakasleen joan-etorria leku guztietan arazo bada, euskaltegi txikietan eta hiriburuetatik urrun zailago suertatzen da askotan eskaria asetzea. Arazo estrukturala izan daiteke nonbait eskatzen den unean eta lekuan euskara ikasi nahi duenari beti bidea ematea. Eta zaila era berean horretarako irakasle guztiei lanean iraunkortasuna eta prestakuntza ziurtatzea.

Irtenbide errazik ez dago, ez. Eskaintzan eta modulazioan berregituraketa sakona akaso.

Kontuak kontu, ikasteko animoa bizi-bizirik dabil Lizarra inguru horretan. Lastima izango litzateke lagun horiek ikasteko aukera galtzea. Ezta?

22
Mai
2007

Irrintzi400 karpa

Iruñeko Donibane auzoko Irrintzi euskaltegiak urtero antolatzen duen karpa-jaia iragarri du bere blogean.

Hemen daukazue albistea eta egitaraua:

irrintzi400 karpa, larunbatean denok Donibanera!!!
Urtero bezala Iruñeko Donibane auzoko Irrintzi-AEK euskaltegiak antolatu du besta handi bat. Maiatzaren 26an, larunbatarekin, aurten 7. aek karpa izanen da. Egun osoko egitaraua prest dugu:
Goizeko 10etatik hasita, futbito txapelketak, dantzari txikien topaketa (100tik gora dantzari), 12etan fanfarrea,txalapartariak ...eta aurten, lehenengoz, Nafarroako bodega askoren partehartzearekin "ardo feria erraldoi eta herrikoia" eginen dugu. 14:30ean Herri Bazkaria (txartelak salgai aek-ko euskaltegietan) eta arratsaldean, karaokea, TRIKIZIO, talde sorpresa eta beste hamaika ikuskizun.

25
Mar
2007

Buru baten txapel bi

Binakako pilota finala amaitu berri da. Xala eta Eulate txapeldun. Partida amaitu eta ETBren kamara-mikrofonoak txapeldunen bila bero-berotan lehenengo hitzak jasotzera. Eulate, galdetu eta erantzun, pozarren eta arnas estuka aldi berean, ez da egoerarik xamurrena publikoan hitz egiteko izango, ez horixe! Are gutxiago euskaraz egiteko euskara ikasle batentzat. Hemen daukazue duela urtebete Berrian Eulate eta Irujo ikaskide eta orduko binakako txapelketarako bikotekideari egin zieten erreportajea:

Iruñazarretik finalera

Ez ei da telebistan edo irratian Eulatek euskaraz egiten duen lehenengo aldia, baina honen tamainakoak gutxi orain arte seguru asko. Duela urtebete honakoak esan zituen Eulatek:

Komunikabide batekin euskaraz jardun diren aurreneko aldia honako hauxe izan da, eta hurrengoaren aurretik denbora puska bat pasatu beharko dela diote, hala uste du behintzat Pedrok: «Oso zaila da, berez gaztelaniaz ez bada erraza, pentsa euskaraz. Urduritasunak ez dizu hitz egiten uzten. Noizbait euskaraz egingo dugu, ziur, baina oraindik goizegi da».

Tira Pello, ailegatu da eguna. Buru baten txapel bi ezin omen, zuk gaur bi jantzi behar dituzu.

Zorionak, zeuri, zeure irakasleei eta zeure ikaskideei. Honakoek Korrikaren besteko ospakizuna merezi dute.

21
Ots
2007

Irrintzi 400, Iruñeko euskaltegi baten bloga eta kanpaina

Irrintzi 400, Iruñeko euskaltegi baten bloga eta kanpaina - Iruñeko Donibane auzoko Irrintzi AEK euskaltegiak egoitza berria irekiko du 2007ko ekainean. Egun, 220 bat ikasle dituzte eta egoitza txiki gelditu zaie. Euskaltegiak irekiko duen egoitza berriarekin 400 ikasletara heldu nahi dute AEK-ko irakasleek. Horretarako, abian jarri dute Irrintzi 400 egitasmoa. Bestetik, aurten AEK elkarteak Korrikatik lortuko duen dirua Irrintzi euskaltegiaren egoitza berrirako eta Baionan beste euskaltegi bat zabaltzeko erabiliko dute. Eta gauza bat eta bestea jarraitzeko, Irrintzi 400 bloga ireki dute. [Sustatu]

Sustatutik zabaldu dute berria, eta agregatzailean sartu badugu ere, orain arte honen aipamenik ez dugula egin konturatu gara. Euskaltegi berria blogaren abiadan joaten bada, ederto baten.

06
Ots
2007

Diru laguntzen murrizketari aurre egiten lagunduko du Korrikak Nafarroan

Diru laguntzen murrizketari aurre egiten lagunduko du Korrikak Nafarroan - ... Diru laguntzen murrizketari aurre egiten lagunduko du Korrikak Nafarroan Nafarroako AEK-ko arduradunek Korrika Nafarroan nola garatuko den azaldu zuten atzo (5). Martxoaren 27an Sakanatik sartuko da Korrika Nafarroan eta herrialde horretan 730 kilometro egin ostean apirilaren 1ean Iruñean emango zaio amaiera aurtengo ekitaldiari. Nafarroan ...Sareko Argia

Ez dut uste inork zalantzarik izan duenik, baina Korrika txandala jantzi eta tropelean kilometro bat(zuk) egitea baino gehiago da. 

27
Urt
2007

Aste honetako albisteak

Karrajuaren etenaldiarekin aste honetako konturik ezin izan dugu zabaldu. Ez naiz luzatuko, albiste bi eta blog berriak, labur-labur:

Blog berriak: ez dira aste honetakoak baina orain arte ez ditugu aipatu, eta sarean azkenotan gure munduaren inguruko blog hauek aurkitu ditugu:

29
Aza
2006

Nafarroako euskaltegiak Parlamentuaren aurrean

Atzo Nafar Parlamentua aurrekontuen eztabaidan ari zela, kanpo aldean elkarretaratu ziren AEK eta IKAko lankideak diru-laguntzak eta errekonozimenduaren eskean.

Informazio gehiago: Diario de Noticias-en, Berria eta Gararen paperezko edizioetan ere agertu da, baina digitaletan ez dut aurkitu. AEK eta IKAren webguneetan ez dago informaziorik.

Aizu eta HABE aldizkariek ez bezala, espero dezagun honela ibili beharraren urteurren gehiagorik "ospatu" behar ez izatea.

Sindikatu edukia