13
Urt
2007

Teoria eta umorea

Aurrekoan aipatu nuen gaztelaniaren irakaskuntzaren inguruan dabilen blogarien komunitate bizia. Haietako batzuk sartu ditut agregatzailean eta sorpresa atseginak heltzen dira benetan. Gaurko bigarren bideoa izango da, baina ezin izan diot eutsi zabaltzeko gogoari, eta blogariaren graziari.

MAKEL(ELE) blogaren bidez blogosferan gogor hasi den beste blogari batengana heldu naiz: Noemi dauka izena eta blogak Bazaar ELE. Grice, Wilson eta Sperber pragmatismoaren guruen hausnarketak bideo honekin ilustratu ditu Seamos pragmáticos post-ean:

Gure munduko teorizazioak (txapak. alegia) ilustratzeko eta azaltzeko aspaldion aurkitu dudan erarik atseginena, grafikoena eta, bai, efektiboena. Ona!

Hurrengo Hizpide Youtubeko bideoekin ilustratzen animatuko gara?

Mirindas Asesinas

plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Urtarrila 21 - 15:06-(e)an bidalia.

Mirindas Asesinas laburmetraia ekarri dit gogora (hartan oinarritutakoa dela uste dut). Dena den, oso ondo esplikatzen du zein den koherentziaren gako nagusia ere. Diskurtsoa koherente izan dadin, ez dela nahikoa igorle edo solaskide bakarraren eraiketa dialektikoa. Alegia, koherentziak poligestionatua eta elkarrekikoa behar duela izan... Baina kitto txapa! Berriro ere Mirindas Asesinas etorri zait burura eta hura gogoan, hobe mutu!

Trankil

Karrajua-(e)k 2007, Urtarrila 22 - 03:02-(e)an bidalia.

Hemen ez daukagu errekortadarik.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia