berbalaguna

16
Urr
2007

mintzapraktika.org

Mintzapraktika.org atari berria aurkeztu dute gaur Bilbon Topaguneak eta AEK-k. Mintzapraktika proiektuen erreferentzia-ataria izan nahi du Mintzapraktika-org honek.

Kukutxua eginda hauek aurkitu ditugu:

Jarraipena egin beharko zaio MP ume jaio berriari.

Eguneraketa:

Topagunearen webgunean eta Sustatun informazio gehiago zabaldu da gaur arratsaldean. 

10
Ira
2007

Komikiak euskaldun zaharrentzat


Arrasateko Zahar Berri egitasmokoak euren blogean euskaldun zaharrek euskaldun berriekin dauzkaten jarrerak "salatzeko" komiki sorta argitaratzen hasi dira. Horrela aurkeztu dute:

Zahar Berri euskara ikasleei edo euskararen bideari ekin diotenei laguntzeko egitasmo bat dela behin eta berriz azaldu dugu, baina euskaldun zaharrengana ere iritsi nahi genuke, gure egitasmoaren protagonista izateaz gain askotan euskaldun izan nahi dutenentzat oztopo ere bihurtzen baikara, askotan nahigabe edo konturatzeke gainera.

Gure jarrerak, euskaldun zaharron jarrerak, asko baldintza dezake euskara ikasteko ahalegina egiten dabilen jendearen motibazioa. Honegatik eta euskara ikasleen ahalegin hau baloratzeko eta bultzatzeko beharra ikusten dugulako, jarrera ez egoki hauek identifikatu eta salatzeko komiki batzuk argitaratuko ditugu blog honetan. Benetan nahiko genukeena komiki hauek ikustean zuen iritzia zein den jakitea da.

Komikiak esan bezala euren blogean argitaratuz joango dira. Flickr-en gordetzen hasi dira eta han ikus daitezke komiki gehiago.

04
Eka
2007

Donostiakoak

Saridunak (eta sari banatzaileak) bateraMintza Egunaren kronikarik ez dut egingo. Badabiltza hortik kronikak dagoeneko:

Apunte batzuk gehiagoko barik:

  • Larunbatero mintzakideekin batzeko 100 km inguru egiten dituen Erriberako laguna.
  • 82 urteko mintzalaguna.
  • Txaparradarekin umorea galtzen ez duten 200 lagunak.
  • Antolatzaileen gogoa.
  • Adiskidetasun giroa.
  • Hau diferentea da.

Urte askotarako izan dadila!

31
Mai
2007

Etzi Donostian Mintza eguna

Azkenengoak izan gara iragartzen, izan ere, Mintza-praktika egitasmoko jendea ondo sartu da sarean eta erreferentzia faltan ez gara egon:

Ez dizuegu programa eta egunaren berri gehiago eman behar, ezta?

Donostiako hau ez dakit blogs&beers baten modukoa izango den, ez dut uste, baina mintzalagunek sareari ez diote beste batzuek besteko errespetua gordetzen behinik behin.

Tira ba, iaz Iruñerrian eduki genuen giroa berriro gozatzeko aukera, geuk eta nahi duzuen guztiok.

Larunbatera arte!



Created with Paul's flickrSLiDR.

10
Mai
2007

Mintzalaguna Gasteizen

Vitoria apoya un plan para hablar euskera fuera de las aulas [Noticias de Alava]

El programa municipal va dirigido a ciudadanos con conocimientos del idioma
Mintzalaguna comenzará a funcionar el próximo ejercicio con una participación compuesta por un centener de personas

Gasteizetik dator notizia. Geu Gasteiz elkarteak eta bertako euskaltegiek hitzarmena sinatu dute Udalarekin. Datorren ikasturtean hasiko da martxan.

Komentatzeko detailetxoa (eta ez hitzarmena sinatu duen udala zein alderdiren eskuetan dagoen): euskarazko hedabideetan ez dut honen aipamenik aurkitu.

29
Api
2007

Falando e aprendendo

Patxi Lurraren ahuntz baten eztulak Galiziako mintzalagunen berri eman digu.

Hiruzpalau proiektu dabiltza han dirudienez: Voluntariado de activacion linguistica, Xuntak sustatutakoa alde batetik, urtarrilean martxan hasi zena. 

Esperientzia lokal pare bat aipatu dizkigu Patxik beste alde batetik: Compostela eta Ponteareasen Voluntariado pola língua izenekoa (bide batez, horrelako egitasmo baten bloga egiteko oso era interesgarria, hemen aurkitzen ditugun agenda blogeatuen aldean), bikote linguistikoak daukazte martxan han, etorkinei begira gehien bat. Bestalde, Ferrolen Fundaçom Artábria hizkuntzaren inguruko aktibitate soziokulturaletan zentratzen dela dirudi.

Hizkuntza minorizatu desberdinen inguruan lan egiten dugunok ez dugu elkarren berri asko izaten, baina deigarria da zelan hizkuntza ikasten dutenei begira antzeko esperientziak sortzen diren Euskal Herrian, Galizian, Katalunian edo Galesen adibidez.

Bide batez, hemen Korrikaren sukarra oraindino epeldu barik daukagula, Galizian Correlingua 2007 datorren maiatzaren 3an hasiko da Fenen. Galegando du leloa aurten eta DBHko 3. mailako gazte batzuek idatzi duten manifestoa irakurtzea gomendatzen dizuet. Pasarte hau gustatu zait.

…e féndeche o corazón cando a Movistar chamas a Orange ou Vodafone e, por non entenderte, nin piden perdón….
Eu teño que entender, VOSOTROS non, e, do dereito e do revés, ti, galego, un dogal tes.
…nin dereito a ir ao cinema, pagar a entrada, e oír a Brad Pitt na propia lingua ocultada
...sería un pracer, si señor, tamén oír o “x” de xamais, xeo, xunco, xogo... a Scarlett Johansson...

07
Ots
2007

(Mintza)lagunak

Bi albiste heldu zaizkit gaur agregatzailera mintzalagunekin lotuta.

Lehenengoa Hizkunea-tik etorri da (hemen daukazue jario artisaua: http://feed43.com/hizkuneartikuluak.xml). Oskar Zapata, Topaguneako Mintzapraktika Saileko arduradunak artikulua argitaratu du berton, Mintzapraktika programak: Euskararen erabileran eragiteko tresna eraginkorrak. Honelako programek erabileraren sustapenean zer paper daukaten zehazten eta euskara elkarteetatik egin den lana kokatzen saiatu da. Ondorio-proposamen interesgarria amaieran:

Egitasmo ezberdinen artean harremana sortzea eta koordinazioa bermatzea ere erronka da. Hasita gaude bide horretan (prestakuntza, Mintza eguna, ekintza bateratuak,...), baina askoz gehiago egin daiteke. Matrikulazio garai berdintsuak ditugula eta garai batzuetan antzeko ekintzak egiten ditugula kontuan hartuta, zergatik ez gauza berriak proposatu? Urrats garrantzitsuak eman daitezke arlo honetan.

Bigarrena albiste samina izan da, auzotik bertotik. Mahatserriko Berbalagunaren blogean gure berbalagun baten heriotzaren berri eduki dugu, Alberto. Patxi Lurra blogari ezaguna ibili da bi urtez haren taldean, eta Patxik berak kontatu digu lehengo astean atsekabez amaitu zen harreman horren istorio polita:

Alberto (berba)lagunari.

Hasier blogariaren berbak ekarriko ditut hona: Berbearen berotasunak hartu daiala.

19
Abe
2006

1.600 hiritarrek mintzalaguna izan dute aurten

1.600 hiritarrek mintzalaguna izan dute aurten - 1.600 lagun inguruk parte hartu dute euskaldunberriei euskaraz aritzeko aukera ematea helburu duen Mintzalaguna ekimenean 2006. urtean zehar, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) eta Topaguneak sinatutako hitzarmenaren ondorioz. [Erabili.com berriak]

HPStik bidali dute albistea. Topagunearekin hitzarmena sinatu dute honelako egitasmoak sustatzeko. Albiste ona, egitasmo hauek aspaldian behar zuten sakadatxo hori. 

Sindikatu edukia