29
Api
2007

Falando e aprendendo

Patxi Lurraren ahuntz baten eztulak Galiziako mintzalagunen berri eman digu.

Hiruzpalau proiektu dabiltza han dirudienez: Voluntariado de activacion linguistica, Xuntak sustatutakoa alde batetik, urtarrilean martxan hasi zena. 

Esperientzia lokal pare bat aipatu dizkigu Patxik beste alde batetik: Compostela eta Ponteareasen Voluntariado pola língua izenekoa (bide batez, horrelako egitasmo baten bloga egiteko oso era interesgarria, hemen aurkitzen ditugun agenda blogeatuen aldean), bikote linguistikoak daukazte martxan han, etorkinei begira gehien bat. Bestalde, Ferrolen Fundaçom Artábria hizkuntzaren inguruko aktibitate soziokulturaletan zentratzen dela dirudi.

Hizkuntza minorizatu desberdinen inguruan lan egiten dugunok ez dugu elkarren berri asko izaten, baina deigarria da zelan hizkuntza ikasten dutenei begira antzeko esperientziak sortzen diren Euskal Herrian, Galizian, Katalunian edo Galesen adibidez.

Bide batez, hemen Korrikaren sukarra oraindino epeldu barik daukagula, Galizian Correlingua 2007 datorren maiatzaren 3an hasiko da Fenen. Galegando du leloa aurten eta DBHko 3. mailako gazte batzuek idatzi duten manifestoa irakurtzea gomendatzen dizuet. Pasarte hau gustatu zait.

…e féndeche o corazón cando a Movistar chamas a Orange ou Vodafone e, por non entenderte, nin piden perdón….
Eu teño que entender, VOSOTROS non, e, do dereito e do revés, ti, galego, un dogal tes.
…nin dereito a ir ao cinema, pagar a entrada, e oír a Brad Pitt na propia lingua ocultada
...sería un pracer, si señor, tamén oír o “x” de xamais, xeo, xunco, xogo... a Scarlett Johansson...

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia