cms

18
Abe
2007

Joomla! euskaraz

Santurtziko Udal Euskaltegikoak serio dabiltza azkenotan irakaskuntzarako baliagarria izan daitekeen software-a erabiltzen eta euskaratzen.

Moodle-en itzulpenaren ardura nagusia aspaldi hartu zuten eta hor dabiltza programa bera eta dokumentazioa itzultzen. Eta orain gauza bera egin dute Joomla! CMSarekin.

Moodle une honetan seguruenik LMS (Learnign Management System: Ikaskuntza kudeatzeko sistema) ezagunena bada. Joomla! CMS (Content Management System: Edukiak kudeatzeko sistema) zabalduenetakoa da. Karrajuan ere egin dugu proba.

Erraz esanda. Webguneak eta interneteko atariak sortzeko software-a da Joomla! Oso erabilgarria eta erabilia irakaskuntza munduan ere. Hainbat webgunea egin dira honekin: Asmoz fundazioa, Elgoibarren orainkaria, Luis Briñas eskola, eta Santurtziko Udal Euskaltegiaren webgunea bera adibidez.

Inork bloga baino gehiago eskaintzen duen webgunea egiteko asmoa badu (pertsonala, euskaltegiarena, talde edo elkarte batena...), eta bricolage informatikoarekin ausarta bada, tresna ezin egokiagoa du Joomla! hau webgune txukuna erraz asko egiteko. Software librea eta euskaratua gainera. .

Gogoratu interneteko ostatzea kontratatu behar duzuela horretarako. Hau da, ez dela ordenagailutik funtzionatzen duen software-a.

CMSen inguruan inoiz ez dugu aipamen handirik egin, zerbait apuntatzeko horra beste aukera pare bat webgunea montatu nahi baduzue:

  • Drupal. Berton karrajuan erabiltzen duguna. Joomla!ren moduko CMSa da. Instalatzen eta konfiguratzen zailagoa, baina oso malgua eta indartsua. Oinarrizko testuak euskaratuta daude asko, ez denak. Hala ere, moduluen eta konfigurazioaren arabera norberak euskaratu edo egokitzeko aukera ere ematen du.
  • Wordpress. Blogak egiteko softwarea da gehien bat. Oso erabilia eta garatua. Blogaz gain bestelako edukiak gehitzea ere ahalbidetzen du. Euskaraketa plantila eta bertsioaren araberakoa izaten da. Gabriel Aresti euskaltegiaren webgunean daukazue adibidea.

Askoz gehiago daude. Azken batean aukeraketa norberak behar eta ahal duenaren araberakoa da beti ere. Bestela beti daude web2.0 zerbitzuak, eta horrekin nahikoa ez, eta teknologiarekin ausartak ez bagara, profesionalengana jotzea daukagu, horretarako daude eta.

CMSekin endredatzen hasteko gogoa piztu bazaizue BloGestores bloga gomendatzen dizuet. Artikulu hau gehien bat.

Eta orain eztabaida hasi daiteke. Zein da CMS onena, zurea ala nirea? ;) 

21
Urt
2007

Haiku: antolatu ikastaroak on-line

Moodlemaniak jo gaituen honetan komeni da gogoratzea Moodle ez dela on-line ikastaroak antolatzeko plataforma bakarra. LMS (Learning Management System: ikaskuntza kudeatzeko sistema-edo) ugari daude, eta web2.0ren haritik, badira ikastaroak antolatzeko sare-aplikazioak. Aspaldian eman genuen Nuvvo-ren berri, oraingoan wwwhat's new-ren bidez berriro, Haiku izenekoa ezagutzeko aukera eduki dugu. 

Itxura sinplekoa baina tresna politak ematen ditu: testu-orriak, artxiboak eskegi, irudiak, entzungaiak eta bideoak kokatu, egutegia, mezuak... Edizio grafiko erraza eta kokapen eta diseinu argia eskaintzen dizkigu gainera.

Ikastaroak antolatzeko edo besterik gabe, aurrez aurreko eskola baterako osagarri modura  oso aukera interesgarria. Hemen daukazue proba bat.

Sindikatu edukia