HABE

11
Ira
2007

Kobratzera!!!

Aizu!

Lehengo ikasturtean edo aurrekoan euskara ikasten ibili bazara, azterketaren batera aurkeztu eta gainditu baduzu, hau interesatuko zaizu:

Tira, 2. mailatik ez bazara pasatu hau irakurri beharko duzu akaso:

Baina EGAtik gora okurritu ere ez bigarrena irakurtzerik!

11
Ira
2007

0708 kanpaina

0708ko matrikulazio kanpainako lehenengo perretxikoak hasi dira irteten.

ZATOZ_EUSKALTEGIRA_070910_1234_0001

HABEk aurten "Zatoz euskaltegira!" leloa hautatu du, bideoa, irratirako iragarkia eta afixa prestatu ditu. Hemen daukaue Ikasbileko albistea. Eta hemen behean bideoa.

Udal Euskaltegiek ere diseinatuta daukate kanpaina, "Nahi baduzu, egingo duzu" leloa, eta hau da kartela. Azpeitiko Udal Euskaltegikoek eman digute kanpainaren azalpena erabili.com-en.

AEKn webgunea berritzen ari direla dirudi, helbidea ere aldatu da: www.aek.org da oraingoa, www.aeknet.net zaharrera joanda helbide berrira bidaltzen da hala ere. Kanpainarako flash animazioa jarri dute bertan, leloa "Euskara, zure altxorra/ Euskara, tu secreto".

aek0708

Elkarlanen blogean "Bilbon euskaraz" irakurtzen den kartela daukagu, eta Gabriel Aresti euskaltegiaren webgunean banner hau ikus daiteke, haren 25. urteurrenaren karira.

matrikulazio-kanpainia

Besteen webguneetan ez dut kanpaina edo lelo berririk ikusi oraingoz. Datozen egunotan jarraituko dugu kukutxua egiten.

Bide batez, alboko barran aurkitu ditudan publizitate kartelak ipini ditut bistan. Zuena ez badago eta agertzea nahi baduzue, bidali eta ipiniko dut.

21
Abu
2007

HABE: prestakuntzarako jarduera berriak

Abuztuko hirugarren astea ez da gurean iragarpenak egiteko ohikoena izaten, baina Ikasbilen irailetik aurrerako prestakuntzarako egutegia plazaratu da. Norberaren neurriko sei ekitaldi eta sei ekitaldi ireki.

Egia esanda, orain irailean egingo direnak norberaren neurrikoak dira gehienak, hau da, euskaltegi edo erakunderen batek aurretiaz eskatutakoak, eta ekitaldi irekiak urritik aurrerakoak, beraz, inork interesa edukiz gero jakiteko eta izena emateko astia edukiko duela pentsatu daiteke. Esteka honetan daukazue zerrenda (pdf).

Aurretiaz egin diren ekitaldiak dira gehienak, baina badago berrikuntzaren bat, Wikia, elkarlanean idazteko Interneteko tresna: funtzionalitateak eta erabilera didaktikoak adibidez. Aurreko Hizpide batean idatzi zuten artikulua ikastaroaren emaleek, orain ikastaro batera ekarriko dute gaia.

Beste berrikuntza bat Ikaskuntzaren eraketa: on-line eta aurrez aurreko lana uztartuz izenekoa izan daiteke. Teknologia eta on-line bideak zabaldu ditzakeen aukerez jardun nahi da honetan.

Ea zer ematen duten. Gauza ba argi hala ere, bai edukietan bai bideetan (Moodle-en bidez egingo dira denak) teknologia dugu protagonista nagusia.

Formazioaren kontu honetan aurrerapauso teknologikoak ematen dabiltza HABEkoak duda barik, baina formazioa antolatzeko sisteman ez da berrikuntza handirik sumatzen. Pentsatzeko kontu pare bat.

  • Norberaren neurriko ikastaroak / ikastaro irekiak sistema honek sektorean interesa eduki dezakeen jende guztiarengana heltzeko modua ematen du? Bale, baten batek esango du: Eta interesik badago gurean prestakuntzarekin? Beste galdera bat ipini daiteke mahai gainean hala ere: Interesa pizteko zer egiten dugu?
  • Euskara irakasleen prestakuntzarako behar izanak aztertzeko eta formazioa antolatzeko zer bide jarraitzen dugu? Eskatzen denari kasu egitea da bide bakarra? Irakasle guztien beharrak berdinak dira? Aurten lan-taldea eratu da honi erantzuna emateko. Ikasturte honetan ikusiko dugu zer ematen duen.
  • Bestalde, esperientziagatik, formazioa antolatzeko gure sektorean arazo bi agertzen dira nagusiki, irakasleen disponibilitatea edo denbora batetik (teknologiak konponbide egokia emango ote dio?), eta formazio "praktiko" baten beharra bestetik. Azken puntu hau ez da argia izaten, irakasle askok errepikatzen duten leloa da hala ere. Praktikotasun hori zer den esatea ez da erraza, seguruenik gauza asko daude horren atzetik, baina lantzen dena aplikatzeko bada -eta formazioaren emaitzak serio ebaluatu nahi badira- ez ikastaroak bakarrik, formazioak irakasleen lanean hobekuntza bilatu behar da, ez soilik lantzean behin ikastaro-jarduera sortak gauzatu, eta ez diot HABEgatik bakarrik.

Pentsatzeko kontuak dira, oporrak amaitu ostean buelta pare bat emateko, mezu hau irailean hemen egongo da oraindik...

13
Abu
2007

Hizpide 64, oporretako irakurketa

Duela aste pare bat jaso nuen azkenengo Hizpide, eta handik hona, oporretako nagiari tartetxo pare bat hartuta kukutxua egin diot. Gainetik, hiru iruzkin (nagi) etorri zaizkit.

Murua eta Txabarriren artikuluetatik ondoriotxo bat atera dut, HABEko teknikariak e-learning, teknologia eta abarren aplikazioak ikertzen ari direla dirudi. HABEk nondik joko pista izan daitezke artikuluok, Txabarrirena gehien bat (lasaiago irakurtzeko asmoa daukat). Muruarenetik, gaztelaniazko "bertsioa" irakurrita, gehiago espero nuen, ondorioetan gehien bat, baina sektorean elkarlana, komunikazioa eta formazioa bideratzeko hausnarketa interesgarria da, zer egina asko dago, eta hor dago lehenengo pauso bat.

Bide batez, Iñakiren blogaren bidez euskara teknikariekin euskalduntze-alfabetatzearen gaineko ikastaro "birtualizatua" egin dutela jakin dugu, eta haren ondorioak plazaratu ditu Iñakik ponentzia batean.

Bestalde, Jokin Nazabal eta Joseba Arbelaitzen artikuluak ere baliagarriak izan daitezke oso. Osasunaren munduan egindako esperientzia baten berri, plana eta ibilera praktikoa. Horrelako asko behar dira une honetan (eta beti ere bai). Hala ere apunte birekin geratu naiz.

  • Ikastaroaren antolaketa eta planaren deskribaketan helburuen eta edukien antolaketaren nondik norakoak gehiago azaltzea falta da beharbada. Hau da, nola ikasiaz gainera, zer eta noiz ikastea proposatu den, ikastaroaren programa edo, ikastunitateen hurrenkerarekin batera edukien hurrenkera eta haren zergatia.
  • Ikastaroaren antolaketaz dihardutela, une baten haren ezaugarriak ikusita, 2. hizkuntz eskakizuna lortzeko ikastaroa barik, Osakidetzaren trebakuntza planean txertatzea-edo erabaki zela ulertu dut. Bide interesgarria duda barik, baina kezka bat uzten du airean. Teknologiaren aplikazioa sustatu nahi den honetan hark ere lehengo arazoari ez dio biderik zabaltzen, hau da, hizkuntz eskakizun batetik besterako bidea nola antolatu eta eraginkortu?
14
Eka
2007

HABEk 1,25 milioi euroko laguntza

Patxi Baztarrikak eta Joseba Erkiziak prentsaurrekoa egin dute gaur HABEk ikasleei emango dizkien diru-laguntzak direla eta. Ikasbilen irakurri dugu albistea, eta hemen daukazue prentsa-oharra (pdf).

Diru-laguntzak eta euskara ikasleen ahaleginaz eta ekarpenaz jardun dute. Hona hemen aipu batzuk.

HABEk 1,25 milioi euroko laguntza eskainiko du aurten ikasleentzat, (...). “Horrela, ikas-prozesu eraginkorrak eta egokiak egiten dituzten ikasleak saritzen ditu HABEk”,(..).

Aipatu laguntza horiei esker, euskara ikasleei “kalitatezko irakaskuntza bat prezio egokituan eskaintzea” ahalbidetzen dela esan du Erkiziak, gaineratuz modu horretan euskarako klaseak hartzeko matrikula kostua zerbitzuaren “benetako kostua baino askoz murritzagoa izatea lortzen” dela. Bere esanetan, “euskara kalitate profesionalez baina prezio subentzionatuan ikasten da helduen euskalduntze-alfabetatze sarean”.

Bere iritziz (Patxi Baztarrika), ordea, elebitasun esparruak zabaltzeko “ez da ezinbestekoa herritar guztiak EGAdunak izatea, edo HABEren 3. edo 4. mailaren agiriak edota administrazioko 3. edo 4. hizkuntza-eskakizunak eskuratzea“. Gehitu du herritarron artean komunikazioa “posible egitea” dela gakoa, zeren eta elebitasunak ez du “zertan gauza simetrikoa izan”. Gaurko egoera soziolinguistikoan, “horrek esan nahi du euskaraz bizi nahi duenak euskaraz bizitzeko eragozpenik ez izatea landu behar dela”, azaldu du. Eta horretarako ez da behar denek bi hizkuntza ofizialak maila berean, “goi-mailan, menderatzea. Hala balitz hobe”. Belaunaldi gazteetan, jakina, horretara hurbiltzen ari garela esan du, baina helduetan denek ez dutela “euskaldun zahar, euskal hiztun eskolatu edo euskal hiztun aurreratu izan beharri”k euskararen erabilerari “lekua zabaltzeko”.

Lehenego inpresioa? Ahalegina, kostoa, meritua... Ez dut esango merezia ez denik, baina begitantzen zait euskara ikastearen inguruan gehiegi azpimarratzen direla horrelakoak, azkenotan gehien bat. Eta ikasteko motiboak?

Ikasleek, berriz, zer diote? Hona hemen Erandioko ikasle batena:

Nik arrazioa neukan!banekien ez nuela bigarren perfilako idazlana gaindituko eta horrela izan da.Irakasleak,aitzitik,baietz esaten zuen,setitzen dut baina nik,beti bezala ,arrazaoia neukan.Emaitza honekin ahozko azterketa gutxiago egingo dut,hori da alde ona eta txarra ez dut oraindik aurkitu.

Eta zuek, zer diozue?

09
Mai
2007

HABE: prestakuntza 2007

HABEk uda honetarako antolatu dituen prestakuntzarako ekitaldien eta saioen zerrenda heldu zait. Ez dut uste dokumentu pribatua edo babes legalekoa denik, beraz, hemen daukazue zerrenda:

A. Norberaren neurriko ikastaroak

Prestakuntza-ekitaldi hauek euskaltegi jakin batek edo sare batek beren irakasleentzat eratzen ditu, HABErekin lankidetzan. Baina gainontzeko euskaltegietako irakasleek ere eman dezakete izena; lekurik geratuz gero, ikastaro horiek egiteko aukera izango baitute.

  • 159 – Proceso de aprendizaje de las lenguas y superación de errores (Sonsoles Fernández – Dirección General de Ordenación Educativa. Consejería de Educación. Madrid / Iñaki Pikabea eta Montse Maritxalar – Euskal Herriko Unibertsitatea. Donostia) Donostiako HABEren egoitza (2007/06/25-28)
  • 144 – Integración del aula virtual en cursos presenciales de L2 (Bibiana M. Tonnelier – Aprender. Atenas) Leioako KZgunea (2007/06/27-29)
  • 160 - Ikasbilen erabilera didaktikoa (Mikel Dorronsoro – HABE. Donostia) Juan Mateo Zabala euskaltegia – Bilbo (2007.06.26-27 edo 27-28)
  • 142 – Ikasunitateen edukien arteko koherentzia eta ibilbidea eraikitzeko irizpideak (“Begoñako Andra Mari” Irakasle Eskola) Galdakaoko Udal Euskaltegia (2007/06/28-29)
  • 161 – La tutoría presencial y la orientación del alumno (Adolfo Sánchez & Aurelio Ríos – Centro de Lenguas Modernas. Universidad de Granada) Donostiako HABEren egoitza (2007.07.3-5)
  • 162 – Ahozko genero interaktiboen azterketa, irakaskuntza eta ebaluazioa (“Begoñako Andra Mari” Irakasle Eskola) Getxoko Kultur Etxea (2007/09/20-21)

B. Euskaltegietako irakasleentzako ikastaro irekiak

  • 163 – El pensamiento de los alumnos en torno a cómo se aprende una lengua (Carmen Ramos. Universität Wuerzburg) Donostiako HABEren egoitza (2007.06.27-29)
  • 164 – Uso de podcasting para la enseñanza de idiomas (Gorka Julio – Elurnet / Fernando Rosell – The Open University. Milton Keynes) Donostiako HABEren egoitza (2007.07.3-4 eta 9-10)
  • 166 – El aprendizaje de la escritura en un mundo global y plurilingüe (Zuz.: Joanba Bergara – HABE. Donostia / Daniel Cassany – Universitat Pompeu Fabra. Barcelona) Donostiako Miramar Jauregia (2007/07/11-13). Matrikula: www.sc.ehu.es/cursosverano
  • 167 – Planificación de una lección de euskera como segunda lengua (José Luis Vera Batista - Universidad de La Laguna) Euskararen Etxea – Bilboko San Ignazio auzoa (2007/09/12-14)
  • 141 – Inteligencias múltiples y sus implicaciones didácticas (José Luis Vera Batista – Universidad de La Laguna) Donostiako HABEren egoitza (2007/09/17-19)

C. Hitzaldiak

Prestakuntza-ekitaldi hauek ikastaroen osagai direnez, ikastaroetarako matrikula egiten dutenei daude zuzenduta. Hitzaldietarako ez da, beraz, izena eman behar.

  • H193 – Dime cómo planificas y te diré cómo evalúas; dime cómo evalúas y te diré cómo planificas (José Luis Vera Batista - Universidad de La Laguna) Euskararen Etxea – Bilboko San Ignazio auzoa (2007/09/14) Norentzat: 167 kodedun ikastaroa egingo dutenentzat.
    H198- Aprendizaje de lenguas: ¿por qué algunos errores son más resistentes? (Sonsoles Fernández – Dirección General de Ordenación Educativa. Consejería de Educación. Madrid) Donostiako HABEren egoitza (2007/06/25) Norentzat: 159 kodedun ikastaroa egingo dutenentzat.
  • H199 – Podcasting para el aprendizaje de idiomas (Fernando Rosell – The Open University. Milton Keynes) Donostiako HABEren egoitza (2007.07.9) Norentzat: 164 kodedun ikastaroa egingo dutenentzat.
  • H200 – Planificación, desarrollo y evaluación de actividades, lecciones, unidades didácticas y programas teniendo en cuenta las inteligencias múltiples (José Luis Vera Batista – Universidad de La Laguna) Donostiako HABEren egoitza (2007/09/19) Norentzat: 141 kodedun ikastaroa egingo dutenentzat.
  • H201 – El tutor tutorizado: la tutoría presencial y la orientación del alumno de idiomas (Adolfo Sánchez & Aurelio Ríos – Centro de Lenguas Modernas. Universidad de Granada) Donostiako HABEren egoitza (2007.07.4) Norentzat: 161 kodedun ikastaroa egingo dutenentzat.
  • H202 - El trabajo en Moodle: complemento a los cursos presenciales (Bibiana M. Tonnelier – Aprender. Atenas) Leioako KZgunea (2007/06/…) Norentzat: 144 kodedun ikastaroa egingo dutenentzat.
  • H203 - Ahozko genero interaktiboen azterketa, irakaskuntza eta ebaluazioa (“Begoñako Andra Mari” Irakasle Eskola) Getxoko Kultur Etxea (2007/09/…) Norentzat: 162 kodedun ikastaroa egingo dutenentzat.
  • H204 – El pensamiento de los alumnos en torno a cómo se aprende una lengua (Carmen Ramos - Wuerzburg Universität) Donostiako HABEren egoitza (2007.06…) Norentzat: 163 kodedun ikastaroa egingo dutenentzat.

D. Talde berezientzako ikastaroak

Ikastaro hauek proiektu jakin zenbaitetan ari diren euskaltegietako irakasleei daude zuzenduta.

  • 165 – Moodle plataforma: oinarrizko funtzionalitateak eta erabilera didaktikoak (Ainhoa Ezeiza – Euskal Herriko Unibertsitatea. Donostia) Deustuko KZgunea (2007.07.2,3, 9 eta 10) Norentzat: “Moodle euskaltegietan” proiektuan ari diren euskaltegietako irakasleentzat.
  • 165 – Moodle plataforma: oinarrizko funtzionalitateak eta erabilera didaktikoak (Ainhoa Ezeiza – Euskal Herriko Unibertsitatea. Donostia) Donostiako HABEren egoitza (2007.07.5, 6, 12 eta 13) Norentzat: “Moodle euskaltegietan” proiektuan ari diren euskaltegietako irakasleentzat.

Kantitatea behintzat badago. Izen ezagunak aurrekoetatik eta famagatik (Cassany), eta emaleen artean bertokoak hasi dira agertzen.

Eguneraketa 

Bide batez, ez dut uste konparagarria denik, baina elenred-en Cervantes Institutuaren programari egin ahal diozue kukutxua (jaitsi, pdf, 1.6 mb). Orri berean ICeko Isabel Bermejok elkarrizketa batean formazio planaren berri ematen du bideoan. Beste orri honetan ICen formazio ikastaroen programa aurkezten du beste bideo batek.

20
Api
2007

Lau, sardina, bakailao....

4. maila egiaztatzeko 2007ko azterketa-deialdia [HABE]

Aurrekoan 1. eta 2. mailako azterketak egiteko deialdiaren berri eman genuen, bezperan 4. mailakoa agertu zen HABEren webgunean. Azterketa aroan sartu gara, hemendik eta ekainera arte igerriko dugu ondo.

Laugarren maila honena berriz apur bat deskontzertantea egiten zait, entzuten direnei kasu eginez gero behintzat. Laugarren hizkuntz eskakizunarekiko homologazioa bidean ei da aspaldian, aurtengoan behintzat ez dago haren seinalerik. Bestalde, datorren ikaturtean ere maila esperimental eta pilotuan jarraituko ei du, hirugarren urtez.

Ez dakit ba, euskararen maila gorena arautu eta egiaztatzeko ahalegina egitea bazen kontua denbora gehiegi. Haren balioa ez dago argi gainera. Horretarako nahikoa zen 4. HE.

Bestela, asmoa EGA edo 3. mailatik gora euskaraz trebatzeko bidea eskaini nahi bazen, aukera ugariago, erakargarriagoak eta praktikoagoak daude, hori bai, gehienak betiko kortseetatik kanpo.

Bitartean kontua ekartzen den guztietan susmo berdintsua agertzen da: Euskara irakasle jarduteko 4.maila eskatuko digute laster batean.

18
Api
2007

1. eta 2. mailako azterketen deialdia

Ikasbil-en ikusi dugu albistea, HABEren webgunean informazio zehatzagoa.
Euskaltegietan martxoaren 30era arte matrikulatuta daudenak baino ezin dira aurkeztu, honezkero euskaltegian jakinarazi diete seguruenik, baina baten bat despistatuta badabil, edo klasetik agertu ez eta hemendik bai (konbinazio zaila), hemen informazioa.
Bide batez, deialdiko baldintzen atalaren hasieran:

Euskaltegi eta euskararen autoikaskuntza zentroetan matrikulatua egon izana...

Euskaltegiak vs. Autoikaskuntza zentroak.  Bereizketa ofizialdu egin dela dirudi. Horrela bada zer da euskaltegia eta zer da autoikaskuntza zentroa? Inkonpatiblea da bata edo bestea izatea?

Sindikatu edukia