Hizpide 64, oporretako irakurketa

Benito(e)k bidalita 2007, abuztua 13 - 20:08(e)an.

Duela aste pare bat jaso nuen azkenengo Hizpide, eta handik hona, oporretako nagiari tartetxo pare bat hartuta kukutxua egin diot. Gainetik, hiru iruzkin (nagi) etorri zaizkit.

Murua eta Txabarriren artikuluetatik ondoriotxo bat atera dut, HABEko teknikariak e-learning, teknologia eta abarren aplikazioak ikertzen ari direla dirudi. HABEk nondik joko pista izan daitezke artikuluok, Txabarrirena gehien bat (lasaiago irakurtzeko asmoa daukat). Muruarenetik, gaztelaniazko "bertsioa" irakurrita, gehiago espero nuen, ondorioetan gehien bat, baina sektorean elkarlana, komunikazioa eta formazioa bideratzeko hausnarketa interesgarria da, zer egina asko dago, eta hor dago lehenengo pauso bat.

Bide batez, Iñakiren blogaren bidez euskara teknikariekin euskalduntze-alfabetatzearen gaineko ikastaro "birtualizatua" egin dutela jakin dugu, eta haren ondorioak plazaratu ditu Iñakik ponentzia batean.

Bestalde, Jokin Nazabal eta Joseba Arbelaitzen artikuluak ere baliagarriak izan daitezke oso. Osasunaren munduan egindako esperientzia baten berri, plana eta ibilera praktikoa. Horrelako asko behar dira une honetan (eta beti ere bai). Hala ere apunte birekin geratu naiz.

  • Ikastaroaren antolaketa eta planaren deskribaketan helburuen eta edukien antolaketaren nondik norakoak gehiago azaltzea falta da beharbada. Hau da, nola ikasiaz gainera, zer eta noiz ikastea proposatu den, ikastaroaren programa edo, ikastunitateen hurrenkerarekin batera edukien hurrenkera eta haren zergatia.
  • Ikastaroaren antolaketaz dihardutela, une baten haren ezaugarriak ikusita, 2. hizkuntz eskakizuna lortzeko ikastaroa barik, Osakidetzaren trebakuntza planean txertatzea-edo erabaki zela ulertu dut. Bide interesgarria duda barik, baina kezka bat uzten du airean. Teknologiaren aplikazioa sustatu nahi den honetan hark ere lehengo arazoari ez dio biderik zabaltzen, hau da, hizkuntz eskakizun batetik besterako bidea nola antolatu eta eraginkortu?

Etiketak: | | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak