aek

23
Ots
2007

Internet bidezko ikasle batekin solasean

Askotan sumatu dugu faltan, bereziki on-line bidezko ikastaroen inguruan ari ginela, ikasleen ahotsa. Badakit honetan ahaleginetan ari garen gehienak inoiz ikasle ere izan garela, baina, hezkuntza munduarekin harreman lausoagoa duten ikasleen ahotsa da oraingo honetan interesatzen zitzaiguna.

Horretarako, iturrira jo izan nahi dugu eta Bakarne Sein Idazkuntza Lantegiko tutorearen bidez hitzordua jarri dugu bertan ari den ikasle batekin, Peio Telleriarekin, alegia. Bartzelonan bizi bada ere, aurreko aste buruan EHra etorri dela probextuta, solasaldiaren helburua azaldu, mikroa tartean jarri, eta ikastaroarekin, bere esperientziarekin, tutorearen lanarekin zer ikusirik duten hainbat kontu jorratu ditugu. Modu naturalean jorratu nahi izan ditugu(nahita eman nahi genion giro informal hori)ikaslearen ahotsa garbiago entzungo zelakoan.

Guztira 50' baino gehiago irauten duen solasaldia izan da emaitza. Horregatik, errazago entzuteko, 8 zatitan banatu dugu. Dena den, norbaitek osoa entzun nahiko balu, amaieran dauka elkarrizketa osoa.

ELKARRIZKETA 

1 Zatia: Zergatik aukeratu on-line bidezko ikastaro bat? 

2 Zatia: Lehen kontaktua ikastaroarekin. 

3 Zatia: Jasotako argibideak eta lan erritmoa.

4 Zatia: Lan egiteko modua.

5 Zatia: Tutorearen eragina. 

6 Zatia: Harreman idatzia eta tonua. 

7 Zatia: Tutorearen jarduna. 

8 Zatia: Emaitza zer. 

 

Elkarrizketa osoa 

 

Espero dugu interesgarria gertatzea. 

23
Ots
2007

Niko Etxartek jarri dizkio musika eta hitza korrika15eko kantari

Niko Etxartek jarri dizkio musika eta hitza korrika15eko kantari - Abestiarekin batera Korrikako bideoa ere aurkeztu duteKorrika hurbiltzen ari den honetan, Korrika bera eta bere inguruko ekitaldiak girotuko dituen kanta eta bideoa ezagutu ditugu. Korrika 15eko kanta, Heldu Korrikari, Niko Etxartek konposatutako musikarekin eta bere berbekin dator. Ohi bezala, Hapa-Hapa taldeko musikariak izan ditu Niko Etxartek laguntzaile. Kantuan, bestetik, Euskal Herri osoko ahots eta estilo desberdinetako abeslariak izan ditu alboan: Barricada taldeko Enrique Villareal El Drogas, Dominic Earl, Betagarri taldeko Iñaki Ortiz de Villalba, Joseba Gotzon, Xabaltx, Arima Beltza taldeko Jon Gurrutxaga, Ozke taldeko Klod Etxebaerria, Amaren alabak talde zuberotarreko Luxi, Maider eta Grasi, eta Bruno Hollemaert. Kanta entzuteko sartu HONA [Korrika 15 bloga]

Beterano bi Korrikari kantari: Niko Etxart eta Drogas, gazteak haiekin. Eta sarean hau aurkitu dugu:

21
Ots
2007

Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa

Sopelako esaera zaharren txapelketa

Hamalaugarren ediziora heldu da AEK-k antolatzen duen txapelketa didaktiko-festibo hau. Bertsolaritza, hizkuntza bizia eta euskara ikastea uztartzen ditu egun-pasa politean.

AEKren webgunean zabaldu dute berria, hemen dauzkazue noiz-nongoak:

Sopelako XIV. Esaera Zaharren Txapelketa

Martxoaren 17an, larunbata.
Txapelketaren oinarria oso erraza izaten da:bertsoak entzun eta bertso bakoitzak zein esaera zaharra aipatzen duen zuzen esatea da kontua.

Txapelketak hiru zati dauzka:

  1. Goizean kanporaketak herrian zehar. Nikola AEK euskaltegitik irtenda taldeak ibilbidetan banatu eta herrian zehar joaten dira.
  2. Herri bazkaria Ander Deuna ikastolan.
  3. Bazkalostean, finalerdiak (kanporaketetan puntu gehien eskuratu duten taldeekin) eta finala.

Izena emateko azken eguna OTSAILAREN 27a izango da.

Txapelketarekin batera esaeren zerrenda bi dauzkazue, irakasle nahiz ikasleentzat interesgarriak izan daitezke zerrendok:

21
Ots
2007

Irrintzi 400, Iruñeko euskaltegi baten bloga eta kanpaina

Irrintzi 400, Iruñeko euskaltegi baten bloga eta kanpaina - Iruñeko Donibane auzoko Irrintzi AEK euskaltegiak egoitza berria irekiko du 2007ko ekainean. Egun, 220 bat ikasle dituzte eta egoitza txiki gelditu zaie. Euskaltegiak irekiko duen egoitza berriarekin 400 ikasletara heldu nahi dute AEK-ko irakasleek. Horretarako, abian jarri dute Irrintzi 400 egitasmoa. Bestetik, aurten AEK elkarteak Korrikatik lortuko duen dirua Irrintzi euskaltegiaren egoitza berrirako eta Baionan beste euskaltegi bat zabaltzeko erabiliko dute. Eta gauza bat eta bestea jarraitzeko, Irrintzi 400 bloga ireki dute. [Sustatu]

Sustatutik zabaldu dute berria, eta agregatzailean sartu badugu ere, orain arte honen aipamenik ez dugula egin konturatu gara. Euskaltegi berria blogaren abiadan joaten bada, ederto baten.

31
Urt
2007

Korrika2.0

AEKn ez zabiltzatenok ere zerbait entzuten hasiko zineten honez gero, aurten Korrika daukagu, eta edizio hau blogosferan sartzen hasi da. Ale bi hauek Korrika kulturalarekin daukate zer ikusia:

Korrikaren gune ofizialean Korrikaren blog irekia proposatu dute. Izena emanda publikatzeko aukera, Sustaturen antzera-edo.

AEKren inguruko blogetan ere hasi dira zantzuak agertzen.

Ez dakit Korrika honek noraino daukan 15.arekin batera 2.0 ere izateko intentzioa. Errazena: korrika edo korrika15 etiketak blogetan, flickr, youtube, del.icio.us eta enparauetan. Ideia gehiago? Lekukoaren ibilibidea RSStik jarraitzeko moduren bat, Tagzania moduko zerbitzuetan ibilbidea markatu, Flickr-en Korrikaren argazkiak egin ahal geolokalizatzen joan, Technoratin korrikaren jarraipena egin... Pentsatzen hasita,...

Gehiago?

Nik hasteko etiketak ipiniko dizkiot mezu honi.

27
Urt
2007

Aste honetako albisteak

Karrajuaren etenaldiarekin aste honetako konturik ezin izan dugu zabaldu. Ez naiz luzatuko, albiste bi eta blog berriak, labur-labur:

Blog berriak: ez dira aste honetakoak baina orain arte ez ditugu aipatu, eta sarean azkenotan gure munduaren inguruko blog hauek aurkitu ditugu:

22
Aza
2006

Beldurrak kentzen

Tandem fundazioko Jürgen Wolf eduki genuen hizlari atzo Santutxun. Berbalagunak antolatuta Euskaraz hitz egiteko beldurra nola galdu lelo erakargarria zeukan hitzaldiak, berbalagun eta euskaltegian ikasle dabiltzanentzat gehien bat.


Kopia - 100_0792

Neuri ere interesatzen zitzaidan kontua. Tandem-i buruz zerbait entzun dut inoiz. Hizkuntz elkartrukeak antolatzen dituztela, hainbat herritan zabalduta daudela, mintzalagunen inspiratzaileak direla,... Hala ere, ez da bigarren hizkuntzaren ikaskuntzaren munduan sarri entzuten den izena, eta zerbait desberdina aurkitzearren edo.

Eta zerbait desberdina bai..., eta ez.

18
Aza
2006

Bidasoak

Aste honetan lan kontuak direla-eta, Iparraldeko AEK-ko lankideekin ibili gara elkarri zertan gabiltzan berri ematen. Didaktika zerbitzuaen inguruan gehien bat. Euskalduntzearen mundu honetan -gainerakoetan gertatu ohi den bezala barruntatzen dut- oso mundu desberdinetan bizi garen konbentzimendu-antzekoa izaten dugu sarritan, eta horrela jokatu ohi dugu ondorioz. Eta egia izaten da sarri, baina gehienetan ezetz esango nuke Iparraldeko lankideekin hangoak eta hemengoak elkarri kontatzen ibili ostean.

Sindikatu edukia