Bidasoak

Benito(e)k bidalita 2006, azaroa 18 - 16:13(e)an.

Aste honetan lan kontuak direla-eta, Iparraldeko AEK-ko lankideekin ibili gara elkarri zertan gabiltzan berri ematen. Didaktika zerbitzuaen inguruan gehien bat. Euskalduntzearen mundu honetan -gainerakoetan gertatu ohi den bezala barruntatzen dut- oso mundu desberdinetan bizi garen konbentzimendu-antzekoa izaten dugu sarritan, eta horrela jokatu ohi dugu ondorioz. Eta egia izaten da sarri, baina gehienetan ezetz esango nuke Iparraldeko lankideekin hangoak eta hemengoak elkarri kontatzen ibili ostean.

AEK da Iparraldean helduen euskalduntzean diharduen erakunde nagusia, bakarra esango nuke. 1.000 lagun inguru ditugu euskara ikasten edo lantzen Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoan. Hango modulazioak hemengoak baino apur bat laburragoak izaten dira, astean 5/6 ordu gehienez. Irakasle edo zerbitzua antolatzen 60 lagun inguru dabiltza lanean. Erdia edo honetara dedikatuta eta gainerakoak hemengo ordukakoen antzera, euskara irakastea ez da haien lanbide nagusia, alegia.

Eskaintzaren aldetik, ohiko euskalduntze-alfabetatzea da nagusi, hemen bezala gurearen antzeko mailetan banatuta (gureak zeintzuk diren argituko bagenu..). Bestalde, autoikaskuntza garatzen hasi da eta mintzalaguna bezalako zerbitzuak hasi dira martxan. Berrikuntzak ere landu dituzte, Hitzaditza eta Interneten bidezko prentsa irakurketa tailerra bezala. Zer aportatua badaukate beraz.

Lan eta administrazioaren mundutik ere eskaria etorri da, udal batzuetako langileekin hasi dira lanean hain zuzen ere. Azken hau azkenotan erakunde publikoen jokaeran gertatzen ari den euskararekiko jarrera-aldaketaren zantzua izan daiteke neurri baten. Asko daukagu aurretik, baina okerrera behintzat ez goazela iruditzen zait. Ikasle kopuruaren emendatzeak ere zer ikusia eduki dezake honekin.

Kezken aldetik, irakasleen prestakuntza, materialen hornidura, ildo didaktikoen zehaztapena eta lanketa (kurrikulua, Europako markoa,..).

Sentsazioa. Didaktika mailan kontu berdintsuetan gabiltza, gehienetan berdin antzera ibili ere. Kostatzen da hala ere Bidasoren muga horren gainetik esperientzia eta ekarpenen joan-etorria bideratzea. Arrazoiak? Ez dakit, baina batzuk antzematen ditut: Oso desberdinak izatearen aurriritzi moduko zerbait bi aldeetan, interes komunak bilatu beharrean aldeak markatzeko joera-edo. Komunikazioa bideratzeko ohiturak, adibidez, bilera presentzialen erabilera sistematikoa. Komunikazioa eta harremana aurrez aurre egonda baino ez dela geratzen dirudi sarri, eta horrelakoak antolatzen ez da erraza izaten. Hizkuntza (euskalkia) ere aipatzen da batzuetan, hizkuntza baino gehiago askotan erreferentzia kultural desberdinak izaten direla nagusi esango nuke, duela urte batzuk bertso-txapelketa baten turroia dela eta ez dela gertatu zenaren modukoak. Hegoaldetik Iparraldearekin ditugun jokaera batzuk egon daitezke tartean: paternalismoa, bukolismo-exotismoa,.. Hala ere, nabaritzen ditudan gehienak ez dut uste Bidasoaren mugaren inguruko kontuak soilik direnik, gela arteko mugetaraino ere iristen dira eta.

Iparraldea eta euskara (beste hitzaldi perfekto baterako izena) mintzagai hartuta igarri ohi zaigun puntu goibel hori ez dut sentitu hangoekin hitz eginda, zailtasunik bada, ez daukagu erronka makala, baina superheroien lana ere ez dela esango nuke. Lan egiteko gogoa dago, eta seriotasunaz eginez gero fruituak ikusten hasiko gara espero baino lehenago. Eta horretarako seguruenik, Bidasoaren alde bietakoon indarrak batzeko irizpide geografikoak alde batera utzi eta interesei eta lan-arloei erreparatu beharko diegu gehiago. Dauden mugak hor daude, baina ez dezagun ez dagoen mugarik asmatu.

Etiketak: | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak