katalunia

03
Abe
2008

Egunerako dekalogoa

Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna. Eta urtero bezala han hemenka topatuko ditugu kontzertuak, hitzaldiak, sariak, kanpainak, afariak eta egun horretan jende guztiak aipatuko duen hori aipatzen denean norberak ere zerbait egin duela pentsa dezan egin daitezkeen klase guztietako ahaleginak.

Nik neuk urte guztia kontuarekin eta egun hori deskantsurako nahi nuke. Baina gaur Enric Serraren Aprendre llengües blogean mezu pare batean Katalunia partean dekalogoak egiten dabiltzala ikusi dut. Kataluniako unibertsitateetako hizkuntz-zerbitzuek GELArekin (Grup d'Estudi de Llengües Amenaçades) batera egin dute bat, eta bestea Isidor Marik proposatu zuen duela urte pare bat.

Dekalogoak, kartilak eta mandamenduen zerrendak ez ditut irla batera eroango nituzkeen genero testualen artean, baina gaurko eguneko solemnitate ikutuarekin ondo ematen dutela, eta pottoki erretxinarena ez egitearren, botako dut neure aletxoa eta lehenegoa dekalogoa itzuli/bertsioneatuko dut. Biba festa!

Hizkuntz jasangarritasuna (sostenibilitat lingüística) dabil leiv motiv bietan. Decàleg per la sostenibilitat lingüística honek unibertsitari eta hiritar guztiei hau eskatzen die

  1. Hizkuntza guztiak errespetatzea;
  2. Norberaren inguruko hizkuntzetan interesatzea
  3. Hizkuntza gehiago ikasteko erreparorik ez izatea;
  4. Hizkuntzetan dauden jakintza-iturriei uko ez egitea;
  5. "Minoritarioei" ahotsa ematea;
  6. Hizkuntza menperatzaileak ez inposatzea eta mehatxatutako hizkuntzak sustatzea;
  7. Entzungo dizutenen hizkuntzaren erabilera aintzat hartzea eta errespetatzea, baita hizkuntza txikien kasuan ere;
  8. Munduan zehar dabiltzanean aniztasun linguistikoa praktikan ipintzea;
  9. Euren askatasun espazioari eustea, hizkuntza bera;
  10. Inori hizkuntza bat ikastea eta erabiltzea ez galaraztea;

Tira, aletxoa botata, eta baten bati kartel polita egiteko ideiaren bat eman badio, pozik. "Bart ze lo ona!" itzartuko naiz bihar.

05
Urr
2007

Correllengua 2007

correllengua

Ahaztuta gaude honez gero Korrikarekin (zelako kaparrada eman genuen ba!), baina ideia behintzat hemendik kanpora zabalduta dabil aspaldian.

Egunotan hain zuzen ere, Katalunian Correllengua dabil martxan. Gure Korrikatik hartu zuten ideia baina ez da berdin-berdina. Ez da non-stop egiten, han lau zutabe egiten dituzte eta ia bi hilabetean ekitaldiak eta karrerak egiten dira Katalunia osoan zehar.

Diada egunean hasi zen Bartzelonan eta azaroaren 3an amaituko da Perpinyan. CAL erakunde antolatzailearen webgunean daukazue Correllenguaren gaineko informazioa.

Beraz egunotan Katalunia partera egiteko asmotan bazabiltzate, hainbeste gustatzen zaigun kirola -hangoarekin konparazioetan ibiltzea gehien bat- praktikatzeko beste aukera bat edukiko duzue.

Gu hemendik hasi gaitezke konparazioekin.

 

Edo hemendik:

12
Urr
2006

Euskal Etxea Barcelona » Mintzalaguna Proiektua

mintzabarnaEuskal Etxea Barcelona » Mintzalaguna Proiektua - [Berbalaguna del.icio.us]

Euskaldun zahar batekin Bartzelonan euskaraz hitz egin nahi al duzu? Animatu eta bidali orri hau Euskal Etxera!

Vols parlar euskara a Barcelona amb un nadiu? Anima’t i envia aquest full a l’Euskal Etxea!

Horrela dio Bartzelonako Euskal Etxeak antolatu duen mintzalagunaren publizitateak. Atzerriko euskaldunentzako euskalduntze eta praktika jarduerak ugaltzen ari dira.

Lehengo egunean sareko mintzalagunaren berri izan genuen, Brasilen bizi den batek gidatuta. Gaurkoan Kataluniako hau. Atzerriko euskal heritarrak (eta euskal herritarrak ez direnak) ez dabiltza makal, ez. Bartzelonako Euskal Etxearen aktibitatea bizi-bizia da behintzat, denean eta euskalduntzeari dagokionean ere bai. Haren bloga irakurri besterik ez dago.

Sindikatu edukia