baliabidea

25
Aza
2006

Dendaketan

Dendaketan ikasmaterialaren berri eman genuen lehengo egunean. Dendaketan merkatarientzako hasierako euskara ikastaroa da. Ikasmaterialez hornitu dute eta sarean jarri Ikasbil atarian. Sei ikastunitate eta glosategi bat daude oraingoz. Ikasle eta irakaslearentzako materialak daude ikastunitate bakoitzean.

 

dendaketan
23
Aza
2006

Patxitrapero

Klaserako baliabideak biltzen dituen atal honetan ariketak, entzungaiak, testuak, hiztegiak eta halakoak agertzen izan dira, ez eguneroko gauzez jarduten duten blogak. Klaserako baliabideak izan daitezke halakoak? Baiezko kontua esango zenukete askok seguruenik, baina halako sailkapen "serioan" sartzeko orduan dudak seguru asko. Nik ez dut dudarik eduki, erabili egiten dut eta.

Ez dut klaserik ematen orain, baina badakizue berbalagunean ibiltzen naizela, eta ez dakizue zenbat biderrez erabili ditudan Patxitraperoren kontuak eta pasadizoak elkarrizketa eten eta elkarri begira geratzen diren une horiek salbatzeko. Mintzagai ona eta hizpidea eman ditzaketeten gauzak, mintzalagunean, mintza saioetan eta klasean mintza praktikarako momentuetan erabiltzekoak. Kontatzen dituenak gainera banan banan hartuta seguru beste hainbat gauza egiteko ideia ematen dizuela. Eguneroko gauza horiek guztiek irudimen apur batekin milaka hizpide eta gogoeta ekartzen dizkiguten bezala.

Horixe ba, eskerrik asko Patxi, eta egiozue bisita, zerbait topatuko duzue eta.

02
Mai
2006

Info7


www.info7.com

Info7 irratiak programazioko pasarteak dauzka entzungai.

 

01
Mai
2006

Euskararen Corpusa

Euskararen Corpusa, Euskaltzaindiak atonduta. Erreferentziak eta testuak topatzeko tresna.

 

Sindikatu edukia