hiztegia

18
Urt
2007

Quizlet. Hiztegia lantzeko sare-tresna


quizlet.com

Wwwhat's new-ren bidez Quizlet aplikazioaren berri eduki dut. Hizkuntza ikasle eta irakasleei hitz-zerrendak egin eta beraiek lantzeko eta ikasteko tresnak eskaintzen ditu: test-ak, ariketak,...

Hemen egin dut proba tonto bat (sartzeko erregistratuta egon behar da), baina burua asko kantsatu barik, interesgarria dirudi, aparteko ezer izan barik. Baten batek erabiltzen badu eta zelan dabilen komentatu nahi badu.

Ariketak eta test-ak egiteko tresna gehiago daude sarean. Zibergelatik eta Ikteroen txokoetatik osteratxo bat egitea gomendatzen dizuet gehiagoren berri eduki edota martxan ikusteko.

16
Urt
2007

Mihiluzeren webgunea

Mihiluze Kike Amonarrizen konpainiak gidatzen duen EITBko saioak webgunea estrainatu du.

Saioaren ildoari jarraituta, umorea nagusi, eta hizkuntzarekin olgatzeko jokoak, jolasak, argazkiak eta bideoak. Interesgarria, eta bereziki ludikoa. Ikasleari (E)GAbonetako gantzak arintzeko gomendagarria. 

Flash jolasek ariketak egiteko ideiaren bat baino gehiago eman dezakete. 

01
Abe
2006

EiTBk landutako hizkuntza-irizpideak erabili.com webgunean

Erabili.com-en Iritzi-muinetik atalean EiTBko kazetariek plazaratutako zalantzei bertoko euskara sailak emandako gomendioen eta erabakien berri ematen digute.

 

Euskara klaseetan sarritan agertzen diren gaiak jorratzen dituztela konturatu naiz. Baliabide interesgarria gramatika eta hiztegi kontuetarako gehien bat. Telebistako hizkera formalaren ikuspegitik eginda dagoen arren, hemengo kontu asko eguneroko hizkerara ekartzekoak dira. Edozelan ere, hizkuntzaren gaineko artikulu interesgarriak.

Orri honetan daukazue zerrenda. Ez dakit eguneratuta dagoen.

Hemen daukazue argitaratu den azkena,-LAKO ez da beti egokia. 

Dena dela, honen berri izateko onena erabili.com-era e-postaz edo RSS bidez harpidetzea.

24
Urr
2006

Google. images


Joxe Aranzabal konturatu da
, Google Images irudiak aurkitzeko zerbitzua hiztegi grafiko modura erabil daiteke. Ez da hiztegi zehatza izango, baina hiztegia lantzeko (klasean zein norberaren kontura) lagungarria izan daiteke. Joxek ingelesezko berba batzuen bilaketa egin du. Euskarazko asko ere argi azaltzeko moduan agertzen dira. Adibidez: Txerria, Piperra, Txirrindula, zikina, apaiza, lainoa...


Ez da sistematikoa, beti ez da nahi duguna nahi genukeen modura agertuko, interferentziak egongo dira sarri: beste hizkuntzekin, marka komertzialak, disko eta liburuen izenak,... (horrek dibertigarria egin dezake hala ere) askotan zoritxarren ez zaigu ezer agertuko.

Oinarrizko hiztegia kontsultatu, landu edo ikasteko beste baliabidetxo bat beraz. Ez da hiztegi exhaustiboa inondik ere, baina une zehatzetan erabilgarria eta entretenigarria ere izan daiteke, jolas modura baino ez bada ere.

Eguneraketa:


flickrFlickr
-ek ere hitza sartuta irudiak bilatzeko modua eskaintzen du. Jeneralean Google-ekoak baino hobeak. Hori bai, irudi eta hitz gutxiago. Hemen adibide pare bat: Arraina. Maitea

Dena dela, euskarazko hitzen irudiak aurkitu ez arren, beti dago aukera beste hizkuntza baten bilatuta irudiak hartzeko eta gure klaserako jarduerak prestatzeko erabiltzeko. Berbarako "ilarra" hitza sartuta ez dago ezer, baina "pea" (ing., thanks Morris!) edo "guisante" (gazt) sartuta argazki partida bat daukazu. Maketatzen apur bat abila izanez gero ikasleentzako fotohiztegi txulo-txuloa egin daiteke, edo blog ilustratua....(zuek jarraitu ideiak botatzen).

Adi argazkiaren litzentziari publikatzeko edo zabaltzeko asmoa badaukazu.

20
Urr
2006

Itzul posta zerrenda


eizieEIZIE
itzultzaileen, zuzentzaileen eta interpreteen elkarteak posta-zerrenda aktiboa dauka, EIZIEkideeK zalantzak, kontsultak, galderak eta proposamenak plazaratu eta eztabaidatzen dituzte berton.

Hala ere, itzulpengintza mundukoentzat ez ezik zerrenda hau euskara irakasle eta ikasleontzat ere interesgarria, lagungarria eta baliagarria izan daiteke oso, parte hartu gabe ere: hizkuntzaren gaineko zalantzak ezagutzeko eta aztertzeko, klaserako ideiak jasotzeko, hizkuntzaren gainean ikasteko edo, besterik gabe, irakurtzeko.

Zerrenda e-postaz jarraitu daiteke, horretarako harpidetu egin behar da

E-postaz harpidetu barik ere ikusteko eta jarraitzeko modua dago:

Sindikatu edukia