herriak

16
Aza
2007

Bretainiarren Korrika

Llibertat.cat atari kataluniarrean Korrikaren azkenengo esportazioaren albistea topatu dugu. Ar Redadeg, Bretainiako Korrika.

Lehenengo edizioa antolatu dute eta hemengo Korrikaren oso antzerakoa da oro har. Diwan eskolen sustengurako dirua biltzea du xede. Kilometroen eta materialen salmenta eta sponsorizazioa dute horretarako bide.

Era berean, gure antzera, udaberrian egingo da han ere. Naonedetik (Nantes) abiatuko da apirilaren 30ean eta Karaezen (Carhaix) amaitu maiatzaren 3an. Hiru egun eta hiru gau 600 kilometro egiteko, non-stop.

Haren webgunean daukazue informazio gehiago: bretoieraz eta frantsesez.

Beheko irudian klikatzen baduzue ibilbidearen mapa ikusiko duzue:

Kartela

ar redadeg

Udaberri parte horretan Bretaina aldera osteratxua egiteko aitzakia ona, ezta?

03
Uzt
2007

Mihia eta hizkuntza

Txerraren bidez Senchu Sende galiziarraren artikulu saritu hau ezagutu dugu: Guía Sexual da Sociolingüística. Hizkuntzaren normalizazioa sexu-jokoekin, musuekin eta zirriekin parekatzen du galiziarren umore zorrotz horrekin. Ona benetan.

Euskaraz galizieraz bezala mihia eta hizkuntza homonimoak balira, itzultzen ausartuko nintzatekeTongue out.

Bestela hemen dauzkazue aipu batzuk:

1. Exixamos para a nosa lingua o mesmo pracer do que goza calquera lingua.
2. Se aínda nunca o fixeches busca alguén con quen te sintas cómoda ou cómodo e adiante! Aínda que ás veces facelo con persoas descoñecidas, así de súpeto, resulta mellor.
3. O proceso de normalización é un proceso social que parte de cada persoa e que se basea no intercambio de comunicacións. Podemos facer moitas cousas en solitario…, mais non nos podemos morrear a nós mesmas.
4. Se teu pai e túa nai non che aprenderon nin che dixeron como se fai, non pasa nada… Aínda estás a tempo de aprender pola túa conta.
5. Sobre este tema sempre houbo –e hai– tabús, falsos mitos, pouca información e moita ignorancia… Pasa dos prexuízos doutros tempos e adiante.
6. Hai xente á que lle gustaría probar porque intúen que lles vai gustar mais..., dálles corte! Non te acovardes, desinhíbete e goza coa lingua.
9. Pode ser un rollo dunha noite. Ou unha relación para toda a vida.
10. A eficacia da lingua depende da práctica. A lingua mellora co uso. Ninguén nace aprendido!

Bitartean "..goza nazazu gehiago" harekin geratu ahal gara.
Edo honekin berotzen hasi:

03
Uzt
2007

Bizilekuak

Egunotan Lizartzan gertatutakoaren berri ez dugu eman beharko honez gero. Hartaz esateko ez zait esanda ez dagoen -edo ondo bistan ez dagoen- ezer berririk bururatzen. Txuma Murugarren musikariak Gauzen Hegoaldean blogean idatzi duen honen modukorik alegia.

Txuma irakasle ibili zen Lizartzako barnetegian, AEKrekin. Neu ere ibili nintzen "hotelean" sasoi hartan, eta neuri ere (eta beste hainbati seguruenik) etorri zait gogora Lizartzan ibili ginenekoa. Eta segidan, barnetegietan ibili garen guztiak, eta kateari jarraituta, Lizartzaren moduko "barnetegi-herriak". Eta jakina, udako barnetegiak eta barnetegietakoak... Aste honetan hasi dira aurtengoak, ez da nostalgiarako sasoi txarra.

Tira, ez naiz barnetegietako batallitak kontatzen hasiko. Gaurkoz, Lizartzaren moduko herrientzako aipamentxoa (omenalditxoa nahi baduzue).

Euskararen gordeleku deitu izan zaie inoz halako herri euskaldun txikiei, nik neuk, beste berba bat nahiago, euskararen "bizilekuak". Horietara, antzinako altxorren bila barik, bizitasunaren bila abiatu da ikaslea sarriago, halaxe iruditu zait neuri behintzat, baita sarritan aurkitu ere.

Barnetegiak ere, gau ta eguneko non-stop akademia barik, hamabost eguneko bizilekua izan dira gehienetan, ikas-komunitatea. Inguruko bizilekuarekin, euskalkiaren eta kimika pertsonalaren trabak gorabehera, gehiago-gutxiago batu da ikas-komunitatea, baina, oro har, ikas-esperientzia aberasgarria, esperientzia pertsonal gogoangarria, eta, leku horiekin lotura afektiboa gorde dute askok (Krashenek aipatzen zuen iragazki hura akaso). Izan ere, herriotako euskaldunon besoak zabal-zabalik aurkitu ditu ikasleak gehien-gehienetan.

Bizileku horiek askok dauzkate gogoan, eta bihotzean.

Sindikatu edukia