12
Mar
2007

Karrajua.kom

Gaur Joxe Arantzabalen blogean interneten sare sozial deitzen direnen inguruko mezua irakurri dut. Ning izeneko baten berri ematen digu hain zuzen ere.

Interneteko sare sozialak azken baten gune bateko erabiltzaileak interesen, gustuen, beharren edo gaien arabera batzen da. Talde horietako bakoitzari komunikaziorako baliabide desberdinak ematen zaizkio: blogak, foroak, fitxategien direktoriak, multimedia biltegiak, wikiak, eta abar. Foruen kontzeptu tradizionala osatuago nonbait. Gauza askotarako baliagarria izan daitezke: iritziak trukatzeko eta eztabaidatzeko, proiektuak bideratzeko eta jarraitzeko, fitxategiak eta dokumentuak konpartitzeko edo osatzeko, jarduerak eta ekimenak antolatzeko, edo beste barik, gai baten inguruan jarduteko.

Ning horrezaz gainera sare sozialak sortzeko eta antolatzeko hainbat eta hainbat tresna daude, eta inoiz hemen egin diegu erreferentzia batzuei: Orkut, Goingon, Elgg,... beste asko eta asko gehiago daude. Batzuk edozelako sareak sortzekoak izaten dira, eta beste batzuk gai edo interes batzuen ingurukoak. Hemen daukazue wwwhat´s new webgunearen zerrenda adibidez. Hor abaniko handia aurkituko duzue.

Aspaldian esan nuenez, karrajua.com domeinua daukat hartuta probak egiteko. Azkenengo proba Drupal 5 instalatzea izan da, eta instalazioarekin teknoendredatzen zer egin pentsatzen nenbilela Groups.Drupal ezagutu nuen, Drupal komunitateko kideak proiektu desberdinen arabera antolatzeko sare soziala. Gainera berton azaltzen dute zelan dagoen konfiguratuta.

Horrela bada, antzeko zerbait imitatzen saiatu naiz. Eta karrajua.com-en "com" horretatik tiratuta komunitatea edo sare soziala antolatzeko gunea sortzea okurritu zait. Euskalduntzean dabilen jendeari interesen araberako taldeak antolatzeko aukera ematea. Proiektuak talde-lanean garatzeko edo ikastaroak emateko ere balio dezake, Moodle-ek baino baliabide gutxiagorekin, baina malgutasun handiagoarekin aldi berean.

Kontua da alde batetik interesgarria iruditzen zaidala horrelako zerbait, baina ez dakit euskalduntzearen mundu honetan zerbaitetarako balioko lukeen. Patxitraperok aspaldian bota zuen sare sozial moduko zerbait sortzeko proposamena, eta erantzun gutxi eta baten bat eszeptikoa ere eduki zituen.

Beraz, eskertuko genizueke karrajua.com horri bisitatxoa egin eta iritzia ematea. Sartu eta saltseatu beldur barik.

Erabiltzeko sortu kontu berria ipintzen duen lekuan klikatu eta kontua sortuko duzue. Behin barruan dagoen talde batera batu, edo talde berria sortzeko aukera edukiko duzue. Talde bakoitzean momentuz hiru motako edukiak sortu ahal dira: istorioak edo mezu arruntak (blog baten antzera), liburuak edo testuak (wikia izatera heldu gabe, testu egituratuak sortu daitezke) eta inkesta sinpleak. Baliabide gehiago ipini daitezke, ideiaren bat badago, edo Drupal.org-en modulu interesgarriren bat ikusten baduzue, esan eta saiatuko gara probatzen.

Esan dudan bezala, proba baino ez da, hutsune asko dauzka oraindino (itzulpena, diseinua, antolaketa,..). Alpha bertsioan barik, alfalfa bertsioaren demoa edo jolasa baino ez dela esan daiteke, baina ideia nondik nora doan igarri daiteke.

Zer deritzozue? Merezi du horrelako zerbait antolatzea?

Esteka:

hasi egin behar

Patxi (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Martxoa 14 - 11:52-(e)an bidalia.

Nik badaukat asmoa bat sortzeko, aurki. Ea zera ateratzen dan. Herri mailako gaietarako behintzat, neri izugarri baliotsua izan leikela iruditzen zait.

Horretara jartzen naizenean, eskatuko dizut laguntza seguruasko.

Eskatu, eta gustura eman ere

Karrajua-(e)k 2007, Martxoa 14 - 17:19-(e)an bidalia.

Eskatu, eta gustura eman ere bai.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia