Zerbitzari berria ezagutu dut mundua.com-en bidez (bide batez, blogak egiteko plataforma berria wordpress-en oinarrituta): Guebs.com. Azpiegitura ona eta prezio politak eskaintzen dituela ikusita kontua zabaldu dut bertan.
Oraingo zerbitzariak baino aukera gehiago ematen ditu (azpidomeinuak, php bertsioa,..) eta hobeto dabil. Oraingo ostalari honekin eduki ditudan arazo batzuk saihesteko modukoak, Drupal 4.7 eta beste programa batzuk instalatzea, adibidez.
Laster baten hara pasatuko dut karrajua seguruenik.
Karrajua.org domeinua hemen alojatuta daukadanez karrajua.com eta karrajua.net domeinuak hartu ditut.
Joaten bazarete momentuz instalazio gordin bi baino ez dituzue topatuko: oinarrizko direktorioan drupalen instalazioa eta wikia.karrajua.com domeinuan Dokuwikiren instalazioa. Ez dago edukirik oraindik baina laster okurrituko zait zeozer.
Lehenengo domeinuaren trasladoa egin behar dut.
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
. 


jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Kaixo,
Arazorik edo laguntzarik baldin baduzu guebs.com-ekin eta karrajua.org bertara mugitzen, inolako lotsa edo dudarik gabe, emailtxo bat bialduiguzu.
Nahiz eta www.guebs.com webgune osoa gazteleraz egon, gurekin euskaraz egin dezakezu.
Ondo segi!