14
Aza
2007

Nabigatzen

nabigatzenCamile Fauque blogean Euskaraz nabigatzen tailerraren berri eman digute. Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak bere programan antolatzen dituen tailerren artean berria.

Euskararen bidez eta euskaraz teknologia berriak ezagutzea eta lantzea dute helburu.

Bilbo Hiria Irratian elkarrizketa egin diete Iraia irakasle-blogariari eta Maider ikasleari, eta berton kontatu digute blogekin hasi direla. Hain zuzen ere, tailerrerako Euskaraz nabigatzen bloga sortu dute eta hortxe dabiltza, Youtubeko bideoak sartzen hasi direla dirudi. Aurrerantzean bloga elikatzen jarraitzeko asmoa dute, oraingo ikasleekin eta etorriko direnekin.

Une honetan gogoratu dut duela urtebete inguru HABEk zabaldu zuen Internet didaktizatzen: Blogosfera euskararen ikas-irakaskuntzan ikastaroa. Hainbat blog zabaldu ziren derrepentean ikastaroko probak egiteko gehien, baina egia esanda, gehien-gehienek ez dute jarraipenik izan eta une honetan "euskaltegiblogen" panorama ez da ordukoa baino hobea.

Tira, ideia berria ekarri dute Nabigatzen tailer honekin. Internet eta teknologia euskara ikasteko bide modura, ez tresna didaktiko hutsa.

Ea oraingoan blogosfera apur bat gehiago alaitzen dugun.

Blogek gehiegi eskatzen

Patxo Landa (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Azaroa 15 - 01:51-(e)an bidalia.

Blogek gehiegi eskatzen diete pertsona arrunteei. Beharrak eta benetako interesak piztu behar dira nola edo hala jendeari idaztera bultzatzeko. Hortan gabiltza.
Benito, gogoratzen ahal duzu nola deitzen den programa bat bideoei galdeketa bat gehitzeko?
eskerrik

ESL video

Benito-(e)k 2007, Azaroa 15 - 02:33-(e)an bidalia.

Hau da behar duzuna? (ESLvideo)

Porsierto, "Blogek gehiegi eskatzen diete pertsona arrunteei" horrekin zer deitu diguzu blogarioi ba? ;-)

Animoa ba! 

blogariei, zer? entreotras:

Patxo Landa (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Azaroa 16 - 11:49-(e)an bidalia.

blogariei, zer? entreotras: idazle finak, begirada zorrotza, jakinnahia edo/eta jakinmina, partekatzeko nahia, berriztatzeko gogoa,ikertzeko gogoa, bide berriak aurkitzeko nahia, denbora asko, berriketan ibiltzeko gogoa, mugak aputzeko gogoa, zentzu artistikoa... en fin: Karrajua.org

Ez du ematen oso ondo dabilela ESLvideo, ezta?
Eskerrik

Jende arrunta

Benito-(e)k 2007, Azaroa 16 - 14:20-(e)an bidalia.

Ola! Hori guztia gara? Managerra topatzen hasi beharko dugu. ;-)
ESLvideo horrekin zer arazo eduki duzu? Oraintxe egin dut proba eta ez dut arazorik eduki. Hemen daukazu:

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia