09
Urr
2007

ESLvideo


Anibal de la Torreren
blogetik ESLvideo zerbitzuaren berri jaso dugu. Sarean blogetan, web orrietan eta halakoetan 2.0 tresnak erabiltzea gustatzen bazaizue, hau erabilgarri suertatuko zaizue seguruenik.

Sarean zerbitzu ezagunetan bideo interesgarriren bat ikusten baduzue zerbitzu erabilienetan (youtube, google video, daily motion... Euskaltuberekin probatu dut baina ez dut lortu ibiltzea), ESLk aukera ematen dizue bideoari galdetegiak, transkripzioa edo bestelako oharrak gehitzeko.

Eta esan bezala zeuen blog, orrian edo bestelako webgunean txertatzeko kodea ere ematen du.

Hemen daukazue proba bat:

Zerbitzua ingelesaren irakaskuntzari begira eginda dago nagusiki. Galdetegiak eta bideoak mailaka daude sailkatuta. Hala ere beste hizkuntzetako bideoak ere onartzen ditu (edo ez dituzte kentzen behintzat).

Arretaz begiratuko dut

haritz (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Urria 9 - 12:43-(e)an bidalia.

Kaixo!
oso interesgarria.
Arretaz begiratuko dut ea Euskaltuberentzat ere baliagarri izan daitekeen ikusteko...
Aio!

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia