Duela ordubete edo, Argia-ren "Haria" zerbitzu bikainari esker, izan dut gaurko DEIAren edizioan Xabier Larrañagak idatzi duen artikuluaren berri, "Zenbakiek bozkario" izenburupean.
Irakurtzen hasi, eta ohiko artikulu arrunt baten aurrean nengoela uste izan dut: HEAren ikasturtearen hasieraren aitzakiapean (ia 40 mila ikasle, ez dakit zenbat irakasle, ikastordu...) , motibazioaren inguruko hausnarketa bat: ikasle asko bai, baina beraien motibazio nagusia?...
Baina artikuluaren bukaerara heldu naizenean, honako hau dio Xabierrek:
"Arazoa da ideologikoki ezinbestekoa zaigun hizkuntza, ideologian eta praktikan behar ez duen jendea ikasten ari dela gehienbat. Eta jende horren gain utzi duela abertzaletasunak euskararen benetako salbazioa. Injustuaz gain, absurdoa."
Zur eta lur utzi nau honek. Artikulu asko irakurria naiz gai hauen inguruan, baina sekula ez dut antzeko baieztapenik ikusi. Zer esan nahi du benetan? Zer da injustua, norentzat?Zer iruditzen zaizue zuei?
Zuzen badago, kezkagarria; zuzen ez badago, arriskutsua.


Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Batera-batera erreakzionatu dugu ba! Neurea publikatuta eduki dut zurea ikusi orduko. Hemen dago: Batzuk eta besteak.
Iruzkinak itxi ditut nirean, eta mezu honetan egingo ditugu.
Eskerrik asko ekarpenagatik Aitor.