baliokidetza

28
Ots
2009

Euskara-agirien baliokidetzea

Duela hilabete batzuk euskara agiri desberdinak homologatu eta pareko balioak emateko lehenengo pausoa eman zuen EAEko administrazioak. HABEren agiriak, EGA eta Administrazioaren sail batzuek ematen dituzten agiri batzuk baliokidetu ziren, eta Europako Erreferentzia Markoan kokatu.

Agiri guztiak ez ziren orduan baliokidetu eta epea eman zen falta zirenak, EAEko Hezkuntza Sailaren hizkuntza eskakizunak eta Hizkuntza Eskolen agiriak, parekatze honetara ekartzeko.

Aste honetan onartu du Eusko Jaurlaritzak dekretua agiri horiek guztiak -baita EAEtik kanpoko batzuk ere- baliokidetzen dituena. Taula honetan dauzkazue kokatuta:

BALIOKIDETZA 2009

Esan bezala, EAEko hizkuntza-eskolen agiriez gainera, Nafarroako eta Madrileko HEen agiriak ere baliokidetu dira honetan.

Hutsune bat ikus liteke akaso. B1 mailatik gorakoa da baliokidetze hau, ez dago EEMaren A1 eta A2 mailei dagokien agiririk eta baliokidetzarik, Ez dakit beharrezkoak edo praktikoak diren ere, hala ere oinarri-oinarrizko ezagutza minimoa sustatzeaz eta erdaldun elebakarrak apurka-apurka (pixkabatesmuchoka) euskaran janzteaz hitz egiten hasi den honetan litekeena da kontua planteatzea.

Edozelan ere, guretzako galderak hortxe dirau: agiriarekin edo agiri barik, nola lortu mugarri horiek gainditzen joatea?

25
Urt
2008

Baliokidetzaren azken ordua!

Etxepel (Santurtziko Udal Euskaltegia) | 2008, Urtarrila 25 - 18:36



Hona hemen, jasotako prezioan, Titulu eta Hizkuntza Eskakizunen arteko baliokidetzaren inguruko azken orduko berriak.

Urtarrilaren 14an izan zuten Gasteizen gai horretaz arduratzen ari direnen batzorde-bilera (HPS, HABE, IVAP, Hezkuntza Saila).

Dekretuaren zirriborroa aztertu eta ontzat eman zuten, guztien adostasunez. Orain Jaurlaritza barruan dekretuek izaten duten tramitazioan dago; beraz, txosten juridikoak eta abar jasotzen.

Edukiei dagokienez, baliokidetuko ditu:

  • IVAPen 1 HE, Osakidetzaren 1. HE eta HABEren 1. maila (Europako Markoaren B1 maila)
  • IVAPen 2 HE, Osakidetzaren 2. HE, Ertzaintzaren 1. HE eta HABEren 2. maila (Europako Markoaren B2 maila)
  • IVAPen 3 HE, Osakidetzaren 3. HE, Ertzaintzaren 2. HE, HABEren 3. maila eta EGA (Europako Markoaren C1 maila)
  • IVAPen 4 HE, Osakidetzaren 4. HE, eta HABEren 4. maila (Europako Markoaren C2 maila).

Sei hilabeteko epea ezartzen da gainerako agiriak ere taula honetara ekartzeko (Hezkuntzako irakaspostuen 1. eta 2. HE-k, Irakaskuntzako Zerbitzu Pertsonalarena, Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak).

Aurreikuspena da apirilaren lehenengo astean argitaratzea beranduena ere, euskaltegietako ikasleen matrikulazio hasterako.


Sindikatu edukia