Euskara-agirien baliokidetzea

Benito(e)k bidalita 2009, otsaila 28 - 01:37(e)an.

Duela hilabete batzuk euskara agiri desberdinak homologatu eta pareko balioak emateko lehenengo pausoa eman zuen EAEko administrazioak. HABEren agiriak, EGA eta Administrazioaren sail batzuek ematen dituzten agiri batzuk baliokidetu ziren, eta Europako Erreferentzia Markoan kokatu.

Agiri guztiak ez ziren orduan baliokidetu eta epea eman zen falta zirenak, EAEko Hezkuntza Sailaren hizkuntza eskakizunak eta Hizkuntza Eskolen agiriak, parekatze honetara ekartzeko.

Aste honetan onartu du Eusko Jaurlaritzak dekretua agiri horiek guztiak -baita EAEtik kanpoko batzuk ere- baliokidetzen dituena. Taula honetan dauzkazue kokatuta:

BALIOKIDETZA 2009

Publish at Scribd or explore others: sport formazioa

Esan bezala, EAEko hizkuntza-eskolen agiriez gainera, Nafarroako eta Madrileko HEen agiriak ere baliokidetu dira honetan.

Hutsune bat ikus liteke akaso. B1 mailatik gorakoa da baliokidetze hau, ez dago EEMaren A1 eta A2 mailei dagokien agiririk eta baliokidetzarik, Ez dakit beharrezkoak edo praktikoak diren ere, hala ere oinarri-oinarrizko ezagutza minimoa sustatzeaz eta erdaldun elebakarrak apurka-apurka (pixkabatesmuchoka) euskaran janzteaz hitz egiten hasi den honetan litekeena da kontua planteatzea.

Edozelan ere, guretzako galderak hortxe dirau: agiriarekin edo agiri barik, nola lortu mugarri horiek gainditzen joatea?

Etiketak: | | |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Neu ere iritzi berekoa naiz. Gainera, Baztarrikak berak azkenaldian hainbeste aipatu duen "elebidun pasiboa"ren figura nolabait onartzeko bide ona izango litzateke B1etik beheragoko maila horiek ere onartzea.

Aitor (ez da egiaztatu) | 2009, otsaila 28 - 19:09 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak