idazmena

24
Ira
2006

Diktaketak

Zer: 

Diktaketak on-line lantzeko tresna batetik abiatuta egin daitekeen zerbait.

esteka: 
http://ikteroak.blogsome.com/2006/09/24/netquiz-pro-diktaketak-ordenagailu-bidez/

IKTeroek Iparraldean egindako Hitzaditza esperientziatik abiatuta dikatketa lantzeko ariketak jarri dituzte euskaljakintza webgunean.

Hemen azaltzen dute ariketa horiek zelan sortzen diren. Ez dugu azalpen gehiagorik emango beraz.

Kontua da diktaketa forman fokalizatutako jarduera dela, puntuazioan eta ortografian gehien bat. Jarduera hori osatzeko ideiak zerrendatzen saiatuko naiz hemen.

Adibidez, hona erabili duten testua:

Goizeko seiak inguru ziren eta karramarroen ontzi horiak han zerraien. Pasaiako garabiek ikusmira ezin ederragoa eskaintzen zuten behelainoaren artetik. Ontzien izenei so egin zien. Pasai Donibanerako txaluparik ez zegoen artean, pabilioietako komun abandonatuetan Martak atea jo zuenean. Atea poliki ireki zen, Martaren hatz hezurtsuen kolpe leunekin bakarrik. Goiztiar aguretu zen gizaseme horietako bat, espantu aurpegiarekin esnatu zen bat-batean, lurra jergoi hartuta zuen loalditik. (Arkaitz Cano, Pasaia Blues)

  • Diktaketan hotsen grafiari erreparatzen zaio gehien bat. Idazten diren hitzak zein diren ez da erreparatzen, gerora konturatu ohi gara zer hitz entzun-idatzi dugun. Neuri behintzat hala gertatu zait diktaketa egiten hasita. Ikasle baten kasuan areago, hitzak ez baititu ezagutu ere egiten. Horrela bada, egin orduko ezezagunak gerta daitezkeen hitzen aipamena-azalpena egin daiteke ahoz (hitzok idatzi gabe nahi bada). Kasu honetan adibidez: zerraien, garabia, ikusmira, behelainoa, hezurtsua, leuna, goiztiar, jergoi,... Ikaslearen mailaren eta abileziaren arabera aukeratuta noski. Espero diren hitzak aurkitzeak erraztu egiten du zer egina.
  • Zer gertatzen ari den, zer istorio daukagun ere ez gara idatzi ahal konturatzen. Egin aurretik kasu honetan adibidez sinple-sinple situazioaren datuak eman daitezke hasi aurretik: Pasaiko portua, goizeko seiak, Marta izeneko neska bat, Pabilioi bat, gizona pabilioiaren barruan. Egin ostean, istoria ez-osoekin jarduteko ohiko jarduera batzuk proposatu daitezke: istoria osatu, amaiera asmatu, pertsonaien bizitza eta izaera asmatu hemen emandako datuetatik...

Hemen ideia pare bat.Gehiago bururatzen bazaizkizue, erantzunen bidez bota ditzakezue.

27
Ots
2006

Zeu ere blogari

Zer: 

Blogekin zer egin daitekeen hausnarketa

Blogen inguruko jarduerak

Helburuak

  • Blogen mundua ezagutzea
  • Bloga egitea edo blog baten iruzkinak posteatzea
  • Blogetako idazkera ezagutzea eta erabiltzea
  • Eguneroko baten ikasesperientziak kontatzea,konpartitzea eta horien gainean hausnartzea

 

  • Idazkera informala ezagutzea eta aztertzea
  • Euskara batua, euskalkiak eta erregistro desberdinen erabilera aztertzea eta leku bakoitzean erabili behar den hizkuntzaz erabakiak hartzea.

Estekak eta informazioa

hiztegia

  • link, esteka
  • blog
  • web
  • e-mail, e-posta
  • i-pod
  • topic
  • wiki
  • software
  • zerbitzaria
  • webgunea, website
  • post, mezua (blogetan)
  • tag, etiketa (del.icio.us eta antzekoetan)
  • on-line
  • laster marka
  • troll
  • palm

Wikipedian hauen definizioak bilatu daitezke (euskarazkoan ez da apenas agertzen, gaztelaniazkoan gehienak agertzen dira)

Zer eginak

  • Euskarazko wikipedian terminoak gehitu (kolaborazioa eskatzen dabiltza. Zehatzago, blog hitzaren edo honen inguruko hitzen definizioak euskal wikipedian sartu. Gaztelaniazkotik edo ingelesezkotik itzuli daiteke.
  • Bloglines-en edo Aurkin topatu blog konkretuak eta sailakpenak egin: kalitatea, gaiak,...
  • Blog-post ezberdinak hartu, iruzkinak banatu eta saiatu bakoitza bere postari lotzen. Emaitza interneten bilatu.
  • Blog baten egunean egindakoa kontatu, edo asteburuan egindakoa. Eskolan sarritan egiten duguna.
  • Blog-post bat kontuan harturik, bakoitzak garatu. Egindakoak alderatu egileak idatzitakoarekin.
  • Blogak eta komunikazioa. Eztabaida. GAur egungo komunikazioa-inkomunikazioa.Blogak: komunikatzeko tresna?
  • Taldeka, blog bat egiteko lehengo urrtsak eman (ordenagailuaren aurrean azalpenak eman eta gero) diseinatu, lotura batzuk erabaki, gaia, nori zuzendua eta abar. Klaseratu eta denon artean onena aukeratu arrazoituz eta eredu horrekin hasi blog bat egiten.(Lanak banatu)
  • Blog batzuen idazkera konparatu eta erregistro desberdinak aztertu. Blogari batzuen kasuan jarri eta blog horretan erabiliko luketan erregistroa erabaki.
Sindikatu edukia