esaerak

10
Ots
2007

Eibartik

Karrajua hitzaren ingurukoak topatzen Asier Sarasuaren Eibartik blogean agertu naiz. Han aspaldian egin zuen berba honen aipamena, bera hasi eta iruzkingileek jarraitu.

Eibartik blogean bertako euskalkia, etnografia eta naturaren inguruko kontuak ekartzen dizkigu Asierrek.

Bloga irakasle eta ikasleentzako baliabide interesgarria izan daitekeela uste dut, ahozko hizkuntzaren inguruko informazioa jasotzeko gehien bat: esaerak, hiztegiak, testuak,... eta ez Eibartarrentzat soilik, mendebaldeko hizkeraz, herri-hizkeraz eta euskara biziaz oro har interesa daukan edonorentzat baino. Euskaltegietan ere Euskaltzaindiaren arauez gain, euskara hori ere interesatzen zaigu ezta?

Bestalde, Eibartik blog hau eredu ona da nire ustez blogek eduki dezaketen funtzio didaktiko-dibulgatiboa erakusteko. Ahozko hizkera modu erakargarri eta erraz baten (ikaslearentzat adibidez) ezagutarazteko kasu honetan. Baten batek bere (inguruko) hizkera zabaldu, ezagutarazi eta gaurko euskarari harekin ekarpena egin  nahi badio, hemen dauka kopiatzeko eredu ona.

02
Ira
2006

Gotzon Garate: atsotitzak

 

Gotzon Garatek batutako atsotitzak eta gaztelaniazko, ingelesezko eta latinezko baliokideak. Bilduma handia eta kontsultatzeko erraza.

Sindikatu edukia