Ikasleak blogari

Benito(e)k bidalita 2009, otsaila 17 - 02:08(e)an.

Blogaren heriotza iragarri eta iragarri dabiltzan sasoi honetan ondo dator blogosferari errepasoa egitea. Eta gure unibertso txiki honi dagokionez, uste dut badagoela azkenotan aipagarri den gauza bat: ikasle blogariak.

Ez euren kopuruagatik, gutxi dira egia esanda, baina ikasleari horrelako edozein ahalegini ekiteko daukan merituaz gainera, blog hauen bizitasuna da aipagarria.

Une honetan hiru dauzkat nik "fitxatuta"

Hiruretan erantzun eta saltsa gutxi irakurleen partez. Blogariok badakigu zein etsigarria izaten den idatzi eta inork "kaixo" batekin ere ez erantzutea. Ikaslea izanda horrelako gauza bati ekiteko behar den gogoa, ilusioa eta adorearekin larriagoa. Ikaslea izanda behar eta bilatzen duzun elkarreragin ditxoso horren falta hain zuzen ere.

Sare sozialak daude gaur egun modan. Baina ahazten zaigu blogak ere sare sozialak ehuntzeko tresnak direla. Eta sare sozialez ari garenean pertsonen sareez ari gara. Gogoetak, kezkak, berriak, zalantzak, ideiak eta  sentipenak hizkuntzaren bidez partekatzen duten pertsonak, komunikazio guneak. Pertsonen arteko konexioak esango lukete aurreratuenek, ez makinen arteko konexioak.

Ikasleak behar du sare soziala hizkuntzan trebatuz joateko, eta internetek eskaini ahal dio sare sozial bat, eta sare sozial horrek zerbait erakargarri eman behar dio pertsonari.

Batzuek nahiago izango dute nabarmentzea eta "famosoa" izatea baino ez dela bilatzen eta interneten inguruko halako mito mediatiko guztiak. Ez da hala izaten nire ustez, baina ez naiz horretan sartuko. 

Pertsona batzuk ahalegintxo bat ari dira egiten, ilusioaz. Ez da edonorentzako ahalegina, ez posiblea edo erakargarria guztientzat, argi dago. Baina ahalegin horrekin batera komunikatzeko eta ikasteko bide posible bat ari dira zabaltzen beste batzuentzat.

Eta, egia esanda, eredu eta laguntza pobrea ematen diegu eredutzat gaituzten irakasleok. Ala ez?

PD. Eredu pobrearena autokritika parte batekin dator.

Etiketak: | | | |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Aupa Benito,
Erandioko Udal Euskaltegiko blogaren loturak 'Euskarazoak'-era eramaten zaitu. Zuzena hau dela uste dut: http://www.blogari.net/erandioeusk

jon (ez da egiaztatu) | 2009, otsaila 17 - 10:54 | erantzun honi

Eskerrik asko, Jon. Kopipaste masiboaren ajeak ;-)

Benito | 2009, otsaila 17 - 12:00 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak