07
Ots
2007

Hizpide 62

hizpide62Hizpide 62 irten da. Hau da aurkibidea:

Ikerketak:

  • Joseba Ezeiza: Ikasle hasiberriei euskara irakasteko meterialak (I): Hiru mugarri gaitasun komunikatiboa jomuga.

0 mailatik abiatzen direnentzako ikasmaterialetan HEOKen printzipio kurrikular batzuk nola jasotzen diren aztertu nahi du Josebak lan horretan.

Bestelako lankidetzak

  • Agurne Azpitarte eta Natxo Guillén: Internet ikasgelan: wikiak.

Agurne eta Natxo sareak eskaintzen dituen baliabideei begirako seriea egiten ari direla dirudi. Webquest-ekin hasi ziren, blogekin jarraitu eta orain wikiekin datoz. Wikiak tresna interesagarriak direla uste dugunok ongi etorri baino ezin diogu esan..

  • Josu Perales: Ingurune naturala eta ingurune formala: gaia zertan den.

Tituluarekin argi geratzen ez bada, Josu Peralesek hizkuntza ikasgelan ikasi eta erabiltzen den lekuan ikasi horren artekoaz jardun nahi du. Askotan aipatzen den kontua baina horretaz irakurtzea zaila dena.

Euskararen kutxa

  • Pello Esnal: Hitz ordena lantzen.
  • Pello Esnal: Lexikoa lantzen.

Laugarren maila garatzeko lanetatik datoz Pello Esnalen bi hauek. Batean sintaxia eta bestean lexikoa ditu hizpide.

Irakurri barik ezin esan, baina gauza interesagarriak datozela dirudi, irakurri ostean esango dizuet. Eta jakina irakurri eta komentatu nahi badituzue, badakizue hemen kantxa daukagula.

Gauzatxo baten falta sumatu dut. Hemen Karrajuan Iñaki Muruak aipatu zigun partaidetzaren inguruko ikerketa hain zuzen ere. Hurrengorako izango da beharbada.

Hizpidekoak

plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Otsaila 11 - 20:56-(e)an bidalia.

Boteprontoko balorazioak badira ere, hona labur-labur Hizpiden agertzen diren artikuluei buruzko balorazioa:

  • Ikasle hasibedrriei euskara irakasteko materialak (I): Hiru mugarri gaitasun komunikatiboa jomuga. Joseba Ezeiza.

             Lan sistematikoa eta zehatza iruditu zait, non ikusten den HEOKek zenbateraino eragiten
          duen material hauen diseinuan. Ezin ukatu eragina izan baduela, baina ez nahi adinakoa
          eta  ezta norabide argikoa ere. Bada pentsa, materialaren erabilera jaisten bagara. Pozik
          hartu dut lana. Badirudi HEOKen inplementazioaren ebaluazioan hasiak garela. Bada garaia!

 

  • Internet ikasgelan: wikiak. Agurne Aizpitarte, Natxo Guillén.

          Bat nator zurekin, artikulu arina, garbia eta praktikoa iruditu zait. Adibide potenteagoak
          beharko lituzkeena baina.

  • Ingurune naturala eta ingurune formala: gaia zertan den. Josu Perales.

          Hizkuntza baten eskurapenean ikaskuntza akademikoa eta murgilketaren uztarketaz. Alegia,
          ikaskuntza formala eta ez formalarenaz.
          Artikulu sakona eta argi erakusten diguna zer nolako aukera  eta beharra dugun sare
          sozialak eraikitzeko. Hemen sartuko lirateke Mintzalagunak... AEKn gehiago ari zarete
          honetan baina beste sare batzuetan dihardugunoi ematen digu zer pentsatu kontu honek.

  • Hitz-ordena lantzen. Pello Esnal.

             Txapela kentzeko moduko artikulua. Galdegaiaren kontua ederki asko argitzen duena baina           askoz haratago ere badoana. Besteak beste, gramatika bere tokian ipintzen du eta 
          estrategia komunikatiboen garrantzia azpimarratzen. Interesgarria oso.

  • Lexikoa lantzen.  Pello Esnal.

         Aurrekoa baino arintxoagoa iruditu zait. Buelta pare bat gehiago behar duenaren sentsazioa
         izan dut.

 Badakit egin ditudan komentario batzuetan murrizkeriaz jokatu dudala baina hemen bota ditudanak azaleko inpresioak baino ez dira. Dena den, horietako zenbait artikuluk egin dudana baino irakurketa pausatuagoa behar dutela aitortu behar. Ea denbora apur bat ateratzen dugun non edo nondik.

Materialarena

Karrajua-(e)k 2007, Otsaila 11 - 21:23-(e)an bidalia.

Oraintxe ibili naiz Joseba Ezeizarena irakurtzen. Bat nator zurekin, lan sistematikoa eta zehatza. Izan ere, bibliografia ikusita badirudi doktorego tesi baten barruko lanaren lagina dela. Hala ere, burutazio pare bat etorri zaizkit.

  • Curriculumaren ebaluaziorako jarraibidea izan daiteke Josebaren lan hau, duda barik, baina, HEOKen teoria noraino betetzen den enfokatuta dagoela iruditu zait. Ondo, baina horrekin batera beste ikuspegi batetik ere hartu behar da ebaluazio hori nire ustez, erabiltzailearen ikuspuntua eta emaitzak. Alegia, ikasmaterial horiek, curriculumaren oinarrien betekizuna gora-behera, zer emaitza lortzen duten eta erabiltzaileek (ikasle zein irakasle) horiekin zer pertzepzio duten ere aztertu beharko litzakete: egokitzapena, ulertzea, asebetetzea, erabilgarritasuna,... Aldi berean, ondo egongo litzateke emaitzak ere aztertzea, ikasmaterial bata edo bestea erabilita zer lortzen den, aurrekoa da horren parte bat, eta horrekin batera, hasiera mailako epean ikas-helburuen betekizuna. Azken baten teoria kurrikularra ere ebaluatu behar da, ez haren betekizuna soilik.
  • Ondo egongo litzateke era berean, Josebaren lanaz baliatuz, ikasmaterialen azterketa zabaltzeko gidoiak edo formazio-jarduerak prestatzea. Ez dakit Josebak horretarako asmorik daukan, baina hurrengo pausoa izan behar du nire ustez. Aspaldian idatzi nuen zerbait material-kritikaren beharraz hain zuzen ere.
  • Josebaren ondorioei erreparatuta, argi dago oinarriak praktikara eroaten ez gabiltzala bizkor. Gainera, aztertu dituen ikasmaterial gehinenak "inpekableenatakoak" izan beharko lukete, HABEtik bertotik etorri direnak gehien bat. Honek pentsarazten dit euskaltegietako irakasleen egunez eguneko jardueran zelan ote gabiltzan.
  • Azken baten, HEOKen bezala, praktika pedagogikoan ere ezagutzatik erabilerarako continuum-ean etenak daude.

Josu Peralesena irakurtzen hasi naiz orain. Ea zer dioen. Jarraituko dugu.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia