Gaur heldu zait HABEk argitaratzen duen Hizpideren azkenengo alea, 61.a. Ez dut irakurtzeko astirik izan oraindik, gainetik ikusi baino ez. Lau artikulu datoz oraingoan:
- Corpus linguistikoa eta konkordantzien gaineko bat. Nati Abasolo eta M. Jose Lasherasek sinatuta. Azkenotan HABEtik konkordantziaren ingurukoak dabiltza zabaltzen, ikastaro pare bat ere egin da.
- Hiztegia ebaluatzeko tresna eta teknikak izeneko bat, Rosa Maria Jimenezek eginda. Titulua erakargarria da, irakurri beharko.
- Pello Esnalek puntuazioa lantzearen inguruko artikulua dakar oraingoan. Pello lehenago ere ibilita dago puntuazioa eta idazkera zaindua lantzeko materialak eta liburuak egiten. Lankide batek gomendatu digu gainera.
- Larry Vandergrift-en artikulu baten itzulpena: Ikusteko entzutea ala entzuten ikastea. Izenburu erakargarria hau ere, neuretzat eta besteren batentzat behintzat (gure erreguak entzun ote dituzte?
). Hemendik hasiko naiz irakurtzen.
Aurreko baten ere galdera bera egin nuen. Hizpide irakurtzen da euskaltegietan? Haren gainean zerbait komentatu edo egiten duzue? Orduan ez nuen erantzunik jaso, hain gutxi irakurtzen da?
Irakurtzen duzuenok zelan baloratzen duzue? Nik neuk behintzat azkenengoetan gauza interesgarri pare bat topatu ditut. Gaur berton adibidez lankide batzuk ibili gara azkenengo argitatalpenetako baten gainean lantxo bat antolatzen.
Dena dela ez dakit zergatik urruneko sentsazioa ematen dizkit bertako artikulu askok. Hizkera ote? Maketazioa? Ez dakit, artikuluak idatzi baino blogeatzea nahiago dudan arrazoi berdina izango da?
Tira ba, edozelan ere artikuluon gainean zerbait komentatu nahi baduzue besterik ezean hemen daukazue plazatxu bat. Neu ere irakurri ahala saiatuko naiz berton zeozer plazaratzen. Ea ba!
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu


jasotako azkenak...
Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en



Irakurri berri dut Hizpiden Ikasteko entzutea ala entzuten ikastea? artikulu mamitsua. Beronen haritik burutazio batzuk egin gura nituzke. Hona:
Entzumena funtsezko trebetasuna izanagatik, ezezagunena da; berezko duen zailtasunagatik, akaso.
Orain arte erabili dugun eredua (entzunez ikasi) gainditu edo garatu beharrekoa da. Beronetan nagusitu den ibilbide didaktikoa honako hau izan da:
1- Aurreikuspena-kontextualizazioa (hiztegia/ gaia/ erantzun beharreko galderak....)
2- Entzun
3- Erantzun.
Irakasleak, batez ere, ibilbidearen lehenengo eta azkenengo uneetan parte hartzen du, testuinguratzen eta ebaluatzeko garaian, alegia; baina entzuteko prozesuan ezer gutxi laguntzen dio ikasleari.
Prozesuak, goitik beherakoak zein behetik gorakoak (honexek, batik bat), berebiziko garrantzia du baina oso prozesu konplexua da, non estrategiak giltzarri diren.
Estrategia eraginkorrak identifikatzeko eta irakaskuntzaren etapak definitzeko egiten ari diren lanen berri ematen digu Hizpideko artikuluak . Ez legoke batere txarto gurean ere baten batek talderen bat osatu eta honi ekingo balio (I+G).
I + G ren beharrean gara euskararen irakaskuntzaren zenbait alorretan. Bada garaia honetaz norbait ardura dadin. Ez dakit HABEren eskumena izan behar duen ala AEK, IKA , EHU edo dena delakoarena baina bada garaia zer edo zertan tajuz hasteko.
IKTak oso tresna baliotsuak izan litezke entzumenaren behetik gorako eta goitik beherako prozesuen lanketan. Garrantzitsua liteke euskara ikasteko programa informatikoetan trebetasun honi dagokionean arduraz jokatzea ibilbidearen diseinuan.
Beste zenbait kontu (artikulukoak edo ez) trumilka eta anabasean (gehiegi ez luzatzearren):
Bizitza errealean modu desberdinetan entzuten dugu, helburuaren arabera.
Zer erabiltzen da gehiago ikasgelan entzumena lantzeko CDa ala telebista / ordenagailua/DVDa? Eta bizitza errealean?
Egiten ditugun ebaluazio galderetan, errespetatzen al da ulermen transazionala?
Deskodifikatze abiadura hobetzeko estrategiak garrantzitsuak badira ere, eragina du gramatikaren eta lexikoaren ezagutzak.
Entzumen prozesuaren automatizazioak leku gehiago egiten dio memoria aktiboari.
Irudikapenak eta igurikapenak hurbil egon behar dute. (hasierako mailetan entzumenak prebisiblea izan behar du)
Entzungaien tipologia kontuan eduki behar da.
eta abar, eta abar...
Beno ba, Benito, ari gara zerbait ikasten txakoli eta kaipiriña artean. Zaila da gaia baina interesgarria oso. Eskertzen dut HABEk eskainitako teoria. Praktika, berriz, ... pena eman zidan azkenengo mailetako azterketetan entzumena "maria" bihurtuta ikusteak (arituko gara honetaz ere, halako batean). Ona izan.