Falatzen zuen txinatarra

Benito(e)k bidalita 2007, urria 5 - 15:16(e)an.

Gonzalo Torrente BallesterGalizia partera egin dugu osteratxo zibernautikoa. Txerrak eta bestek gomendatutako Made in Galiza blogera. Aurreko egunotan ikasleen motibazioaz, asmoez, interesaz eta abarrez jardun dugula, Séchu Sendek blogean jaso duen istorio hau irakurtzea gomendatzen dizuet: O chinés que falava galego em Nova York.

Alegia edo fabula gisa hartu eta pentsatu..... edo umoreaz gozatu beste barik.

Ez duzuela galegoa "falatzen"? Ou! Trankil! hemen itzulpen kaseroa:

Dioetenez, Torrente Ballester idazlea New Yorken zela, saudadeak (herrimina nahi baduzue) jo zuen gogor egun batean.

Eta saudadeak inon jotzen badu, sabelean jotzen du gehien bat, hala bada, Torrente Ballester Galiziako jana ematen duen etxe baten bila hasi zen hiri osoan.

Eta -ez da zaila izaten- aurkitu egin zuen.

Sartu, jezarri eta hantxe dator zerbitzaria. Txinatarra berau bata!

Que vai querer o senhor? Galdetu dio zerbitzariak galizieraz.

Harritu egin da Torrente txinatarrari galizieraz entzunda, hala ere caldo bat eskatu du hasteko.

Zerbitzaria etorri, joan, zerbitu eta galizieraz egiten du berba denbora guztian, eta Torrente, txinatarra galizieraz berbetan egundo ikusi barik -Camarinhaseko azentuarekin gainera-, hari hain bitxia iritzita, bazkaria pagatu eta tabernako nagusiari hurreratu zaio.

- Kaixo, begira... gauzatxo bat galdetu behar dizut... atrebentzia ez bada... Zelan egiten du hain ondo txinatar honek galizieraz?

Eta ugazabak atzamarra ahoaren aurrean ipinita honela erantzun dio:

- Ixoooool! Ixilik egon ba! Ez esan ezer! Ingelesa ikasten ari dela sinestuta dago eta!

Etiketak: | | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Hau ez da izango halako estrategia bat? Wink

Benito | 2007, urria 8 - 16:04 | erantzun honi

Ta hala da, ez da batere zaila galiziarrak aurkitzea NYen, jatetxe espainiar guztietan dira orensetarrak.

Jabi (ez da egiaztatu) | 2007, urria 21 - 12:19 | erantzun honi

Galiziarrek guk baino arazo gutxiago edukitzen dute mundura zabaltzeko. :D

Benito | 2007, urria 21 - 19:49 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak