18
Ira
2007

0708 kanpaina eta doakoak

Aurrera doa matrikulazio kanpaina. Joan den larunbatean gehigarri hau banatu zen Vocento taldeko egunkariekin. Euskaltegi talde batek sustatu du gehigarria Ikusi, ikasi. Da el paso hacia el euskera leloarekin.

Barruan Mertxe Mugika (AEK) eta Gurutze Sarasolarekin (IKA) elkarrizketa, informazio-artikulua eta euskaltegien zerrenda.

Ikasbilen ere agertu da albistea.

Dena dela gaurko slogan indartsuena Santurtziko Udal Euskaltegiko webgunean ikusi dut: Euskara doan ikasi!! Argudio komertzial eztabaidaezina.

Santurtzin ez dituzte klaseak debalde emango hala ere. Albistea bestelakoa da, baina ez horregatik interes gutxikoa. Baliabide Zentro Birtuala antolatu dute santurtziarrek, han gunean erregistratu ostean, testuak, ikastaroak eta kontsultarako baliabideak eskainiko dituzte doan, norberak bere kontura erabiltzeko hala ere.

Era berean, gaur Maite Goñi ikteroak aspaldian zabaldu zuen EGA ikastaroa osatu eta berrantolatu duela kontatu digu. Lan polita egiten dabil Maite. Susmoa daukat hala ere euskaltegietako jendearen kolaborazio gehiago bereziki estimatuko lukeela.

Publizitateaz hasi gara, baina Santurtzikoak eta Maite ez dut uste publizitateagatik ari direnik. Baten batek pentsatuko du horrelakoekin jendea ez dela euskaltegietara etorriko akaso. Nik kontrakoa uste dut, baliabideen zabalkundeak euskara ikastera animatzeko eta euskaltegietara etortzeko gehiago egingo du animatu uxatu baino.

Hori bai irakasleari buruko min bat ekar diezaioke honek guztiak, ezin izango da materiala banatzera mugatu.

Tira ba, neuk ere egingo dut neure ekarpen txikitxoa.

Bide batez, zorionak Iruñeko Donibaneko Irrintzikoei.

Aupa, Benito! Ez dakizu zuk

Maite (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Iraila 18 - 11:26-(e)an bidalia.

Aupa, Benito!

Ez dakizu zuk ondo zenbat estimatuko nukeen, zuk diozun bezala, euskaltegietako irakasleekin lankidetza! Eskarmentu handia alfabetatze lanetan, ikuspuntu ezberdina (ikasteko-erakusteko baldintzak ere halaxe direlako) eta urteetan ekoizten joan zareten material didaktiko guztiz interesgarria...Zenbat daukagun ikasteko, ezta? ;-)

Eta, hori bai, ez dezala inork pentsa guk egiten dugunarekin inori ogia kenduko diogunik (ekoiztutako guztia beti gehigarri gisa erabilia izateko sortua da). Irakaslearen presentzia erabat ordezkatua izatetik lekutan gaude! :-)

Deialdia

Benito-(e)k 2007, Iraila 18 - 12:52-(e)an bidalia.

Mezuarekin azken batean halako deialdia egin nahi izan dut zurekin kolaboratzeko. Ainhoa Ezeizak ere bota zuen aspaldian erronka.

Zeuk esan duzu, jendea asko dabil eskarmetu handiarekin EGA ikastaroetan. Ikastaroa diseinatzeko ez ezik, materialak eta ideiak konpartitzeko ere asko eman dezakeena.

Animatzeko baina, bi oztopo gainditu beharko dira: konpartitzeko ohitura falta, eta teknologiaren beldurra.

Ea inor animatzen den hesiok apurtzen. 

...eta zuk segi horrela, e!Smile

0708 kanpaina eta doakoak

Maite (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Iraila 18 - 23:48-(e)an bidalia.

Aupa, berriz!

Ni erabat prest biltzeko eta ditugunak mahai gainean jartzeko, ideiak botatzeko, jasotzeko...kolaboratzeko. Eta teknologia arloan ere txirriki-txarraka aurrera goazenez, ba, horri ere gero eta beldur gutxiago; beraz, hitzordua jartzea besterik ez dugu! Ainhoa eta biok hasita gaude zerbaitetan baina sei begi lau baino hobeto, ezta? :-) :-)

Joe, nire izen-abizenak

Ainhoa (ez da egiaztatu)-(e)k 2007, Iraila 19 - 00:24-(e)an bidalia.

Joe, nire izen-abizenak horrela ikusteak lotsa pixka bat ere ematen dit... Baina bai, garbi dago konpartitzeko ordua heldu dela. Blog hau bera oso adibide ona iruditzen zait.

Materialen konpartitzearen kontua ez dut uste bakarrik kultura edo teknologia kontua denik, azken batean orain doan egiten ari naiz lehen ordainpean egiten nuen lan bat, materialen ekoizpenarena, alegia. Gustatzen zait konpartitzea, asko, baina hori ere kontuan hartu behar da, batez ere euskaltegietan dugun soldata eskasetik asko daukala badakigunean.

Bestalde, euskaltegietako langileok inoiz ez dugu planteatu gure lana aberasteko, beraz, hori azkenean gure alde :D Betidanik mugitu gaitu euskararekiko eta euskara irakastearekiko maitasunak.

Oraingoz EGA prestatzeko ikastaro baten gabiltza lanean, nik beste bizpahiru ikastaro ditut diseinu fasean konpartitzeko, Administrazioko 2HE eta 4HE lantzeko... Boluntarioak ongietorriak izango dira, inor lehenengo urratsetarako? Nik horretan ez dut eskarmentu nahikoa.

Mila esker ondoren iritsi garenoi bidea zabaltzeagatik.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia