historia

02
Urt
2007

Tribial arkeologikoa

Zer: 

Azalpen baten ostean egiteko jolasa edo ataza baterako ideia

esteka: 
http://karrajua.netcipia.net/xwiki/bin/view/Blog/Telebistakoproba

Karrajua klonatzeko probekin tontamentean hasi nintzen eta dagoeneko ez dakit zenbat karraju dauzkadan probako  lekuetan. Badakizue karrajua klonatzeko probako bloga zabaldu nuela mahatsorriak.org komunitatean eta gerora han jarraitu dudala aurkitu ditudan klonatzeko tresnak apuntatzen. (Karraju honen sarrera-orriko eskumako barran, beheko aldean, dauzkazue blog horren azkenengo mezuak).

Azkenengo deskubrimenduetako bat Netcipia zerbitzua izan da, halako wikiblog interesgarria. Han ere probatzeko kontua zabaldu eta zerbait idaztearren duela gutxi Mahatserriko Berbalagunakoekin Iruña-Veleiara egin genuen irteeratik ekarri nuen bideo batekin klaserako egin daitekeen kontu bat probarako idatzi, eta tira, igual ideiak baten bati balio diezaioke eta hona ere kopiatuko dut badaezpada. Ideia ez da nire-nirea gainera, Getxoko Egizuko dinamizatzaile Rozio eta Landerrena baino (bueltan autobusean egiteko jolasa izan zen).

Hau da bideoa:


  • Bideo hau Iruña-Veleiako aztarnategira egin genuen bisitan hartu nuen. Gidaria eraman genuen, bideo-pasarte honetan hango kontu baten azalpena grabatu genuen. Kamara digital arruntarekin eginda dago. Ikasmaterialak eta dokumentuak sortzea gero eta errazagoa da bada.
  • Honekin jolasa proposatuko dizugu, ondo ezagutzen duzun jolasa: tribiala.
  • Ikusi bideoa lasai zenbatnahi bider, zerbait ulertzen ez baduzu galdetu irakasleari arazo barik. Dena ulertu duzunean, klasean egingo dugun tribialerako bi galdera prestatu behar dituzu.
  • Hitz batzuen esanahia asmatzeko modua: Harresia Aztarnategia

Ideia sinple-sinple jarri dut hemen, adibide bat baino ez da eta zer esanik ez dago egokitzapen ugari egin daitezkeela. Bideo dibulgatibo edo dokumentalekin egin, leku batera (museoak, naturguneak,..) egiten diren bisitaldi gidatuen ostean. Tribial baterako galderak edo edozein lehiaketa-modukorako galdetegiak prestatu. Norberaren esku hori guztia. Hobetzeko edo osatzeko zerbait okurritzen bazaizue hemen azaldu dezakezue.

10
Mar
2006

Borreroa. Herritarrek gorrotatutako funtzionarioa

Zer: 

Borreroen inguruko erreportajea: Argia 2031

esteka: 
http://tinyurl.com/oqojr

Ataza baterako ideia bat

Testuaren interneteko bersioa hartu eta aragazkirik gabe folio baten itsatsi eta banatu

Argazki batzuk eman aparte. Testua maketatzeko esan digute eta argazkiak non jarri markatu behar dugu testuan. Aukeran argazkiak oinarekin ala argazki-oinik gabe ematea.

Argazkiak ARGIAko erreportajetik atera daitezke edo bestela interneten bilatu halako motiboak (urkamendia, pikuta, sorginak erretzen, Berlanga,...) 

Argazkiak bestalde, atazaurrean erabili daitezke gaia pizteko.

26
Ots
2006

Pontoiko fabrika

Zer: 

Narrazio edo kronika historikoa

esteka: 
http://tinyurl.com/rmwc3

Pontoiko fabrika

Pontoiko fabrika

Zer da?

Bilboko eraikin baten historia, Pontoiko fabrika. Narrazio historikoa da beraz. Datak, gertakariak ugari.

Zertako?

  • Narrazio historikoak ulertzen laguntzeko
  • Eduki soziokulturalak agertzeko: karlistadak, Bilboren historia,..
  • Narrazio historikoaren denboraren garapena eta gertakarien hurrenkera identifikatu. 

Zer egin?

  • Kronograma
  • Pasarte baten aipatzen diren lekuak eta gertakariak mapan kokatu eta etiketatu
  • Pontoiko fabrikaren historia lehenengo pertsonan kontatu. Narrazio literarioragoa. Blogaren itxura ere eman dakioke.
  • Historia-zati hau ahoz kontatzeko esposizioa prestatu.
Sindikatu edukia