kantuak

24
Mai
2009

Spotify: musika sarean eskura

Ez da berria, duela hilabete batzuk ipini zen abian Spotify zerbitzua. Zer den? Interneten zuzenean musika entzuteko aukera ematen duen zerbitzua. Eta katalogo zabal-zabala dago benetan, izan ere, inbentoaren atzetik musika industriako marka handiak daude. Beraz, Internet eta musika hitzekin batera agertzen diren susmoak, beldurrak eta polemiketatik libre egon beharko luke.

A, baina orduan musikari famatuen musika baino ez da egongo, gurea ezer ez. Ez pentsa, sartu eta Euskal Herriko musika ere ugari dago, hemengo disketxe batzuk ere apuntatu direla ematen du. Alegia, dena ez, baina euskarazko musika asko, eta klasiko gehienak ditugu hor, gure klaseetan erabili ohi ditugun horiek hain zuzen ere: Itoiz, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Oskorri, Su ta Gar eta abar. Bilatu baino ez da egin behar.

Eta erabiltzeko zer egin behar da?

  1. Zerbitzuaren orrira joan eta logeatu. Oraingoz gonbidapenen bidez baino ezin da sartu. Dena dela, gonbidapenak lortzea ez da zaila izaten. Dagoeneko izena emanda dagoen erabiltzaile bati eskatu, edo bestela sarean ere aurkituko duzue modua erraz asko.
  2. Programa jaitsi eta instalatu. Mac Os eta Windows-erako bertsioak baino ez daude oraingoz. Linux-en Wine programaren bidez instalatu behar da.
  3. Programa abiarazi eta hasi musika entzuten.

Aukera interesgarri batzuk ditu, musika zerrendak egin eta partekatu, kantuen link-ak bidali (baina entzuteko programa instalatuta eduki behar da). Katalogo interesgarria euskaraz ere, eta momentu batean kantu baten bila bagabiltza baliagarria izan daiteke.

Zerbitzua doan da oraingoz, publizitatea sartzen ari dira, eta gerta daiteke entzunaldi baten erdian iragarki bat entzun behar izatea, baina oraingoz ez da oso agresiboa izaten. Ordainduzko kontua hartuz gero, publizitatea kendu egiten dute. Hori bai, entzuteko Internet-era konektatuta egon behar da, eta klasean ez dugu izaten., erremedioren bat badago hala ere..

Dena dela, badira beste leku batzuk musika ezaguna entzun eta jaistea ahalbidetzen dutenak: goear, deezer, grooveshark... Eta beste bide batzuk ere bai, Interneten apur bat ibili denak berehala ezagutzen dituenak eta hemen zertan aipatu ere ez daudenak, ezta?

Ausartzen/animatzen bazarete hemen dituzue euskaltegiko klasikoen link batzuk:

Egun batean euskara ikaslearen hit parade-a egin beharko dugu.

24
Ots
2008

Kantuarekin eta kantuz ikasi


Cuaderno Intercultural blogean baliabide eta testuen bilduma interesgarriak ari dira publikatzen hizkuntzaren irakaskuntzarako. Jolasen erabileraz edo AOIren inguruan adibidez.

Oraingo honetan "Canciones para enseñar lenguas" artikuluan testuen, aktibitateen eta baliabideen bilduma interesgarria egin dute. Gaztelaniaren irakaskuntzari begira batik bat, ingeleserako baliabideren bat ere apuntatu dute.

Gurean, kantuzaleak izaten ei garela, ideia politen bat atarako dugu ohiko hutsuneak bete horretatik harago.

Nik beti pentsatu dut kantuek letran esaten dena baino gehiago daukatela atzetik, baita hizkuntz-ikaslearentzat ere. Hau da, entzutezkoaren ulermena ez ezik, gauza gehiago ipintzen direla jokoan: erreferentzia soziokulturalak, gustuen eta sentimenduen adierazpena, balorazio kritikoa, narrazioa... eta ez bakarrik kantariaren aldetik.
Adibidez:

04
Api
2007

Musikaz blai

Musikaz blaik euskal musikaren atari nagusitzat deskribatzen du bere burua. Zerbitzu batzuk eskaintzen ditu:

Horrez gain, edukiak komentatzeko aukera ematen du.

Euskarazko musika baino ez omen dago datu-basean, hau da, euskaraz kantatuta edo titulatuta dagoena. Hala ere, webgunean, mugaz bi aldeetakoei zuzenduta dagoen arren, gaztelania da nagusi, erabiltzaileen iruzkinak edo albisteak ez badaira. Hizkuntza desberdinetan irakurtzeko aukerarik ez du ematen.

Kantuen letrak eta artisen informazioa aurkitzeko leku ona izan daiteke.

02
Mai
2006

Aho bete kanta

Euskarazko kantuen bilduma handia. Hitzak, partiturak eta iruzkinak.

Sindikatu edukia