24
Mai
2009

Spotify: musika sarean eskura

Ez da berria, duela hilabete batzuk ipini zen abian Spotify zerbitzua. Zer den? Interneten zuzenean musika entzuteko aukera ematen duen zerbitzua. Eta katalogo zabal-zabala dago benetan, izan ere, inbentoaren atzetik musika industriako marka handiak daude. Beraz, Internet eta musika hitzekin batera agertzen diren susmoak, beldurrak eta polemiketatik libre egon beharko luke.

A, baina orduan musikari famatuen musika baino ez da egongo, gurea ezer ez. Ez pentsa, sartu eta Euskal Herriko musika ere ugari dago, hemengo disketxe batzuk ere apuntatu direla ematen du. Alegia, dena ez, baina euskarazko musika asko, eta klasiko gehienak ditugu hor, gure klaseetan erabili ohi ditugun horiek hain zuzen ere: Itoiz, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Oskorri, Su ta Gar eta abar. Bilatu baino ez da egin behar.

Eta erabiltzeko zer egin behar da?

  1. Zerbitzuaren orrira joan eta logeatu. Oraingoz gonbidapenen bidez baino ezin da sartu. Dena dela, gonbidapenak lortzea ez da zaila izaten. Dagoeneko izena emanda dagoen erabiltzaile bati eskatu, edo bestela sarean ere aurkituko duzue modua erraz asko.
  2. Programa jaitsi eta instalatu. Mac Os eta Windows-erako bertsioak baino ez daude oraingoz. Linux-en Wine programaren bidez instalatu behar da.
  3. Programa abiarazi eta hasi musika entzuten.

Aukera interesgarri batzuk ditu, musika zerrendak egin eta partekatu, kantuen link-ak bidali (baina entzuteko programa instalatuta eduki behar da). Katalogo interesgarria euskaraz ere, eta momentu batean kantu baten bila bagabiltza baliagarria izan daiteke.

Zerbitzua doan da oraingoz, publizitatea sartzen ari dira, eta gerta daiteke entzunaldi baten erdian iragarki bat entzun behar izatea, baina oraingoz ez da oso agresiboa izaten. Ordainduzko kontua hartuz gero, publizitatea kendu egiten dute. Hori bai, entzuteko Internet-era konektatuta egon behar da, eta klasean ez dugu izaten., erremedioren bat badago hala ere..

Dena dela, badira beste leku batzuk musika ezaguna entzun eta jaistea ahalbidetzen dutenak: goear, deezer, grooveshark... Eta beste bide batzuk ere bai, Interneten apur bat ibili denak berehala ezagutzen dituenak eta hemen zertan aipatu ere ez daudenak, ezta?

Ausartzen/animatzen bazarete hemen dituzue euskaltegiko klasikoen link batzuk:

Egun batean euskara ikaslearen hit parade-a egin beharko dugu.

Spotify

Marian (ez da egiaztatu)-(e)k 2009, Maiatza 25 - 23:18-(e)an bidalia.

Gonbidapenik gabe ere erregistra zaitezkete: https://www.spotify.com/en/get-started/

Goiko helbidean sartu, erregistratu, programa jaitsi eta instalatu. Besterik ez.

Adi egotea zer den!

Benito-(e)k 2009, Maiatza 26 - 00:30-(e)an bidalia.

Konturatu ere ez izena emateko kantxa ireki dela. Eskerrik asko Marian.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia