hiztegiak

02
Aza
2007

Euskaltzaindiaren arauak banatzeko sistema berria


Rikardoren Filoblogiaren bidez ailegatu zait albistea. e-AEB: Euskaltzaindiaren arau-erabakiak zure ordenagailuan.

Euskaltzaindiaren arauen berri izateko era berria ipini digute eskura, e-AEB. Zerbitzu berri hori zehazki zertan den jakiteko Rikardok eman dituen esteketara jo dut: Plazaberri agerkarira hain zuzen. Eta zer da zerbitzu berria bada?

e-AEBren orrian sartu eta han fitxategi bat daukagu deskargatzeko, zip formatuan konprimituta, 6 mb ingurukoa. Ordenagailura jaitsi, deskonprimatu eta karpeta baten barruan html fitxategiekin egindako aurkibideak, eta orri horietan arauak, izendegiak, Hiztegi Batua eta gomendioetarako estekak. Estekok pdf fitxategiak dira, Euskaltzaindiaren webgunetik jaitsi ahal diren berberak uste dut.

Azken batean ordenagailura Euskaltzaindiaren webgunearen arauak atalaren kopia jaitsi dudala begitandu zait. Horrez gain, erabiltzaile aurreratuentzat xml fitxategiak sartu dituzte paketean. Ez dut ondo ezagutzen xml fitxategien eta datu-baseen erabilera baina uste dut hainbat aplikazio garatzeko baliagarriak izan daitezkeela. Hala ere, Euskaltzaindiaren data-basearekin nolabaiteko sinkronizazioa beharko dute berrikuntzak agertu ahala.

Bestalde, Plazaberriren albistean azken arauen berri emateko jakinarazpen sistemaren berri ere eman dute ere estreinatu dela diote. Euskaltzaindiaren webgunea arakatzen ibili naiz eta ez dut harpidetza hori egiteko modurik aurkitu hala ere (bila nabilena musturren aurrean edukita ere ikusten ez dutenetakoa naizela aitortu behar dut). Horretarako harpidetza formulario hau bete baino ez da egin behar. Jakinarazpena e-postaz etorriko da seguruenik. Ez dakigu ordenagailura jaitsitako fitxategiak eguneratzeko modua zein izango den hala ere.

Arauen kopia ordenagailura pakete batean jaitsi ahal izatea aurrerapausoa da duda barik, baina gaur egun fitxategi estatikoak jaisten ibiltzea ez zait aurreratuena iruditzen prezeski. Bestalde, informazioa pdf fitxategietan eskaintzen duten guneei tirria apur bat hartu diet azkenotan, Euskotrenen ordutegiak kontsultatzen ditudanetik gehien bat.

Hain zuzen ere, xml fitxategiak jaisten eta eguneratzen ibili beharrean ez zen erabilgarriago a izango data-base horiek erabilita webgunean bertan kontsulta sistema zuzena atontzea (hainbat hiztegirekin egiten den bezala)? Eta horrekin batera azken arauak eta aldaketak jarraitzeko RSS sistema bat?

Tira ba! Ez dakit ba, teknikoek eman ahal diguzue argi apur bat akaso. Edozelan ere zerbitzu interesgarria Euskaltzaindiak zer dioen hain sarri ibiltzen garen mundu honetarako.

PD. Bitxikeria bat. Ordenagailura jaisten diren html fitxategietan orri-oinean lizentzia hau agertzen da:

© 2007 Euskaltzaindia. Eskubide batzuk gordeta. Ikus lege-oharra. Arau-erabakien dokumentu, zerrenda eta datu-baseak (Euskaltzaindiaren Arauak, Hiztegi Batua eta Izendegiak) Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.

Lege-oharra irakurrita ere, ez dut ondo ulertu zein litzentziapean dagoen zein. Arauek copyright-a daukate? Ez? Fitxategiek bai baina edukiek ez?

23
Aza
2006

Elhuyar Hiztegiaren edizio berria aurkeztu da

Elhuyar Hiztegiaren edizio berria aurkeztu da - Lehenengoz argitaratatu zeneko hamargarren urteurrena betetzearekin batera kaleratu da Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizioa [Sustatu]

Euskaltegiko apaletan lekua egin beharko da.

Sindikatu edukia