12
Aza
2006

Karrajuak urtebete (IV-instalazioa)

Duela bi aste agindu nuen modura, karrajuaren tripak erakutsiko ditut. Karrajua.org-eko instalazioa hartu, garbitu eta norberak ordenadorean instalatzeko moduan prestatu dut.. Zerbitzariaren banda-zabaleraren murrizketa ez gainditzearren box.net-n ipini dut. Hemen daukazue jaisteko fitxategia:

Zip artxiboaren barruan zerbitzarian instalatzeko direktorioa eta datu-basearen script-a daude. Berton daukazue instalatzeko gidatxo sinplea ere. Hemengo testuetan ere jarri ditut gidatxoa eta ohar batzuk.

Ez dut hasiberrientzako dokumentaziorik prestatu. Suposatuko dut instalatuko dutenek, informatikari profesionalak izan barik ere, CMSak eta Apache-Mysql-Php instalazio hauetaz gutxien-gutxieneko kontrola (edo ikasteko gogoa) daukatela (Xampp edo Easyphp bezalakoetan adibdidez). Moodle, Wordpress edo halako CMSak zerbitzari lokalean instalatzen eta probatzen ibilita bazaudete adibidez, ez da bereziki zaila izango. Drupalek hala ere fama dauka haiek baino apur bat konplexuagoa izatearena. Neure esperientziagatik halaxe dela esango nuke, baina behin hasierako mugarri hori pasatuta, zabaltzen dituen aukerak ugari dira, ahalegin apur batekin ideiak gauzatzeko beti ematen dizu aukeraren bat. Malgua, irekia eta indartsua da aldi berean, eta engantxatu ere egiten du.

Honekin nire asmoa egin dudana erakustea baino ez da izan, irakaskuntza eta hizkuntza munduan CMSen erabileraz eta aplikazioaz interesa daukatenek non begiratu gehiago eduki dezaten. Izan ere, neuri asko lagundu dit Funnymokey-k (ikastaldeentzako gunea eta blog gunea.) zabaldu dituenak bezalako aurreinstalazioak miatzeak.

Lehenengo aldia da horrelako zerbait egiten dudana, beraz, erroreak eta hanka-sartzeak egongo dira seguraski (eskertuko nizueke jakinaraztea). Edonola ere, instalazio honek helburu didaktikoa dauka gehien bat. Gune bat (karrajua.org) zelan antolatu den erakutsita pistak ematearena. Neure esperientziatik lehenengo oharra: nik ez dut egundo lortu lehenengoan dena ondo joatea, pazientzia beraz.

Funtzio zehatz baterako erabili nahi baduzue, Drupal.org-era jo eta azkenengo bertsioa (4.7.4 une honetan, hala ere 5.0 bertsio interesgarria daukazue betan) deskargatu eta instalazio berria egitea gomendatzen dizuet. Berdin-berdin informazio gehiago behar baduzue edo zalantzak badauzkazue. Instalazio publikoa edo "produkziozkoa" egin nahi baduzue bestalde, informatikari profesionalengana jotzea onena.

Hala ere, trasteatzen hasten bazarete eta zalantzak, arazoak, ekarpenak edo ideiak badauzkazue, interesgarria izango litzateke karrajuan horretarako daukagun foroan plazaratzea. Nik, neure esperientzia apurrarekin edo ibili den beste baten batek ikusteko eta zabaltzeko.

Amaitzeko, laguntzeko link batzuk:

  • Drupal.org: komunitatearen gune nagusia, deskargak, foroak, moduluak, itzulpenak,... (ingelesez)
  • Drupal.org.es: gaztelaniazko komunitatea
  • Drupalfr.org: frantsesezko komunitate bat.
  • Euskal GNU: drupal euskaratzeko proiektua (geldirik dagoela dirudi, hala ere drupal.org-en itzulpena topatu dezakezue)
  • Blog Gestores: Drupalen inguruko informazioa eta instalatzeko gida ona (gaztelaniaz)
  • Del.icio.us-en Drupalen inguruan batu ditudan estekak.

Ea lortzen duzuen irudi hau ikustea.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia