22
Urr
2006

Karrajuak urtebete (I estatistikak)

Orain konturatu naiz tontamentean urtebetea pasatu dela Blogger-en Karrajuko atea zabaldu nuenetik. Orain ez daukat balantzeetan eta ospakizunetan hasteko gogorik, baina kapituluka egingo dut zerbait datozen egunotan.

Momentuz, eta dena airean uztea modan ipintzen hasi dela, hemen ez daukagu Moodle ikastaro gehiagorik erakusteko, baina modari norberaren ikutua ematearren Karrajuaren estatistikak utziko ditugu bistan. Sikieran hasierako asmo haiek noraino heldu diren ikus dezazuen.

Statcounter zerbitzua erabiltzen hasi naiz duela hilabete ingurutik hona. Ez dakit norainoko fidagarritasuna daukan, baina entretenigarria behintzat bada, kuxkuxeroentzat gehien bat.

Hona hemen estatistikak.

Zorionak!

plisti-plasta (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Urria 22 - 19:50-(e)an bidalia.

Zorionak!!!

Statcounterrek sekula ez dizu esango benetan zenbat estimatzen dugun zure lana.

Bihotzez.

Estimatzen da

Karrajua-(e)k 2006, Urria 23 - 20:11-(e)an bidalia.

Tira Plisti! Ez gabiltza ba objektibizazioaren eske ;-)? Nire lana zuen lana barik ezer gutxi. Ea Statcounterrek detektatzen dituen horiek ere gure kakao(s)ak argitzen laguntzen diguten, Kolakaoari eragiten jarraituko dugu eta.

ZORIONAK!!!!

Magic (ez da egiaztatu)-(e)k 2006, Urria 22 - 20:55-(e)an bidalia.

Aupa Karrajua:

Benetan, gezurra dirudi urtebete igaro izanak. Gogoan dut zure blogaren berri izan nuen egunean, beste IKTeroekin komentatu genuela itxura ona zuela.
Orain, itxura ez ezik, mamia da egunero honaino ekartzen nauena. Txalotzekoa da egiten ari zaren lana.

ZORIONAK eta urte askotarako.

Inspirazioa

Karrajua-(e)k 2006, Urria 23 - 20:01-(e)an bidalia.

Onartu behar dut zuek Karrajuan sartzeko inspirazioa eman didatenen artean zaudetela. Gehiago estimatzen dira horrelako zorionak beraz.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia