Nor-nori-nork-en jaiotza?

Benito(e)k bidalita 2007, iraila 11 - 00:04(e)an.

Aste honetako Argian (2101 zbkia.) Gontzal Fontaneda euskara irakasle beteranoari egin diote elkarrizketa.

Euskal aditzaren gaineko teoria heterodoxoa garatu du, eta teoria haren gainean aditza lantzeko metodoa egina dauka: Euskal euskara. Liburuan argitaratuko ei diote laster, baina aspaldian jarri zuen sarean.

Teoriaren eta Gontzalen irakasle-esperientziaren gorabeheren artean, pasarte batean kontatutakoa egin zait deigarria:

Nola ikasi zenuen euskara?
Araban bazen Araiako Urrestarazu [Andoni Urrestarazu, Umandi, 1902-1993]. Euskaltzale fina zen eta gramatika bat egin zuen, nolako gramatika! Oraciones objetivo-pronominales, alegia, lehen ez zegoela nor-nori-nork. Urrestarazuren hiruzpalau ikasle Gasteizen zortzi bat ikasleri irakasten hasi ziren. Horrela hasi nintzen ni.
Urrestarazuren gramatikarekin hasi zinen orduan.
Gero azaldu zen nor-nori-nork, Elvira Zipitriaren bidez. Estibalizko priorea bere ikaslea zen, nire adiskidea eta liburuxka bat idatzi zuen: Nor-nori-nork el secreto del verbo vasco.

Ez dut inoiz pentsatu edo kontsultatu izan ohiko egin zaigun terminologia hori -nor-nori-nork, nor-nork eta enparauak- nork-noiz sortu zuen. Ez da garrantzi handiko kontua izango, baina eduki duen arrakasta ikusita jakin mina pizten da.

Orduan sortu ote zen euskal aditzaren mitoa ere?

Etiketak: | | | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Umandiren laguntzaile horietako bat ezagutu nuen nik, Gaspar Erkizia zena. Umandiren lan postumo bat, Asmo Iztegia apailatzen lagundu zuena.

Beharbada grazia egiten diezaguke, euskara batuaren kontra eta giro elizkoi batean euskara bultzatzen ibili ziren haien jarduna, baina frankismo garaiko Gasteizen meriturik ez zitzaien falta.

Luistxo (ez da egiaztatu) | 2007, iraila 11 - 07:43 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak